Hik Hasi

Maria Montessori, mendea bete duen pedagogia aurrerakoia

Maria Montessori, mendea bete duen pedagogia aurrerakoia

Magisteritza ikasi ostean, atzerrian Maria Montessoriren pedagogia-ereduan formatu ostean, euskaraz lan egiteko gogoz, Aiurri Montessori-eskola ireki dute ikasturte honetan Gasteizen 6 urte bitarteko haurrentzako. Duela mende bete iraultzailea izan zen pedagogo italiarraren metodoak aurrerakoia izaten jarraitzen du gaur egun mundu osoan, askatasunean, errespetuan eta material eta ingurune egokituan oinarriturik, haurra delako bere hezkuntza-proiektuaren ardatz. Haurraren neurrira eginiko eskola da Jundizekoa, non esperimentazioaren, eguneroko bizitza errealaren eta Montessorik berak diseinaturiko material sentsorialaren bidez eta gida bide-lagun duelarik, haurrak bere beharren eta erritmoaren arabera ikasten duen eta garatzen den.

Hik Hasi

Pedagogo sortzaileak: EMMI PIKLER

Pedagogo sortzaileak: EMMI PIKLER

* Juanjo Quintelaren eskutik 

Pedagogo sortzaileak izeneko monografikoa eguneratzen dihardu Hik Hasi egitasmo pedagogikoak, eta datorren ikasturtean emango du argitara edizio berritua. Hainbat pedagogo liburuxkan txertatu aurretik, ordea, hik hasi aldizkarian argitaratuko du haien inguruko informazioa, pedagogiako zein psikologiako adituen eta arituen eskurik. Emmi Piklerren inguruko ekarpen hauxe da zerrenda horretan lehena.

 

Kalean da 215. Hik Hasi aldizkaria

Kalean da 215. Hik Hasi aldizkaria

Besteak beste, ondoko gaiak landu ditugu:

- Montessori-eskola, mendea bete duen pedagogia aurrerakoia

- Agueda Laraudogoitia KiVA proiektuaz: "Pertsona bakoitzak den bezalakoa izateko eskubidea du, horregatik inolako kalterik jasan beharrik gabe"

- Gure ondarea QR kodean

- Pedagogo sortzaileak: Bernard Aucouturier

- Zer-nolako ekarpena egiten dio gorputz-hezkuntzak XXI. mendeko hezkuntzari?

- HONTZA natur zientzien museoa

- Eneko Bidegainen zutabea 

 

"Ebaluazio sistema eztabaidara" topaketak

"Ebaluazio sistema eztabaidara" topaketak

Hezkuntza Plataformen Topaguneak antolatuta, "Ebaluazio sistema eztabaidara" topaketak egingo dira otsailaren 18an Gasteizko Oihaneder-en.

Goizeko 10:00etatik 13:00etara izango da.

 

Paisaia Soinudunak dokumentala eta erakusketa

Paisaia Soinudunak dokumentala eta erakusketa

Iruñeko Udalaren Haur eskolen erakunde autonomoak antolatuta, Paisaia Soinudunak dokumentala eta erakusketaren aurkezpena egingo da otsailaren 9an arratsaldeko 17:30ean Kondestablearen jauregiko ekitaldi-aretoan.

Otsailaren 9tik 25era, berriz, hainbat ekitaldi egingo dira.

 

Hezkuntza proiektu alternatiboen aurkezpena eta eztabaida

Hezkuntza proiektu alternatiboen aurkezpena eta eztabaida

Kumaldi elkarteak antolatuta, Hezkuntza proiektu alternatiboen aurkezpena egingo da urtarrilaren 27an 17:30etik 20:30era Iruñeko San Francisco eskola publikoan.

Parte hartuko dute: Ur Tanta (Ollo harana), Taupa-Taupa (Iruñea eskualdea), Tximeleta (Iruñea), Waldorf (Iruñea eskualdea) eta Kimuak (Artieda).

Sarrera doan izango da.