Ur Tanta eskolaren formazioa

Ur Tanta eskolaren formazioa

Nafarroako Iltzarbe herriko Ur Tanta eskolak antolatuta, tailerrak egingo dira Heike Freirerekin urtarrilaren 14an eta 15ean.

Urtarrilaren 14an, Teknologiaren gestioa familia giroan gaia landuko da, eta, 15ean, berriz, Haurraren autonomia.

Informazio gehiago, 685 796 578 telefono zenbakian edo urtantaeskola@hotmail.com helbidean.

Hazi Hezi

Bi haur, une paregabeak eta eten bat

Bi haur, une paregabeak eta eten bat

* Familian gozatzeko proposamenak Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariaren eskutik

Guraso izatera goazenean, gure haurrarekin izango dugun harremana irudikatzeko tentazioa saihestea zaila da. Ariketa arriskutsu horretan, behin baino gehiagotan izan nuen nik ipuinak, antzerkia, kantak, kontzertuak, filmak… alabarekin konpartitzeko ilusioa.

Hik Hasi

Pedagogia sistemikoa oinarri harturik, zer irizpide izan ditzakegu kontuan familiekin bilerak egin behar ditugunean?

Pedagogia sistemikoa oinarri harturik, zer irizpide izan ditzakegu kontuan familiekin bilerak egin behar ditugunean?

* Larraitz Mendizabal Huitzi, hezkuntza-aholkulariaren eskutik

Galdera honi erantzun aurretik, garrantzitsua deritzot Pedagogia Sistemikoaren nondik norakoak azaltzeari, oso modu orokorrean bada ere, horrek ahalbidetuko baitu azaltzen ditugun irizpideen zentzua edo arrazoia ulertzea. Pedagogia, ongi dakigun moduan, hezkuntzako gertakariak aztertzen dituen zientzia da (paidos: haurra, gogo: gidatu). Sistemikoa, aldiz, sistemak bere barnean hartzen dituena litzateke. Sistemek baldintza bat dute beren barnean: sistema bateko kideek edo elementuek sistema bereko beste elementu edo kide batzuekin harremanetan egon behar dute. Beraz, helburu baterako antolatzen dira, eta interakzioan daude beraien artean. Pedagogia sistemikoa “ordenatik” abiatzen da, eta “ordena” du helburu. 

 

“Neguko Haur Kantak” CD berria

“Neguko Haur Kantak” CD berria

Kurkuluxetan elkarteak argitaratu duen “Neguko Haur Kantak” CDan agertzen diren abesti gehienak jatorrizkoak dira. Negua heltzen denean Olentzero etortzen da gure etxeetara baina horretaz gain Euskal Herrian historikoki beste hainbat gauza ere ospatu dira: solstizioa, urte amaiera, eguberria, eta bestelako sinesmenak naturarekin eta gure tradizioekin lotuta.

Harremanetarako: umegunea@gmail.com

 

Eusko Jaurlaritzak kalitateko EFQM eskolei eman diezaieke

Eusko Jaurlaritzak kalitateko EFQM eskolei eman diezaieke

Euskadi, bere bikaintasun esparru propioan oinarrituz hezkuntzaren arloan EFQM aitorpena emateko ahalmena duen lehen nazio europarra da.

Hazi Hezi

Harremanetan zer ikusi, hura ikasi

Harremanetan zer ikusi, hura ikasi

Nerabeen arteko harremanak helduon aldetik jasotzen dutenaren araberakoak dira, Asier Baglietto soziologoaren ustez. Beraz, jendartean ikusitakoaren, sistemak onartutakoaren isla dira gazteen arteko indarkeriazko tratuak.