Hazi Hezi

JOLASA. Eskubide aitortua, ez errespetatua

JOLASA. Eskubide aitortua, ez errespetatua

1959an Umeen Eskubideen Deklarazioa onartu zenetik, haurren jolaserako eskubidea ustez onartutako kontua da Nazio Batuen pean dauden herrialdeetan bederen. Baina, Francesco Tonucci pedagogoak salatu moduan, maiz eskubide hori blokeatu egiten du helduak, eta, ondorioz, murriztu haurraren eskubideak.

Hik Hasi

Kalean da 214. Hik Hasi aldizkaria

Kalean da 214. Hik Hasi aldizkaria

2017. urteko lehen Hik Hasi aldizkaria eskoletan da dagoeneko. Ondoko gaiak landu ditugu:

- JANTOKIA AZTERGAI. Hiru gako aldaketarako: izaera hezitzailea, lanpostu duinak eta elikadura burujabetza

- HEIKE FREIREri elkarrizketa: "Eskolak mundura zabaldu behar du, errealitateari ateak ireki behar dizkio, ahal duen modu guztietara"

- ARRETA GOIZIARRA Santo Tomas lizeoan. Prestakuntza, zailtasunetan dauden haurrei erantzuteko benetako tresna

- PEDAGOGO SORTZAILEAK. Emmi Pikler

- Zergatik eta zertarako da beharrezkoa FILOSOFIA ESKOLAN?

- UHARTEAREN ALTXORRA erakusketa 

- IRATI ANDA eskalatzailearen zutabea 

Hazi Hezi

Pardela ez da kentzen, haurrak utziko du

Pardela ez da kentzen, haurrak utziko du

Pixoihala kentzea haurraren garapen-prozesuan urrats garrantzitsua da, baina ez da erraza. Gaitasuna eta gogoa behar ditu umeak; gaitasuna esfinterrak kontrolatzeko, aurre hartzeko eta eusteko; eta gogoa, aski erosoa zaion egoera bat utzi eta komun ezezagun batean txiza edo kaka egiteko laguntza eskatzeko.

 

FINLANDIArako bidaia pedagogikoaren partaideak nortzuk izango diren erabaki da

FINLANDIArako bidaia pedagogikoaren partaideak nortzuk izango diren erabaki da

Hik Hasik bidaia pedagogikoa antolatu zuen apirilaren 17tik 22ra Finlandiako hezkuntza ezagutzera joateko. 40 kidentzat antolatu bazuen ere, erantzun handia zela ikusita, beste 20ko taldea gehitu du. Hau da, hiru 20ko talde joango dira, guztira. Hala ere, hainbat kide tokirik gabe geratu dira.

Hautaketa egiteko, harpidedunei eman zaie lehentasuna.

 

"Haurren jolasak eta ekintzak psikomotrizitatearen ikuspegitik" ikastaroa

"Haurren jolasak eta ekintzak psikomotrizitatearen ikuspegitik" ikastaroa

Bizilore eskola aktiboak antolatuta, urtarrilaren 21ean eta 22an "Haurren jolasak eta ekintzak psikomotrizitatearen ikuspegitik" ikastaroa egingo da Azkoitiko Bizilore eskolan Alvaro Beñaranek eskainita.

Izena ematea, urtarrilaren 15 artean, www.bizilore.eus web-ean edota 680 255 025 telefono zenbakira deituta.

Hik Hasi

Motibazioa

Motibazioa

* Angel Oiarbideren eskutik

Motibazio falta gaitasun ezarekin nahastu izan zutenetako bat naiz ni ere.

Ikasketetarako nork “balio” eta nork ez, katalogatzen ziren garaiak ez dira horren aspaldikoak. Arrazoi guziaren jabe ziren irakasleak, pulpitoan bailitzan, nor gai eta nor ez epaitzen ziren garaiak hortxe izan ditugu. Ikasleak krisiak suposatzen duen bidegurutzera eraman arte. 

Baina krisiak bidegurutze izanik, aukera ere bihurtu daitezke. Pausoak eman, ikusi eta sentitu ahala, guztiok “balio” dugula, jabetzeko ibilbidea egin daiteke. “Onak”? Guztiak garela onak zerbaitetan konturatu arte. Baina zertan? Norbera zertan den “ona” edo abila jakitean dago erronka.