"Bestelako ebaluazio eredu bat eraiki nahi dugu"

2017-02-15
Larunbat honetan, hila 18, Hezkuntza Plataformen Topaguneak topaketak antolatu ditu, Gasteizen. Topaketen helburua “ebaluzio sistema eztabaidara” ekartzea izango da. Gainera, herritarrekin eta hezkuntza komunitatearekin elkarlanean egin nahi dugte hausnarketa kolektiboa.

Horretarako, teoria eta hausnarketa partekatuko dira Mariam Bilbatua adituarekin eta talde dinamika parte-hartzaileekin.

Gasteizko Oihaneder-en izango da.

 

 

 

 
 
"Bestelako ebaluazio eredu bat eraiki nahi dugu"

Aurten ere LOMCE eta Heziberri-ren bitartez oztopoz beteriko ebaluazio sistema inposatuko zaigu Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailan, DBHko 4. mailan eta batxilergoko 2. mailan. LOMCEk ezarritako azterketa eta errebalida guztiak gure ikastetxeetan aplikatuko zaizkigu aurten, osotasunean.

 

 
 

 

EGITARAUA:

  • 10:00  Harrera

  • 10:15 Mariam Bilbatuaren hitzaldia

  • 10:45 "Open Space" talde dinamika

  • 11:45 Atsedena

  • 12:15  Plenarioa/ondorioak

  • * MARIAN BILBATUA: Getxon (Bizkaia) jaioa, egun Durangon bizi da. Madrileko Universidad Complutense-n Politika Zientzietan lizentziatua. UNED-en Hezkuntza Zientzietan lizentziatua. Euskal Herriko Unibertsitatean Hezkuntza Zientzietan doktorea da. Eskoriatzako Irakasle Eskolan irakasle izandakoa, egun Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea da. Euskara elkarte ezberdinetan aritu da. Berbaro elkartearen sortzaileetako bat da. Euskal eskolaren aldeko hainbat ekimenetan parte hartu izan du.