Hazi Hezi

Bernardo Atxaga: "Sortzea lotzen dut alaitasunarekin eta bizipozarekin, hori da arteak ematen dizuna"

Bernardo Atxaga: "Sortzea lotzen dut alaitasunarekin eta bizipozarekin, hori da arteak ematen dizuna"

Haurren mundutik gertu sumatzen da literaturaren maisua, bai haur literaturan bidegile izan delako, bai haurren kontutzat hartu ohi den fantasia helduen literaturara eraman duelako.

 

SORTZENen jaia Iruñera itzuliko da

SORTZENen jaia Iruñera itzuliko da

2017ko maiatzaren 21ean izango da Iruñean hurrengo SORTZENen jaia

Hik Hasi

Hezitzaileen emozioak humanizatzeko bidean

Hezitzaileen emozioak humanizatzeko bidean

Hezitzaileen lanak barrutik zer-nolako inplikazioa eskatzen duen eta inplikazio horrek zer ondorio izan ditzakeen aztertu du Xabier Tapia psikologo klinikoak, 0-3 adin-tarteko haurrekin aritzen diren profesionalentzat Hik Hasik antolatzen duen bi urteko prestakuntzako sarrera-hitzaldian. “Hezitzaileak eta emozioak. Profesionalen inplikazioa” izeneko saioan, hezitzaileen bizipenak ulertzeko eta humanizatzeko bidean jartzea izan du xede: “Hezitzaileon sentipenak humanizatu egin behar ditugu. Gure buruari baimena eman behar diogu bizi ditugun hainbat emozio adierazteko”. Batzuetan lotsagarriak badirudite ere, emozioei duintasuna eman behar zaiela dio, ez direlako akats, eta sekulako baliabideak ere izan daitezkeelako hezitzaileentzat. Akaso, duten bitartekorik indartsuena adierazten dute.

Hazi Hezi

Jone Miren Hernandez: "Amatasuna konpresak bezalakoa da: izan behar duzu, baina ez da nabaritu behar"

Jone Miren Hernandez: "Amatasuna konpresak bezalakoa da: izan behar duzu, baina ez da nabaritu behar"

Antropologoaren begietatik begiratu die zaintzari, amatasunari eta aitatasunari, gaur eta hemengoei, eta atzoko eta hangoei. Gizarte balioei, berdintasunari eta kontsumoari. tarteka, joneren ahotsa atera zaio, hiritarrarena, andrearena, amarena...

Hik Hasi

“Askotan uste dugu gizakia burua bakarrik dela eta ume buru-handiak ari gara egiten”. IZASKUN TORRE (DBHko irakaslea Waldorf eskolan)

“Askotan uste dugu gizakia burua bakarrik dela eta ume buru-handiak ari gara egiten”. IZASKUN TORRE (DBHko irakaslea Waldorf eskolan)

Waldorf pedagogian oinarritutako Geroa Eskola Trokonizen ireki zutenean ametsa besterik ez zena egia bilakatu dute: DBHra zabaldu dute eskola, Eusko Jaurlaritzaren baimenarekin. Bertako bi tutoreetariko bat —zientzia arlokoa — da Izaskun Torre elorriotarra. 14 urtez Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan eskolak ematen aritu ondoren, erronka berri bati ekin zion orain dela sei urte: Bigarren Hezkuntzan ere Waldorf pedagogiarekin lanean hastea. Gustura dago bizitzen ari den prozesuarekin eta esperientzia asebetegarria ari dela izaten dio. “Testulibururik ez darabilgunez, sormena asko erabili behar dugu irakasleok. Guk badakigu zertara heldu behar diren ikasleak eta gure egitekoa da helburu horretara ahalik eta modu egokienean iristea”.

Hazi Hezi

Saltxitxak ekarri zuen kontziliazioa

Saltxitxak ekarri zuen kontziliazioa

Islandia eta Norvegia dira berdintasun- eta kontziliazio-tasa onenak dituzten herrialdeak mundu-mailako rankingen arabera. Alabaina, kontziliazioa ez zaie zerutik erori. Protestei esker, legezko neurriekin eta aiten inplikazioarekin lortu dituzte gurasotasuna garatzeko baldintza hobeak. Haatik, ez da paradisurik, Europa iparraldeko bi herrialdeetan ere bada zer hobeturik.