Hik Hasi

ARRETA GOIZTIARRA. Prestakuntza, zailtasunetan dauden haurrei erantzuteko benetako tresna

ARRETA GOIZTIARRA. Prestakuntza, zailtasunetan dauden haurrei erantzuteko benetako tresna

“Hezitzaile izatea oso erantzukizun handiko lanbidea da; ez da objektu batzuekin aritzeko teknika bat, ez. Pertsonekin egiten da lan; batzuetan, zailtasunak dituzten pertsonekin, sufrimendu handia pairatzen duten pertsonekin. Eta guk, hezitzaile garen aldetik, ezin dugu edozein modutan lan egin: ondorio positiboak edo ondorio latzak izan ditzake guk egiten dugunak. Ez da metodologia kontua; ez da protokolo kontua. Pertsonen arteko gauza bat da”. Alvaro Beñaran psikomotrizistaren hitzak dira. Arreta goiztiarrean lan egiten du, benetako arreta goiztiarrean. Horri buruz aritu zen Hik Hasik azaroaren 4an eta 5ean Bilbon eta Donostian gai horri eskainitako jardunaldietan. Eusko Jaurlaritzak indarrean jarri berri dituen protokolo eta dekretuen gainetik, pertsonen arteko harremana eta lankidetza daude, eta horietan oinarritzen da psikomotrizistaren iritziz arreta goiztiarra. Printzipio horiei jarraituz egiten du lan Donostiako Santo Tomas lizeoan. Hango esperientzia azaldu zuen.

 

"Gatazken kudeaketa familian" tailerra

"Gatazken kudeaketa familian" tailerra

Irriargi elkarteak antolatuta, otsailaren 4an eta 11n "Gatazken kudeaketa familian" tailerrak egingo dira Sara Gonzalez Muro psikologoarekin Beasaingo Igartzako Jauregian.

Izena ematea urtarrilaren 31 artean izango da.

Hik Hasi

HEIKE FREIRE: “Eskolak mundura zabaldu behar du, errealitateari ateak ireki behar dizkio, ahal duen modu guztietara”

HEIKE FREIRE: “Eskolak mundura zabaldu behar du, errealitateari ateak ireki behar dizkio, ahal duen modu guztietara”

Psikologia eta filosofia ikasketak egin zituen Freirek Parisen eta hezkuntza-berrikuntzan espezializatu zen. Hamar urtez Frantziako administrazioarentzat hezkuntza-aholkulari lanetan aritu ondoren, bakarkako bidea hartu zuen hezitzaile, formatzaile eta idazle gisa. Pedagogiarekin loturiko ehunka artikulu idatziak ditu eta baita bi liburu ere: bata heziketa berdearen inguruan eta bestea hiperaktibitatearen eta arreta gabeziaren gainean. Uneotan munduan zehar hitzaldiak ematen eta aholkulari lanetan ibiltzeaz gainera, Cuadernos de Pedagogía aldizkariko zuzendari da. Hezkuntzari buruzko ikuspegi orokorraz galdetuta, Freirek argi du eraldaketa kultural baten atarian gaudela eta hezkuntzari posizionatzea tokatzen zaiola, “hezkuntza ez delako kontu teknikoa, politikoa baizik”.

Hazi Hezi

NERABEZAROA. Gela bat norberarena

NERABEZAROA. Gela bat norberarena

Zein da gurasoen lekua seme-alaben nerabezaroan? Erantzun konplexua dauka Philippe Lemenu psikologo kliniko eta psikomotrizistak: “Gurasoek hor egon behar dute, baina hor egon gabe”. Ondoan, baina nerabearen espazioa –fisikoa, soziala, korporala– inbaditu gabe.

 

Psikomotritate praktikari buruzko IX. ASEFOPeko nazioarteko jardunaldia

Psikomotritate praktikari buruzko IX. ASEFOPeko nazioarteko jardunaldia

ASEFOPek antolatuta, Psikomotrizitate praktikari buruzko nazioarteko jardunaldia egingo da otsailaren 11n Bilbon.

Informazio gehiagorako: www.asefop.com

Harremanetarako: jornadaasefop@gmail.com

Hik Hasi

JANTOKIAK AZTERGAI. Hiru gako aldaketarako: izaera hezitzailea, lanpostu duinak eta elikadura burujabetza

JANTOKIAK AZTERGAI. Hiru gako aldaketarako: izaera hezitzailea, lanpostu duinak eta elikadura burujabetza

Eskolako jantokietako eredua aldatu beharra dagoela aldarrikatzen duten ahotsak gero eta ugariagoak dira: guraso elkarteak, hezitzaileak, sindikatuak, instituzioak, pedagogo nahiz psikologoak… Guztiak bat datoz jatordua bera eta bazkaldu osteko denbora-tartea heziketarako oso une garrantzitsuak direla baieztatzean. Jantokiaren ereduak nolakoa izan behar duen zehazterako garaian, ordea, era bateko zein besteko iritziak entzuten dira. Edozein kasutan, eredu berri baterantz bidea egingo bada, hiru erronka nagusi identifikatzen dituzte hezkuntza-eragileek: batetik, jantokia gune hezitzaile bilakatzea; bigarrenik, bertan sortzen diren lanpostuei ‘duintasuna’ ematea; eta hirugarrenik, elikagaiak bertakoak, garaikoak eta osasuntsuak izatea.