"Haurren jolasak eta ekintzak psikomotrizitatearen ikuspegitik" ikastaroa

2017-01-09

Bizilore eskola aktiboak antolatuta, urtarrilaren 21ean eta 22an "Haurren jolasak eta ekintzak psikomotrizitatearen ikuspegitik" ikastaroa egingo da Azkoitiko Bizilore eskolan Alvaro Beñaranek eskainita.

Izena ematea, urtarrilaren 15 artean, www.bizilore.eus web-ean edota 680 255 025 telefono zenbakira deituta.

 
 
"Haurren jolasak eta ekintzak psikomotrizitatearen ikuspegitik" ikastaroa

Gure haurren garapenean “kalitatezko heziketa gunea” izateak duen onuraz jakitun gara; eta, horren inguruan, formazio mailan dauden hutsuneak kontutan izanda, Biziloren asteburu bateko ikastaroa antolatu dugu helduok (hezitzaile, guraso, begirale, irakasle…) arlo horretan jantzi gaitezen.

Badakigu haurrari askatasuna eta autonomia eman behar zaizkiola, baina hau posible izateko baldintza egokiak sortzea zail egiten zaigu. Beraz, helburua izango da, baldintza hauek eman daitezen helduak izan beharreko ezagutza teoriko, begirada, tresna eta jarreren inguruan hausnartzeko gune bat eskaintzea.

 

Honako gaiak landuko ditugu:

 

1.     GORPUTZA,MUGIMENDUA,EKINTZA ETA JOLASAREN GARRANTZIA: ZERGATIA

            Zergatik aukeratzen du haurrak jolas bat edo beste bat? zer dago jolasaren atzean?

 

2.     HAURRAREN GARAPEN EBOLUTIBOA ETA JOLASAREN ZENTZUA

a.     2-3 urte bitartean

b.     3-6 urte bitartean

c.     6-8 urte bitartean

 

3.     ZER, NOLA ETA ZERTARAKO SORTZEN DITUGU HEZIKETA INGURUNEAK?

            Nola erraztu haurraren iniziatiba,sormena,segurtasuna,autonomia eta ardura?

 

4.     HAURRAREN ETA HEZITZAILEAREN ARTEKO HARREMANA

a.     atxikimendutik banaketara

b.     indibidualtasuna/sozializazioa

 

5.     HEZITZAILEAREN ROLA

a.     Hezitzailearen profesionaltasuna. Ez zuzendutako pedagogia,enpatia, entzutea,seguritate legea/frustrazio legea.

b.     haurraren ekintzak helduarengan duen eragin psiko-afektiboa

 

Irakaslea: Alvaro Beñaran, pedagogia terapeutikoan lizentziatua,  Bergarako psikomotrizitate eskolako irakaslea eta ASEFOP-eko formatzailea.

PLAZA KOPURU MUGATUA