SORTZENen jai handia izan zen Iruñeakoa

SORTZENen jai handia izan zen Iruñeakoa

Jendetza elkartu zen Iruñeko Antoniutti parkean, euskarazko eskola publikoaren aldeko festan. "Hezkuntza burujabetza" aldarrikatu zuten Sortzen jaian.

Jaia eta aldarria uztartu zituen Sortzen elkarteak Iruñean ospatu zen festan.

 

Azken egunak izena emateko III. HERRI HEZITZAILEA, ESKOLA HERRITARRA jardunaldietan

Azken egunak izena emateko III. HERRI HEZITZAILEA, ESKOLA HERRITARRA jardunaldietan

OinHerrik antolatuta, "III. HERRI HEZITZAILEA, ESKOLA HERRITARRA" jardunaldiak egingo dira maiatzaren 19an eta 20an DONOSTIAko EHUn. Landuko den gaia: 

HARREMANAK: harreman osasuntsuak izatearen garrantzia norberaren garapenerako eta komunitatearen ongizaterako.

BESTELAKO HARREMAN-EREDU BAT POSIBLE DA.

Izena ematea, maiatzaren 17 arte.

Hik Hasi

Finlandiari so: sistema bera da giltza

Finlandiari so: sistema bera da giltza

Berdintasuna eta kalitatea dira Finlandiako hezkuntza-sistemaren bi zutabe nagusiak. Eta hezkuntza-sistema bera herrialdearen ongizatearen eta garapenaren oinarri. Sendoa da Finlandiako hezkuntza-sistema. Irakasleek, herritarrek, komunikabideek eta politikariek babesten dute. 70eko hamarraldian erreforma sakona egin zuten eta ordudanik, boterean aldaketak egon diren arren, politikariek adostasunari eutsi diote gaurdaino. Gako ugari ditu Finlandiako hezkuntza-sistemak, eta horiek ezagutzeko xedez han izan dira Euskal Herriko 65 irakasle Hik Hasi-k antolatutako bidaia pedagogikoan. Bertan ikasi eta bizi izandakoak jasotzen dira artikulu honetan.

Hazi Hezi

Umetasuna bai, infantilizaziorik ez

Umetasuna bai, infantilizaziorik ez

Garapen osoa izango badu, haurrari txikitatik errealitate konplexuak, aberatsak eta kalitatezkoak eskaintzea komeni da; ez soilik espazio eta materialei dagokienez, baita kulturaren arloan ere: literaturan, musikan, ilustrazioan, folklorean...

Hazi Hezi

Magaleko jolasak, beldurraren aurkako pilula

Magaleko jolasak,  beldurraren aurkako pilula

Haurrak 6-8 hilabete dituenetik 2-3 urte dituenera arte, helduaren altzoan egiten diren jolasek haurren premia oinarrizkoenei erantzuten diete, atxikimendutik abiatzen dira, eta harremanetik eta elkarrekintzatik jolas egiten da, beldurrak gaindituz, Katty Homar psikomotrizistaren arabera.

Hik Hasi

Maiatzeko Hik Hasi aldizkaria ere kalean da

Maiatzeko Hik Hasi aldizkaria ere kalean da

Besteak beste, ondoko gaiak jorratu ditugu 218. Hik Hasi aldizkarian:

- Finlandiari so: sistema bera da giltza

- Gonzalo Larruzea Eusko Jaurlaritzako ikuskariari elkarrizketa: "Pedagogiaren arloan autonomia handiagoa behar dute zentroek; planteamendu irekiagoak egiteko aukera eman behar zaie ikastetxeei"

- Gizarte Zientziak ingelesez. 'Eleanitz' proiektuaren ikerketarako ikuspegi teorikoa

- Pedagogo sortzaileak. Angelica Olvera

-Zer da jolas-terapia eta zein ekarpen egin diezaioke eskolari?

- Orbela aterpetxea: natura, kontrabandoa eta akelarreak

- Zuriñe Hidalgoren iritzi artikulua