Hik Hasi

Zer-nolako maskulinitate-eredua erreproduzitzen du eskolak?

Zer-nolako maskulinitate-eredua erreproduzitzen du eskolak?

*Ibon Arrizabalaga Arremanitz-eko kidearen eskutik 

Horrelako galdera batek problema handiak planteatzen ditu, ez baitu aintzat hartzen dagoen aniztasuna. Eta, gainera, hasieratik hasteko, argi utzi beharko genuke lehenengo eredua, beti, etxetik jasotzen duguna dela eta horrek ezartzen dituen oinarrien gainean, gero eskolak, gizarteak, hedabideek eta sareak eragin bat dutela, baina oinarria etxekoa da.

 

Ikasketa-zerbitzua jardunaldia

Ikasketa-zerbitzua jardunaldia

Barakaldoko Berritzeguneak antolatuta, "Ikasketa-zerbitzua. Un proyecto colaborativo de utilidad social" jardunaldia egingo da apirilaren 6an Barakaldoko Berritzegunean.

Hik Hasi

IDOIA ARRAIZA: “Neskak mendekotasun-egoeran eta mutilak pribilegio artean hezi nahi ez badira, ‘klik’ egin behar du irakasleak”

IDOIA ARRAIZA: “Neskak mendekotasun-egoeran eta mutilak pribilegio artean hezi nahi ez badira, ‘klik’ egin behar du irakasleak”

Bilgune Feministako kide da Idoia Arraiza. Bilguneak 15 urte daramatza hezkidetzaren inguruan lan egiten, 2003an Gutxienekoen Taula osatu zuten hezkuntza-eragile ugarirekin hezkidetzaren bidean konpromiso batzuk hartzeko, eta, hurrengo urtean, eskola askotan oso erabilia den Hezkidetza Gida lan-tresna praktikoa sortu zuten. Duela bost bat urte, Hezkidetza Lau Haizetara egitasmoa prestatu zuten, hezkuntza-eragileei prestakuntza, aholkularitza eta elkarlan feminista proposatzen dien plan integrala. Institutuz institutu, autodefentsa feministako lantegiak ematen ditu ikasle nerabeentzat, Emagin dokumentazio-zentroaren bidez. Baina, benetan hezkidetzan hezteko, nerabeengan eragitea adabaki bat ezartzea dela dio; irakasleek eta komunitate osoak busti behar dutela dio: “klik egin behar dute”.

 

"Zaintzen garrantzia heziketan" jardunaldia

"Zaintzen garrantzia heziketan" jardunaldia

Haurreskolak Partzuergoak antolatuta, VI. Jardunaldi Pedagogikoak egingo dira  ZAINTZEN GARRANTZIA HEZIKETAN izenburupean, martxoaren 25ean, Eibarko Hezkuntza Esparruko Polikiroldegian.

Budapesteko Pikler-Lóczy Institutoko Eszter Mozés izango da hizlari, eta, hainbat Haurreskoletako zaintzen esperientziak aurkeztuko dira.

Izena emateko azken eguna martxoak 20 da.

 

Ebaluazioaren gaineko jardunaldiak

Ebaluazioaren gaineko jardunaldiak

LAB sindikatuak antolatuta, Ebaluazioaren gaineko jardunaldiak egingo dira martxoaren 18an Hernaniko ORONAn.

Hizlariak: Ane Ablanedo (ebaluazioa eskola libreetan), Alexander Barandiaran (MU-HUHEZI) eta Lore Erriondo (EHU).

 

Formakuntza sistemikoa hezkuntzara eta eskolaren kudeaketara begira

Formakuntza sistemikoa hezkuntzara eta eskolaren kudeaketara begira

Iñaki Arana sistemak antolatuta, "Pedagogia Sistemikoa zuzendaritza taldearen eskutik abiatuta" formazioa egingo da martxoaren 27an eta 31n; apirilaren 1ean, eta, maiatzaren 3an eta 10ean Bergarako Mariaren Lagundian.

Informazio gehiago: www.iaranasistemak.com