Nazioarteko hezkuntza konferentzia

Nazioarteko hezkuntza konferentzia

eh bilduk antolatuta, irailaren 22an, arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara Nazioarteko hezkuntza konferentzia egingo da Donostian.

Europako bost herrialdeko hezkuntza sistemak ezagutzeko aukera egongo da: Finlandia, Danimarka, Suedia, Holanda eta Gales.

Sarrera doan da eta izena emateko: http://hezkuntzakonferentzia.ehbildu.eus helbidean egin liteke.

Hik Hasi

11. Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen GIDA kalean da

11. Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen GIDA kalean da

Harpidedunek, ikastetxeek, liburutegiek eta abarrek laster jasoko dute 11. Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen GIDA. Izan ere, kalean da dageneko GIDA-liburua.

hik hasik eguneroko lana aberasteko ahaleginean, Euskal Herrian dauden hamaika ikuskizun, ekin­tza, ibilbide eta proposamen jaso ditu irakaskuntza lanerako baliagarri gerta dadin. Horrela dago antolatuta:
- Historia eta Artea.
- Zientzia eta Ingurumena.
- Nekazal Prozesuak eta Aterpetxeak.
- Kirolak, Zerbitzuak eta Ikasmaterialak.
- Irakaskuntzako erakundeak.

Hazi Hezi

“Ez da jotzen” esatetik, enpatia bilatzeko ariketara

“Ez da jotzen” esatetik, enpatia bilatzeko ariketara

Nola jokatu haurrak jotzen duenean, eta nola, haurrari jotzen diotenean? Nerea Mendizabal psikopedagogoak “ez da jotzen” ohiko mezutik haragoko alternatibak luzatzen ditu, elkarrizketatik abiaturik, haurrarekiko babesa eta enpatia bilatzea proposatzen du.

Hik Hasi

Agian zu ez zara zure seme-alabaren erreferente

Agian zu ez zara zure seme-alabaren erreferente

Pertsona guztiok, eta nerabeek bereziki, behar dugu guregan sinestuko duen eta konfiantza jarriko duen pertsona bat, izan daiteke gurasoetako bat, irakaslea, entrenatzailea... erreferente esanguratsu bat izatea da garrantzitsuena.

 

IZAR IKASTOLARA manifestazioan jende ugari

IZAR IKASTOLARA manifestazioan jende ugari

Jende ugarik erantzun zion IZAR IKASTOLARA lemapean Donostian egindako manifestazio deialdiari.

Izar haurra Intxaurrondoko ikastolan matrikulatuta dago, baina ezin izango du irailaren 7an eskolatu bertan, Madrilen dutelako bere ama Sara Majarenasekin.

Madrilen eskolatzera behartuta dago, eta, horren ondorioz, hizkuntza, kultura, heziketa, sozialak eta psikologikoak diren kalteak jasango ditu.

Hik Hasi

Daniel Marañon: "Aldagai soziofamiliarrekin lotutako nahasteek gora egin dute, eta hor sartuko genituzke portaera-arazoak ere"

Daniel Marañon: "Aldagai soziofamiliarrekin lotutako nahasteek gora egin dute, eta hor sartuko genituzke portaera-arazoak ere"

'Portaera-arazoei hurbilketa bat. Nola ulertu, nola jokatu' izeneko ikastaroa eman du Daniel Marañon psikologo klinikoak Udako Topaketetan. Antsietateak eta portaera-arazoek gora egin dute adin txikikoen artean. Irakasleek askotan ez dakite nola jokatu egoera horien aurrean, ez dakite nola ulertu edota zelan tratatu portaera-arazoa agertzen duen ikaslea. Horrelako kasuak kudeatzeko hainbat gako eskaintzen saiatu da Marañon ikastaroan.