"Bikotearen sexualitatea familia handitzen denean" formazio-tailerra

"Bikotearen sexualitatea familia handitzen denean" formazio-tailerra

Irriargi elkarteak antolatuta, "Bikotearen sexualitatea familia handitzen denean" formazio-tailerra egingo da  azaroaren 26an Beasaingo La Salle ikastetxean. Emailea Hirusta kolektiboa izango da.

Informazioa eta izen ematea: www.irriargi.com/izen-ematea

 

Komunikazioa eta mugimendua saioak

Komunikazioa eta mugimendua saioak

Nerea Mendizabalek eta Daniel Charquerok antolatuta "Komunikazioa eta mugimendua" saioak egingo dira Orioko Haur eskolan. Abenduaren 2an, 3an eta 4an izango dira saioak.

Hik Hasi

Estresari eta antsietateari pilularik gabe aurre egiten

Estresari eta antsietateari pilularik gabe aurre egiten

Naiara Ozamiz Etxebarria eta Miren Agurtzane Ortiz Jauregi EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko psikiatria-eremuko irakasleen eskutik

 

Aiala ez dabil alai azkenaldian. Jarduera askotan dabil sartuta; lanean, masterrean, familian eta beste hainbat kontutan jarri behar du arreta, eta arnasestuka doa beti leku guztietara. Triste sentitzen da, nekatuta, eta, batzuetan, sentsazio desatseginak izaten ditu gorputzean ere, hala nola zorabioak, goragalea eta buruko mina. Horregatik, medikuarengana joan da, eta, antsietatea duelakoan, pilula batzuk eman dizkio, sintoma horiek guztiak gutxiagotzeko. Hala ere, ez da soluziorik onena harentzat. Aialak antsietatea du, estresak sortutako antsietatea, eta, psikologo eta psikiatra askok deskribatzen dutenez, XXI. mendeko izurritea da hori. Artikulu honetan zehar, gure kasu honek adierazten duen arazoa eta horri aurre egiteko estrategia osasuntsuak azalduko dira.

 

Auzolana irekia Ur-tanta eskolan

Auzolana irekia Ur-tanta eskolan

Azaroaren 19an auzolanera deitu du Nafarroako Iltzarbe herriko Ur-tanta eskolak. Bost urte betetzera doa egitasmoa hasi zenetik. Eta, azpiegitura hobetzeko asmoz, nahi duten guztiak gonbidatu dituzte auzolanera.

Joateko asmoa duenak idatz dezala edo Pilar edo Javirekin hitz egin dezala, doazen guztientzako bazkaria prestatu ahal izateko.

Hazi Hezi

“Idazten ikastea ikerketa-lana da”

“Idazten ikastea  ikerketa-lana da”

Metodoak erabili ordez, idazten ikasiko badu, haurraren barne-prozesu naturala errespetatu behar dela dio Elena Laiz irakasleak: “Giro alfabetizatu batean, umea bera joango da idatz-sistemaren ezaugarriez jabetzen, igaro beharreko fase batetik bestera pasatuz; alferrik da behartzea eta kaltegarria presionatzea”.

Hik Hasi

XABIER AIERDI: “Beldurra ematen du immigrazioak, baina immigrariak ez”

XABIER AIERDI: “Beldurra ematen du immigrazioak, baina immigrariak ez”

Eskolak immigrazioaren argazki bat erakusten du, eta, ondorioz, irakasleek beste edozein sektoretako profesionalek baino gertuago dute immigrazioa. Migrazio-fenomenoak ulertzeko pedagogia-lana egiteko eskatu diogu Xabier Aierdi soziologoari (Zeberio, Bizkaia, 1957). Optimista da: “Kristauek esaten dute Jainkoak lerro okerrekin zuzen idazten duela, bada, nik esango nuke, gizarteak, eta gure gizarteak ere, uste oso gaiztoekin ere ondo portatzen direla. Egunerokotasunean gatazka eta diskriminazioa ez dira hain handiak, eta hemen bizi gara ahal dugun moduan.” Baliabideak behar direla dio, eta programak, baina baita borondatea ere. Eta epe luzera begiratzea. “Prozesu baten hasieran gaude, eta denborak ekarriko du immigrazioaren normaltze bat”.