Tolosako bitartekarien ekitaldia

2016-11-24

Tolosako Hirukide ikastetxean, azken urteotan, BIZIKIDETZA errazteko asmoz, ikasle bitartekariek eta ikasle bitartekari-laguntzaileek formazioa jasotzen dute, eta, ondoren, ikasle horiek lanean aritzen dira.

KUTXA KULTUR-ek Donostiako Tabakalerako 4. solairuan duen espazioan burutu da ekitaldia.

 
 
Tolosako bitartekarien ekitaldia

EGITARAUA:

-Hasteko, bost minutuko antzerkia.

 

-Eskolako zuzendariak, Kidetasunarekiko Dinamikak Eskolan (KIDE) azalduko du. Programa honi aurten jarri diogu izena eta Hirukiden ditugun Bizikidetza dinamikei izena emateko erabiliko dugu (Adostokiak, Bitartekaritza Zerbitzua, Ikasle Laguntzaileak, Ziberkideak...).

 

-Bitartekaritzaren inguruko bideo praktikoa jarriko da.

 

-Aritz Anasagastik (Emotional Network-eko zuzendariak), Emozioen kudeaketaren inguran hitzalditxo bat emango du .

 

-Gizarte eragile ezberdinen artean mahai ingurua izango da. Mahai inguruan parte hartuko dutenak hauek izango dira (abokatuak, politikariak, ertzaina, Realeko gazteen entrenatzailea, enpresa mundukoak eta hezitzaileak).

Moderatzaile lanetan Iker Usón arituko da (Deustuko Unibertsitatea). 

 

-Ondoren, ikasleei bitartekariei, ikasle laguntzaileei eta ziberkideei zapi eta diplomak banatuko zaizkie.

 

 -Ekitaldia hamaiketako batekin amaituko dugu.