Nafarroako Eskola Kontseiluaren XIX. jardunaldiak

Nafarroako Eskola Kontseiluaren XIX. jardunaldiak

Nafarroako Eskola Kontseiluak antolatuta, XIX. jardunaldiak egingo dira apirilaren 7an eta 8an Nafarroako Museoan, LANDA EREMUKO ESKOLA izenpean.

Ana Isabel Ayala, Roser Boix Tomas eta Mikel Goñi izango dira hizlariak. Aurkeztuko diren proiektuak, berriz, Arroniz, Etxalar, Arnegi/Luzaide-Valcarlos, Sakana eta Uxue izango dira.

Hik Hasi

Aste honetan kalean izango da 'hik hasi'-ren martxoko zenbakia

Aste honetan kalean izango da 'hik hasi'-ren martxoko zenbakia

Eskola feministaren inguruko aldizkaria prestatu dugu martxorako. Hezkidetzarekin loturiko zenbait gai jorratzeaz gainera, aldizkariarekin batera Chimamanda Ngozi Adichieren "Guztiok izan beharko genuke feminista" liburua banatuko dugu, ikasleekin gaia lantzeko.

Hona hemen "Eskola feminista" izenburupean argitaratu dugun 216. hik hasi aldizkarian landu ditugun gaien zerrenda:

- Generoaren motxila husten - erreportajea

- Idoia Arraiza Emagin-eko koordinatzaileari elkarrizketa

- Ondarroako Hezkidetza Egitasmoa

- Pedagogo sortzaileak - Rudolf Steiner

- Maskulinitate-ereduak eskolan

- Emakundeko Izaskun Landaidaren zutabea 

 

"Trokonizko GEROA eskola" jardunaldian Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza BETE dira

"Trokonizko GEROA eskola" jardunaldian Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza BETE dira

Rudolf Steiner-WALDORF pedagogian oinarritzen den "Trokonizko GEROA eskola" ezagutuko dugu martxoaren 25ean. Trokoniz Arabako herria da eta bertako eskolan egingo da jardunaldia.

Mundu osoan ezaguna den Waldorf pedagogia, hainbat urtetan praktikan daraman Euskal Herriko eskola arabarra bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza BETETA baldin badaude ere, Bigarren Hezkuntzan bada TOKIA.

Hik Hasi

Herri eskola

Herri eskola

*Eneko Bidegain idazle, kazetari eta MUko irakaslearen eskutik 

Ikastola, herri eskola” manifestazioko leloa belarrian hazi ginen, gure irakasleek soldata ziurtaturik ez zeukaten garaian, Frantziako hezkuntzak ikastolak onartzen ez zituenean, ikastolako ikasle izateagatik begi txarrez ikusten gintuzten urteetan… Baina argi genuen zein zen gure herria, bagenekien zazpi probintzia zituela, ohartu ginen euskarak batzen gintuela, ikasi genuen Nafarroako erresuma izan genuela, gureganatu genituen Bilintx, Txirrita, Xalbador edo Amuriza, deskubritu genituen Kalabaza Tripontzia, Tasio edo Akelarre, irri egin genuen Xirrixti Mirrixti antzerkiarekin edo Kukubiltxoren ikuskizunekin, kantatu genituen Imanol Urbietaren kantuak, ezagutu genituen Daniel Landart bezalako idazle garaikideak eta Axularren denborakoak, bisitatu genituen Bilbo aldeko labe garaiak, Gasteizko legebiltzarra, Zuberoko mendiak edota Goierriko bazterrak, parte hartu genuen Euskal Telebistako saioetan, irakurri genituen Euskaldunon Egunkariaren aleak….

Hik Hasi

Pedagogo sortzaileak: BERNARD AUCOUTURIER

Pedagogo sortzaileak: BERNARD AUCOUTURIER

*Alvaro Beñaran psikomotrizistaren eskutik 

Pedagogo sortzaileak izeneko monografikoa eguneratzen dihardu Hik Hasi egitasmo pedagogikoak, eta datorren ikasturtean emango du argitara edizio berritua. Hainbat pedagogo liburuxkan txertatu aurretik, ordea, hik hasi aldizkarian argitaratuko du haien inguruko informazioa, pedagogiako zein psikologiako adituen eta arituen eskurik. Bernard Aucouturierren inguruko ekarpen hauxe da zerrenda horretan bigarrena.

 

Irakurketa-idazketa eta Pedagogia Sistemikoa saioak

Irakurketa-idazketa eta Pedagogia Sistemikoa saioak

Azkoitiko Bizilore eskola aktiboak antolatuta, bi ikastaro egingo dira martxoan:

-Martxoaren 18an, Elena Laiz "Irakurketa eta idazketa prozesua"ren gainean arituko da.

-Martxoaren 25ean eta 26an, berriz, Aitziber Esnaolak eta Larraitz Mendizabale "Pedagogia Sistemikoa" ikastaroa eskainiko dute.

Informazio gehiago, 680 255 025 telefono zenbakian.