Ur Tanta eskolan auzolana

Ur Tanta eskolan auzolana

Larunbat honetan, martxoak 11, Ur Tanta eskola-aterpean auzolana egingo dute, hobekuntza batzuk egiteko.

Ahal eta nahi duenak parte har dezake. Komeni da aurretik abisatzea, postaren bidez: urtantaeskola@hotmail.com edo telefonoz: 627643664

Goizeko 11etan hasiko da lana eta bazkaria Ur Tantakoek eskainiko dute.

Hazi Hezi

Kontratu mugagabe berria

Kontratu mugagabe berria

*Leire Bilbao idazlearen eskutik 

Ama gaztea lanerako jantzi da. Bi urteko semearen atzetik korrika irteteko oinetako erosoak. Sei hilabeteko umeari bularra emateko kamiseta zabala. Eta ilea mototsean bilduta, txikia besoetan hartzean trabarik egin ez diezaion. Kontratu mugagabe berria baitu amatasuna.

Hik Hasi

ESKOLA FEMINISTARANTZ. Generoaren motxila husten

ESKOLA FEMINISTARANTZ. Generoaren motxila husten

Eskola gaur egun ez da parekidea. Mistoa bai, baina hezkidetzailea ez. Sortu ere gizonezkoentzako pentsaturiko eskolaren gainean sortu zen eskola mistoa. Eta oraino, eskolak ez dizkie aukera berdinak ematen neskei eta mutilei, eta ez die berdin exijitzen. Batzuengandik oldarkortasuna eta zabarkeria espero du, otzantasuna eta perfekzionismoa besteengandik. Eta horrek ikasleen nortasunean, sozializazioan eta proiekzio akademikoan eragiten du. Beren-beregi ikastetxe bakoitzak hezkidetza landu ezean, irakasle bakoitzak aldagai diskriminatzaileez hausnartu eta aldaketa eragin ezean, eskolak, sistema bezala, patriarkatua egonkortzeko tresna gisa funtzionatzen jarraituko du. Izan, irakasle guztiak baitira berdintasun-irakasleak.

 

“MILK: mundu honetan jaiota” pelikula-dokumentala

“MILK: mundu honetan jaiota” pelikula-dokumentala

Nafarroako Esnearen Ligak antolatuta, martxoaren 11n, larunbatean, goizeko 11:00etan Noemí Weis-en MILK: mundu honetan jaiota” pelikula-dokumentala   proiektatuko da Iruñako Civican.

Pelikularen ondoren (90 min.) solasaldia izanen da, guztion arteko gogoetak partekatzeko.

Sarrera DOAN izango da.

 

GUZTIOK IZAN BEHARKO GENUKE FEMINISTA liburuxka aurkeztu zen

GUZTIOK IZAN BEHARKO GENUKE FEMINISTA liburuxka aurkeztu zen

Liburuxkaren aurkezpen-ekitaldia egin zen martxoaren 6an Donostiako EMAKUMEEN ETXEAN.

hik hasi  hezkuntza-aldizkaria berezia egin du, feminismoari buruzko monografikoa baita, ESKOLA FEMINISTA izenburupean. Eta horrekin batera, CHIMAMANDA ADICHIEren GUZTIOK IZAN BEHARKO GENUKE FEMINISTA liburuxka argitaratu du, aldizkari horrekin banatzeko irakasleei eta Euskal Herriko ikastetxe guztietara.

 

Hazi Hezi

Bi urterekin eskolara. Azkarregi da?

Bi urterekin eskolara. Azkarregi da?

Fenomeno soziologikoa den heinean, bi urteko haurren eskolatze goiztiarrak gogoeta merezi duela uste du Xabier Tapia psikologoak; ez eskolatzea bera zalantzan jartzeko, baizik eta bi urteko haurraren premiak errespetatu nahi badira, eskolak, instituzio bezala, zein baldintza bete beharko lituzkeen hausnartzeko: “Bi urtetik hirura ez dut uste ikasteko garaia denik —ikastea zentzu pedagogikoan ulertuta—”.