PSIKOMOTRIZITATE ERLAZIONALA formazioan izena emateko azken egunak

PSIKOMOTRIZITATE ERLAZIONALA formazioan izena emateko azken egunak

2017-18 ikasturtean, 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin lanean ari diren hezitzaileentzako "Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako" formazioa eskaini nahi du Hik Hasik. Horretarako, gutxienez, 13ko taldea, eta, gehienez, 15ekoa osatu behar da.

Mapi Urresti Ortiz psikomotrizista eta KUTTUN psikologia eta osasun emozional zentroko kideak eskainiko du formazioa. Izena ematea, apirilaren 30 arte www.hikhasi.eus  helbidean.

Hik Hasi

Barnekotasuna eskolan: Barnera begiratu eta norbere buruaren kontzientzia hartzea xede

Barnekotasuna eskolan: Barnera begiratu eta norbere buruaren  kontzientzia hartzea xede

Euskal Herriko hainbat eskolatan barnekotasuna jorratzen hasiak dira, barnekotasunak norbere dimentsio sakonenarekin harremanetan jartzeko eta norbere burua hobeto ezagutzeko aukera ematen duelako. “Barnetasunaren lanketa hezkuntzan” izeneko ikerketa-proiektua egin du Eli Egañak. Eskolan gizakiaren dimentsio fisikoa, psikologikoa eta soziala joarratzeaz gain, espirituala ere landu egin behar dela defendatzen du. Bestalde, “Barrukotasuna nola hezi” gaia jorratuko dute maiatzean Arantzazun (Oñati) Espiritualtasuna XXI. Oinarriak, loturak eta galderak izeneko kurtsoaren baitan. Ikastaroaren koordinatzaileetako bat da Jon Sarasua eta bere ustez, espiritualitatearen arloan patxadaz ikusi behar da nondik eta nola elikatu gaitezkeen, zer dagokion eskolari eta zer gizarteko beste arlo batzuei.

Hazi Hezi

AMA izateko hAMAika era

AMA izateko hAMAika era

Amatasunaren diskurtso hegemonikoa exijentea da andreekiko, eta estaltzen ditu alderdi ilunak, nekea, bakardadea... amatasunaren praktikak, ordea, anitzak dira. Zaintza-lanaren egiak eta ama izateko modu anitzak ezagutzea balizko zamaren aringarri dira.

Hik Hasi

Kalean da apirileko 'hik hasi' aldizkaria

Kalean da apirileko 'hik hasi' aldizkaria

Gai hauek jorratu ditugu 217. aldizkarian:

- Barnekotasuna lantzen: barnera begiratu eta norbere buruaren kontzientzia hartzea xede

- Antzuolako irakasleei elkarrizketa: “Talde-lanean jardunez, aurrera egiten du proiektuak, eta eskola-komunitate osoari gauzak aldatzeko indarra ematen dio horrek”

- Musika Bigarren Hezkuntzan

- Adimen emozionala eskolan

- Rebeca eta Mauricio Wild: bizi-kalitatearen ametsa, eskola aktiboaren iturburu 

- Zer garrantzia dauka helduaren begiradak haurraren haziera- eta heziketa-prozesuan?

- 'Motxilaren umea' filma

- Ibon Gaztañazpiren zutabea 

 

Haur Hezkuntzako tailerrak

Haur Hezkuntzako tailerrak

Easo politeknikoak antolatuta, Haur Hezkuntzako tailerrak egingo dira apirilaren 25etik maiatzaren 4ra bitartean Donostian.

Tailerrek konfiantzaren pedagogia, neuropsikologiaren ekarpena, Waldorf, irakasleen gaitasun digitala, Babesgabetasunaren zantzuak eta haur masajea gaiak landuko dira.

Izena ematea apirilaren 20ra arte izango da.

Hik Hasi

Harreman berdinzale eta osasuntsuetan oinarritutako herria xede

Harreman berdinzale eta osasuntsuetan oinarritutako herria xede

Ondarroako Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluaren urtetako lanaren ondoren, hezkidetza egitasmoa martxan da. Ikas komunitate osoari zuzendutako proiektua da: eskoletan zuzenean ikasleekin prebentzio lana egiteaz gain, irakasle zein gurasoak kontzientziatzen eta formatzen ere saiatzen dira, baita jantokiko eremuan nahiz aisialdikoan esku hartzen ere. Besteak beste, helburua da emakume gazteen jabekuntza pertsonalean zein kolektiboan laguntzea eta gizon gazteekin gaur egungo maskulinitate-ereduaren gainean hausnarketa egitea. Hala, eraldaketa sozialaren bidean gazteak agente aktibo bihurtzeko, aniztasuna balioan jartzeko, eta botere-harremanik gabeko erlazio osasuntsuak eraikitzeko.