Hainbat IKASTAROtan izena emateko aukera dago

Hainbat IKASTAROtan izena emateko aukera dago

Ikastaro batzuk bete dira eta beste batzuk erori egin dira jende nahikoak ez duelako izenik eman. Une honetan,  bada hainbat IKASTAROtan izena emateko aukera:

01. Hainbat esku-hartze PIKLER-LOCZY pedagogiaren ikuspegitik. DONOSTIAn.

03. Ikasleak erakarri, euskaraz egin nahi izan dezaten. DONOSTIAn.

06. Adimen Anizkunek ikaskuntzan duten garrantzia. DONOSTIAn

08. Jendaurrean hitz egiteko teknikak. DONOSTIAn.

13. Gorputzaren bidez arreta garatzeko teknikak. DONOSTIAn.

19. ANTZERKI TEKNIKAK: hezkuntzarako tresna pedagogikoa. DONOSTIAn.

22. Espresio tailerra “Sortuz sentitu - Sentituz sortu”. DONOSTIAn    

 

Hik Hasi

ZER EGIN DEZAKEGU AHOZKO KOMUNIKAZIOA ESKOLAN LANTZEKO? Josune Zabala Alberdi. Ahozko kulturarako Mintzola Fundazioaren zuzendaria

ZER EGIN DEZAKEGU AHOZKO KOMUNIKAZIOA ESKOLAN LANTZEKO? Josune Zabala Alberdi. Ahozko kulturarako Mintzola Fundazioaren zuzendaria

Artikulu honen izenburu bera jarri genion 2016ko EHUko XXXV Uda Ikastaroetarako Soziolinguistika Klusterrak aurkeztu zuen lantegiari. 2015ean egin zen “Ahozko komunikazioa eskolan: azken hamarkadako ikerketa eta esperientzia berriak” ikastaroaren jarraipen praktikoa izateko desiraz osatu zen proposamena, eta izen eman zuen jende kopuru handiagatik eman genuen lantegi bera bi aldiz. Olatz Bengoetxea eta Josune Zabala gidari, eta hirurogehi inguru irakasle elkarrekin jakintza eta jarduera ezberdinak partekatuz. Gaiak izan duen eskari handiari erantzuteko, aurtengoan ere lantegi bera emango dugu udako ikastaroetan. Lantegi haietan aurkeztutakoa jaso genuen BAT 101 alean, eta hemen jaso dugu artikulu artako laburpena.
Zer topa lezake, bada, irakurleak artikulu honetan? Gogoeta zein praktikarako proposamenak ondoko hiru ideiaren gainean:

 

REGGIO EMILIArako bidaia pedagogikoa EGINGO DA.

REGGIO EMILIArako bidaia pedagogikoa EGINGO DA.

Gutxieneko taldea osatu denez, REGGIO EMILIArako bidaia pedagogikoa EGINGO DA. Beraz, oraindik ere, bada aukera izena emateko tokia egongo den bitartean.

Italiako REGGIOEMILIA hirian hamarkadatan garatzen ari diren hezkuntza-proiektu aurrerakoi eta emankorra ezaguna da mundu osoan.

0-3ko kabiak eta 3-6 urte bitartekoen zentroak ezagutzeko aukera izango da. 3-11 urte bitartekoen Loris Malaguzzi eskola ere bisitatuko da.

 

Kanon kantu festa

Kanon kantu festa

Imanol Urbietaren omenez, "Kanon kantu festa" egingo da ekainaren 22an, 19:00etan, Gasteizko J. Guridi musika kontserbatorioan.

Horrez gain, kanonak liburuaren aurkezpena egingo da.

 

Araba Euskaraz 2017

Araba Euskaraz 2017

Arabako ikastolek antolatuta, 2017ko Araba Euskaraz egingo da ekainaren 19an Bastidan.

Egiarauan ikus litekeenez, ekitaldiak egingo dira egun osoa.

 

Ekainaren 11n ESKOLA TXIKIEN FESTA Arroa Behean

Ekainaren 11n ESKOLA TXIKIEN FESTA Arroa Behean

Igandean, ekainaren 11n, ESKOLA TXIKIEN FESTA egin da Arroabean. 

Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik lelopean hainbat ekitaldiez osaturiko egitaraua antolatu da.