Hik Hasi

GARAPEN PERTSONALA. Norbere burua lantzen, ikasleen ahalduntzean laguntzeko

GARAPEN  PERTSONALA. Norbere burua lantzen, ikasleen ahalduntzean laguntzeko

‘Garapen pertsonala irakasleentzat. Haur eta gazteen ahalduntze prozesuan bidelagun’ izeneko ikastaroa eskainiko dute Elen Kortaxarena biodantzako irakasleak eta Jokin Beristain psikoterapeutak Donostian, Hik Hasiren Udako Ikastaroetan. Biosintesiaren eta biodantzaren bitartez, norbere buruaren lanketa egiteko aukera emango diete partaideei, hala eguneroko eskolako jardunean, haurrekin zein gazteekin askoz ere bidelagun osasuntsuagoak izan daitezen. Bizipenetan oinarritutako ikastaroa izango da, eta bertan egindako jarduera eta ariketak klasean ikasleekin aplikatzeko modukoak izango dira.

Hazi Hezi

Adimen anitzak. Azkarra naiz, azkarra zara, azkarra da...

Adimen anitzak. Azkarra naiz, azkarra zara, azkarra da...

Howard Gardnerrek 1983an plazaratu zuen Adimen Anitzen teoria, adimena ez dela bat eta ez dela finkoa adierazi zuen, eta zortzi inteligentzia-mota zehaztu. Gauza batean ez bada bestean, guztiok adimentsuak garela zioen, eta gure eta gure haurren indargune eta ahulguneak ezagutzearen garrantzia nabarmendu zuen.

Hik Hasi

ARBEROA IKASTOLA. Komunikazio Ez Bortitza bizitzen

ARBEROA  IKASTOLA. Komunikazio Ez Bortitza bizitzen

Ikastola berezia da Donamartiriko Arberoa. Berezia gutxi direlako hain lotuak bizitzari, hain lotuak plazerari, hain estuki lotuak haurrari. Ongizatea du helburu Arberoa ikastolak, haurren ongizatea, familien ongizata eta bertako langileen ongizatea. Horretarako, Marshall Rosenbergek garatutako Komunikazio Ez Bortitza ari dira esperimentatzen, ikasleekin, irakasleen artean eta ikastolako familiekin. Ongizate nahiaz gain, euskara eta euskalduntasuna eta ingurumenaren ezagutza eta errespetua dira Seaskako ikastolaren ardatzak.

Hazi Hezi

Udako Hazi Hezi aldizkaria ere argitaratu da

Udako Hazi Hezi aldizkaria ere argitaratu da

Ondoko gaiak jorratu ditugu beste batzuren artean 21. Hazi Hezi aldizkarian:

- Adimen anitzak. Guztiok gara inteligente.

- Philip Bruchner: "Haurra naturan ongi sentitzen da, espazio egokia delako berarentzat, eta plazerez ikasten du"

- Erotismoa erditu ostean

- Elikadura lehen urteetan

- Haurrentzat mugitzea atseden hartzea da

- Agian zu ez zara zure seme-alaben erreferente

- Hilabeteko aitatasun-baimenaren inguruan mintzo

- "Ez da jotzen" esatetik haragoko alternatibak

- Arantxa Urretabizkaia sormenaz: "Emakumezko idazleen amak ez dira ama hutsak, baina gizonezkoenak bai" 

 

Pedagogia Sistemikoa monografikoa

Pedagogia Sistemikoa monografikoa

Hik Hasiren 30. zenbaki monografikoa argitaratu berri da. Oraingoan, Pedagogia Sistemikoa da gaia, eta, berrogei hezitzailek hartu dute parte bere osaketan. Hori guztia koordinatzen, Aritz Larreta irakaslea eta psikomotrizista aritu da.

 

Amaitu dira Udako Topaketak. Gora oporrak!

Amaitu dira Udako Topaketak. Gora oporrak!

2017ko Udako Topaketetan 22 ikastaro eskaini dira. Gaur amaituko dira guztiak. Guztira, 500 kide inguru aritu dira Donostiako eta Leioako EHUn.