Hazi Hezi

Zesarea, gerta daiteke

Zesarea, gerta daiteke

Erditzerako prestatzea, gerta daitekeenerako prestatzea da. Eta gerta daiteke erditzea okertzea eta zesarea bat egin behar izatea ama eta haurra onik irtengo badira. Erditzerako prestatzea, zesarea bat bizitzeko aukerari ate bat zabaltzea ere bada, beraz, zesarea bat zer den ezagutzea, eta noiz den beharrezko ulertzea.

Hik Hasi

Zer egin dezakegu irakasleok ikasleen motibazioan eragiteko?

Zer egin dezakegu irakasleok ikasleen motibazioan eragiteko?

*Nerea Redondo Otamendiren eskutik

Gauza asko egin ditzakegu ikasleak motibatzeko, baina, nire ustez, egin dezakegun lehendabiziko gauza haurrei eta gazteei entzutea da. Eta, entzutea diogunean, komunikazio-kanal askotatik entzuteaz ari gara; hau da, ikasleek ahoz esaten dutenari ez ezik, esaten ez dutenari ere arreta jartzeaz, edota keinuen, tonuaren, ahoskeraren… bidez adierazten dutenari ere erreparatzeaz.

 

"ONGIzatearen GIDA" kalean da

"ONGIzatearen GIDA" kalean da

Hazi Hezi aldizkariak argitaratu duen I. ONGIzateraren GIDA kalean da dagoeneko, eta, zabalkunde oso handia izango du. Hasteko, hik hasi eta Hazi Heziren harpidedun guztiei banatu egingo zaie.

ONGIzatearen GIDAren atalak hauek dira:

-Kalitatezko zaintza, kalitatezko bizitza.

-Osasuntsu hazi, zutabe sendoak eraiki.

-Gorputza zaintzea gure burua zaintzea da.

-Eman kalitatea, gozamena hartu.

-Zailtasunak dituzten haurrei laguntzeko elkarteak.

 

2017ko hezkuntza-arloko jaiak

2017ko hezkuntza-arloko jaiak

Urtero bezala, hezkuntza arloko hainbat jai egingo dira 2017an:

-Maiatzaren 14an, HERRI URRATS Senperen.

-Maiatzaren 21ean, SORTZENen jaia Iruñean.

-Maiatzaren 28an, IBILALDIA Mungian.

-Ekainaren 4an,  EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAren jaia Gasteizen.

-Ekainaren 11n,  ESKOLA TXIKIEN jaia Arroabean.

-Ekainaren 18an, ARABA AUSKARAZ Labastidan.

-Irailaren 24an, KILOMETROAK Oñatin.

-Urriaren 15ean, NAFARROA OINEZ Lesakan.

 

Bidaia Pedagogikoa FINLANDIAra

Bidaia Pedagogikoa FINLANDIAra

Hik Hasi egitasmoak bidaia pedagogikoa antolatu du Finlandiako hezkuntza sistema ezagutzeko xedez. Apirilaren 17an Bilbotik atera eta Helsinkira abiatuko gara, 22an itzultzeko. Han, hainbat hitzaldi eta hezkuntza zentrotara bisitak egiteko aukera izango dugu.

2007an antolatu zuen lehen aldiz Finlandiarako bidaia Hik Hasik. 10 urte pasatu dira eta mundu mailan egiten diren ikerketetan puntan-puntan jarraitzen du herrialdeak. Hezkuntza aldaketa ugari egin dira urte horietan.

Orain, herrialdearen independentzia lortu zela mende bat egingo denean, Suomiko hezkuntza sistema ezagutzeko aukera izango da. Mundu guztian aski ezaguna da eta ezaugarri ugarigatik da eredugarri: sistema dezentralizatua, udalen parte-hartze zuzena eta gertutasuna, gardentasuna, irakasleen prestakuntza eta prestigioa, eredu inklusiboa, gurasoen parte-hartzea, talde txikiak, ekitatea eta berdintasuna, curriculum malgua, sistema bateratzailea...

Abenduaren 1etik 23ra bitartean izena emateko epea www.hikhasi.eus helbidean.