ARRETA GOIZTIARRA. Haur txikientzako kalitatezko hezkuntza

ARRETA GOIZTIARRA. Haur txikientzako kalitatezko hezkuntza

Indarrean sartu dira ‘Arreta Goiztiarreko Esku-hartze integralari buruzko dekretua’ eta Eusko Jaurlaritzak prestatutako ‘Haurraren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloa: arreta goiztiarra hezkuntzaren baitan’, eta gaia mahai-gainean jartzearekin batera hainbat zalantza sortu ditu hezitzaileengan eta gurasoengan. Zer aldatuko da? Nork esku hartuko du? Nori eragingo dio? Zertan?

Xabier Tapia psikologo klinikoak Arreta Goiztiarraren argi-ilunei eskaini zien Hik Hasik antolatutako udazkeneko jardunaldietako sarrerako hitzaldi nagusia. Prebentziorik egokiena haurrak ondo heztea dela azaldu zuen, eta test, eskala eta antzeko tresnei protagonismoa eman beharrean, profesionalei ematearen aldeko azaldu zen.

Hazi Hezi

Hazi Hezi aldizkariaren 19. zenbakia ere kalean da

Hazi Hezi aldizkariaren 19. zenbakia ere kalean da

Neguko zenbakian ondoko gaiak jorratu ditugu:

- Kontziliazioa Islandian eta Norvegian

- Jone Miren Hernandez: "Amatasuna konpresak bezalakoa da: izan behar duzu, baina ez da nabaritu behar"

- Zesarea, gerta daiteke

- Pardela ez da kentzen, haurrak utziko du

- Jolasa, eskubide aitortua ez errespetatua

- Gela bat norberarena

- Lehen egunak etxean: "Eta orain, zer?"

- Kultur gomendioak Josu Waliñoren eskutik

- Bernardo Atxagari elkarrizketa sormenaren gainean: "Sortzea lotzen dut alaitasunarekin eta bizipozarekin, hori da arteak ematen dizuna".

- Leire Bilbao idazlearen zutabea

- Kontsultak, jolas-gela, familian gozatzeko proposamenak, albisteak... 

 

Kalean da abenduko Hik Hasi aldizkaria

Besteak beste, ondoko gaiak jorratu ditugu 213. hik hasi-n:

- Arreta goiztiarraren inguruko gai nagusia

- Trokonizeko Waldorf Eskolan ezarri berri duten DBHri buruzko elkarrizketa Izaskun Torreri

- Bideo-jokoak eta animazioak ikasleek eurek sortuak

- Hezitzaileen emozioak humanizatzeko bidean

- 'Ongi-etorri ikastolara' proiektua: "Eskolan, kultura desberdinekin lanean"

- Galdeidazu: "Zer egin dezakegu irakasleok ikasleen motibazioan eragiteko?"

- Tribuaren Berbak, material didaktiko birtuala

-  Angel Oiarbideren zutabea 

 

Ebaluazioa Haur Hezkuntzan: paradigma aldaketa

Ebaluazioa Haur Hezkuntzan: paradigma aldaketa

Hik Hasik 29. liburu-monografikoa argitaratuko du datorren astean: "Ebaluazioa Haur Hezkuntzan: paradigma aldaketa". Egileak, Mondragon unibertsitateko HUHEZIko Hazitegi ikerketa taldeko Alexander Barandiaran eta Iñaki Larrea dira. Harpidedunek etxean jasoko dute.

 

Tolosako bitartekarien ekitaldia

Tolosako bitartekarien ekitaldia

Tolosako Hirukide ikastetxean, azken urteotan, BIZIKIDETZA errazteko asmoz, ikasle bitartekariek eta ikasle bitartekari-laguntzaileek formazioa jasotzen dute, eta, ondoren, ikasle horiek lanean aritzen dira.

KUTXA KULTUR-ek Donostiako Tabakalerako 4. solairuan duen espazioan burutu da ekitaldia.

 

HAURREN KULTURAra gerturatuz

HAURREN KULTURAra gerturatuz

Haurrei eta gaztetxoei zarata, mugimendu azkarrak, deskontrola... atsegin zaizkiela, eta harremantzeko modu naturala hori dela uste du hainbatek. Baina, gustura daudenean, interesa dutenean, sortzen ari direnean, hautatzeko askatasuna dutenean, zerbaitek atentzioa deitzen dienean... badakite itxaroten, errespetatzen, ikertzen, laguntzen, partekatzen, kontzentratzen, maitatzen, asmatzen, eraikitzen... emozionatzen dira, poza sentitzen dute, harmonian bizi dira eta izugarri gozatzen dute.

Honekin batera, adibide polit bat duzue. Partekatu, emozionatu eta GOZATU!!