LAURA GUTMANekin topaketa bat

LAURA GUTMANekin topaketa bat

Meitaimaitiek antolatuta, hitzaldia egingo du LAURA GUTMAN argentinarrak urtarrilaren 14an, 11:00etatik 14:00etara Zarautzeko Modelo aretoan.

Zer gertatu zitzaigun haurrak ginenean eta zer egin genuen harekin?

Gizakiaren benetako diseinuaren eta gure zibilizazioaren arteko distantzia.

Informazio gehiago: www.meitaimaitie.com

Hik Hasi

Haurra ebaluatzetik testuingurua ebaluatzera

Haurra ebaluatzetik testuingurua ebaluatzera

Irakasleen artean kezka eragiten duen gaia da ebaluazioarena. Zer eta nola ebaluatu? Nola neurtu ikaslearen garapena? Nola jakin aurrez ezarritako helburuak betetzen diren?... Eta hori dena zertarako? Zer lortu nahi da ebaluazioarekin? Horren guztiaren inguruan hausnartzeko eta ebaluazioa ulertzeko moduan ikuspegi berri bat proposatzeko “Ebaluazioa Haur Hezkuntzan: paradigma aldaketa” izeneko lana prestatu dute Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko Alexander Barandiaran eta Iñaki Larrea irakasleek. Ikaslea ebaluatzen duen paradigmatik testuingurua ebaluatuko duen paradigmara nola igaro aztertzen dute bertan. Monografiko formatuan emango du argitara Hik Hasik Durangoko Azoka baino lehen.

Hazi Hezi

Oinez, haur bakoitza bere erritmora

Oinez, haur bakoitza bere erritmora

Helduaren esku-hartzea edo oinez irakasteko gailuak lagungarri ez eta oztopo izan daitezke haurrak oinez ikasteko prozesuan, mugimendu autonomo librearen ikuspuntutik. Emmi Pikler pediatrak zioen haur bat gara dadin, konfiantza eta aukerak eskainiko dizkion heldu bat behar duela, ez esku-hartzerik.

 

Donostiako EHUren Barriolako areto nagusia gainezka

Donostiako EHUren Barriolako areto nagusia gainezka

Azaroaren 5ean 300 hezitzailek hartu zuten parte ARRETA GOIZTIARRA jardunaldian DONOSTIAko EHUren areto nagusia. XABIER TAPIA psikologo klinikoa, ANNA LUNA Kataluniako prebentzioan aditua, ALVARO BEÑARAN pedagogia terapeutikoan lizentziatua eta PILAR CRESPO Kataluniako Rella zentroko psikologoa aritu ziren, bai aurkezpenak egiten eta baita ere mahai-inguru interesgarrian.

 

400 kide inguruk hartu zuten parte Bilboko saioan

400 kide inguruk hartu zuten parte Bilboko saioan

ARRETA GOIZTIARRA gaia hartuta, hainbat arlo jorratu ziren azaroaren 4an BILBOko EHUren Bizkaia Aretoan.

XABIER TAPIA psikologo klinikoa, ANNA LUNA Kataluniako prebentzioan aditua, ALVARO BEÑARAN pedagogia terapeutikoan lizentziatua aritu ziren. Parte-hartze handia izan zen. Ikusten denez, gaiak interesa sortzen du.

Hik Hasi

Kalean da azaroko Hik Hasi aldizkaria

Kalean da azaroko Hik Hasi aldizkaria

Besteak beste, ondoko gaiak landu ditugu Hik Hasi aldizkariaren 212. zenbakian:

- Ikaslea ebaluatzetik testuingurua ebaluatzera igarotzeko proposamenaren inguruan gai nagusia.

- Xabier Aierdi soziologoari elkarrizketa: "Beldurra ematen digu immigrazioak, baina immigrariak ez" 

- Altzaga ikastolako esperientzia: "Urriak 12, Altzaga zabalik"

- Jarduera fisikoari neurozientziak egin dion ekarpenaren inguruko artikulua

- Estresa eta antsietatearen aurrean zer egin?

- Galdeidazu Larraitz Mendizabalen eskutik: "Pedagogia sistemikoa oinarri harturik, zer irizpide izan ditzakegu kontuan familiekin bilerak egin behar ditugunean?"

- 'Euskararen ginkana' Hik Hasiren proposamenean

- Atzeko Atetik, Kattalin Minerren eskutik