Hazi Hezi

Altxorrak partekatuz

Altxorrak partekatuz

* Familian gozatzeko proposamenak Josu Waliño idazle eta PuntuEus Fundazioaren zuzendariaren eskutik 

Kontatzen didatenez lau urteko ume koxkorra nintzela etxekoak nazka-nazka eginda nituen. Ama eta arrebak ez nituen bakean uzten etxean genituen komiki eta ipuinak irakurtzeko eskatuz. Hainbesteraino gogaitu nituen etxekoak, azkenean gure amak bizilagunengana jo zuela laguntza eske. Zorionez, atez ate eskolako andereñoa genuen bizilagun, eta hark mesedea egin zigun etxeko guztioi: niri irakurtzen irakastea.

 

EBALUAZIOA Hezkuntza Plataformen Topaguneraren ikuspuntutik

EBALUAZIOA Hezkuntza Plataformen Topaguneraren ikuspuntutik

Hezkunzta Plataformen Topaguneak mezu argia bidali nahi du gaurko egunean. Ez dugu LOMCEren araberako ebaluazio eredu atzerakoi eta zurruna partekatzen ezta onartzen ere. Hori dela eta, aurten ere, gaurko hausnarketaren ondorioz, LOMCEk agintzen dituen eta HEZIBERRIk asumitu dituen azterketei planto egingo diegu. Dei egiten diogu, gainera, hezkuntza komunitateari eta herritarrei, bide honetan aurten ere planto dinamika masiboa gurekin batera antolatu eta garatu dezaten.

Hik Hasi

AGUEDA LARAUDOGOITIA: “Pertsona bakoitzak den bezalakoa izateko eskubidea du, horregatik inolako kalterik jasan beharrik gabe”

AGUEDA LARAUDOGOITIA: “Pertsona bakoitzak den bezalakoa izateko eskubidea du, horregatik inolako kalterik jasan beharrik gabe”

Euskal Herriko 52 ikastolatan bullyingari aurre egiteko KiVa-programa finlandiarra jarri dute abian urtarrilean. Programaren arduraduna da Laraudogoitia, baita Trapagarango Itxaropena Ikastolako ikasketa-burua ere, eta 33 urtez irakaskuntzan metatutako esperientziatik mintzo da: “Ikastoletan aspaldidanik ari gara bullyingaren gaia tratatzen. Ahalegin handiak egin ditugu jazarpenari aurre egiteko, baina ziurtasun gutxirekin jokatu dugu askotan, duda asko izan ditugu gai honen inguruan… Egoera horren aurrean zerbait egin nahian erabaki dugu KiVa-programan sartzea”. Bi xede nagusi lortu nahi dituzte programarekin: batetik, jazarpena prebenitzea, eta, bestetik, kasuren bat gertatzen denean modu egituratu eta sistematizatu batean aurre egitea.

 

"Bestelako ebaluazio eredu bat eraiki nahi dugu"

"Bestelako ebaluazio eredu bat eraiki nahi dugu"

Larunbat honetan, hila 18, Hezkuntza Plataformen Topaguneak topaketak antolatu ditu, Gasteizen. Topaketen helburua “ebaluzio sistema eztabaidara” ekartzea izango da. Gainera, herritarrekin eta hezkuntza komunitatearekin elkarlanean egin nahi dugte hausnarketa kolektiboa.

Horretarako, teoria eta hausnarketa partekatuko dira Mariam Bilbatua adituarekin eta talde dinamika parte-hartzaileekin.

Gasteizko Oihaneder-en izango da.

 

 

 

Hazi Hezi

Lehen egunak etxean. Eta, orain, zer?

Lehen egunak etxean. Eta, orain, zer?

Haurdunaldian hamaika hausnarketa egin du bikoteak hastear dauden aro berriaren inguruan, haurra besoetan izango duten unearekin amestu dute, adostu nola egin nahi dituzten gauzak, eta zer ekidin nahi duten... Baina, hala ere, ospitaletik iritsi eta etxean haur txikiarekin bakarrik aurkitzean, maiz datorkien galdera da ‘eta orain zer?’.

 

Ate irekiak BIZILORE Eskola Aktiboa ezagutzeko

Ate irekiak BIZILORE Eskola Aktiboa ezagutzeko

Otsailaren 12an, igandean, goizeko 11:00etan interesa izan dezaketen familentzat, eta, arratsaldeko 16:00etan edonorentzat ate irekiak izango ditu Azkoitiko Bizilore Eskola Aktiboak.

Izena emateko, 637 705 720 telefono zenbakira deituta edo Bizilore Eskola Aktiboa Facebook-en bidez egin liteke.