Hazi Hezi

Erditzerako prestatu, edo amatasunerako?

Erditzerako prestatu,  edo amatasunerako?

Erditzerako prestatze-saio deitzen zaio haurdunaldiaren amaieran emaginekin egindako prestaketari, baina motz gelditzen da izen hori. Izan ere, haurdunaldiak, puerperioak, jaioberriaren zaintzek, familia aldaketek ere badute tokia saioetan.

Hik Hasi

Familia-espazioak: esperientzia xume baten inguruko hausnarketa

Familia-espazioak: esperientzia xume baten inguruko hausnarketa

* Eider Garde Mazkiaran, Kattuka haur-eskolako hezitzailearen eskutik

Haurdun gaudenean, hainbat aukera eskaintzen zaizkigu; erditze-aurreko prestakun-tza, haurdunaldirako yoga… Eta, jaio eta gero, gidatutako ekintza estimulatzaile asko eta asko, haur txikientzat. Baina, zure barrenetik sortu den pertsona txiki hori beso artean duzunean, nola hartu behar duzun inork azaldu ez dizunean, familia gertu ez duzunean, 16 aste dituela lanean hasi behar duzunean…, nork egiten dio kasu sentitzen dugunari? Laguntza gutxi daukagu haurra mundura etortzen zaigunean eta gure buruari ama “ona” garen galdetzen diogunean, frustrazioari eta ezjakintasunari aurre egin behar diogunean, errespetuzko heziketa bat eman nahi diogunean... 

 

Azken egunak ARRETA GOIZTIARRA jardunaldietan IZENA EMATEKO

Azken egunak ARRETA GOIZTIARRA jardunaldietan IZENA EMATEKO

ARRETA GOIZTIARRA gaia hartuta, hainbat arlo jorratuko dira azaroaren 4an BILBOn (EHUren Bizkaia Aretoan) eta 5ean DONOSTIAn (EHUren Barriola eraikinean). XABIER TAPIA psikologo klinikoa, ANNA LUNA Kataluniako prebentzioan aditua, ALVARO BEÑARAN pedagogia terapeutikoan lizentziatua eta PILAR CRESPO Kataluniako Rella zentroko psikologoa izango dira hizlariak.

Azaroaren 2a izena emateko azken eguna izango da.

Hik Hasi

Nola kudeatu transexualitate egoeran dauden haurren kasuak?

Nola kudeatu transexualitate egoeran dauden haurren kasuak?

* Aingeru Mayor Chrysallis-eko lehendakariaren eta sexologoaren eskutik

Haur batek, gure eskolan, eguzkia zergatik goizean leku batean eta ondoren beste batean dagoen galdetuko baligu, onartezina irudituko litzaiguke irakasleak eguzkiak Lurraren inguruan bueltak ematen dituela eran-tzutea. Gure zentzumenen behaketak eguzkia mugitzen dela pentsarazi ahal badigu ere, aspalditik nahikoa ezagutza dugu mugitzen dena Lurra dela jakiteko, bere errotazio mugimenduan. Eta eguzkiak zerua zeharkatzen duela esatea oso poetikoa bada ere, argi daukagu gure haurrei gure eskoletan ezagutza zuzena transmititzearen garrantzia. Astronomiaz ari garenean edo beste edozein gaitan.

Hazi Hezi

NEREA MENDIZABAL: "Komunikazio Ez Bortitzaren helburua haurrarekin konektatzea da, ez ezer aldaraztea"

NEREA MENDIZABAL: "Komunikazio Ez Bortitzaren helburua haurrarekin konektatzea da, ez ezer aldaraztea"

Begirada kontua da. Haurraren —bestearen— parean jartzea. Norberarena eta bestearena kontuan hartzea, zaintzea. Eta sintonizatzea. Zigor, mehatxu eta xantaietatik harago harremantzeko bide bat defendatzen du psikopedagogoak.

 

ARRETA GOIZTIARRA jardunaldiak

ARRETA GOIZTIARRA jardunaldiak

Urtero bezala, aurtengo udazkenean ere, Haur Hezkuntzako (0-6 urte bitarteko, 0-3rako bereziki) jardunaldiak antolatu ditu hik hasi-k. "ARRETA GOIZTIARRA" gaia hartuta, hainbat arlo jorratuko dira azaroaren 4an BILBOn eta 5ean DONOSTIAn. XABIER TAPIA, psikologo klinikoa; ANNA LUNA, Kataluniako psikomotrizista eta prebentzioan aditua; eta, ALVARO BEÑARAN, pedagogia terapeutikoan lizentziatua eta Bergarako Psikomotrizitate Eskolako irakaslea izango dira hizlariak.