Hazi Hezi

Libe Garmendia: “Ohitura osasuntsuak ezartzeko, eredu izan eta elkarrekin jan behar dugu”

Libe Garmendia: “Ohitura osasuntsuak ezartzeko, eredu izan eta elkarrekin jan  behar dugu”

Libe Garmendia nutrizionistak garrantzi handia ematen dio haurra elikadura osagarriarekin hasten den unetik ohitura osasungarriak ezartzeari, “txikitatik ohitura txarrak hartuz gero, oso zaila izango da gero aldatzea”. Azukrea eta elikagai prozesatuak saihesteko deia egiten du, gaitzak prebenitze aldera.

Hazi Hezi

Nerea Sancho: “Erditu ostean erotismoa berriro planteatu behar da”

Nerea Sancho: “Erditu ostean  erotismoa berriro planteatu behar da”

Haur baten jaiotza ‘krak’ bat da. Guztia berriro planteatzea eskatzen duen krisi bat, eta baita, beraz, sexua ere. Arremanitz kooperatibako sexologo Nerea Sanchoren aburuz, kontzientzia eta komunikazioa behar dira, aurrera egiteko.

Hik Hasi

ANE ABLANEDO: "Haurrekin egotea bizitzaren lokatzetan egunero sartzea bezala da"

ANE ABLANEDO: "Haurrekin egotea bizitzaren lokatzetan egunero sartzea bezala da"

Unibertsitateko irakaslea eta psikoterapia eta neurosiaren prebentzioan aditua da Ane Ablanedo. Gizarte osasuntsuago baten mesedetan, hezkuntza-sistema berpentsatu behar dugu. Eta ez soilik hezitzaileek edo hezkuntza-arduradunek. Gizarte osoak. Ane Ablanedoren aburuz, hezkuntza —eta haziera— gai guztiz politikoa baita, etorkizuneko gizakiak fabrikatzen ari garelako. Berak proposatzen duen eredua ez da beste zizelkatze bat. "Umiltasun guztiarekin ikus dezagun zer duen haur horrek erakusteko", eta haur bakoitzak senez eta naturaz dakarren guztia loratzeko aukera emango diona, horratx eskola on bat. Bitartean, eskola alternatiboen bidea deritzo interesgarri, nahiz eta bera sistemaren barruan egon —DBHko irakasle izan da eta egun Baionako unibertsitateko eta NUPeko irakasle da—. Aurten 'Bizitzaren eskola: Askatasunerako pedagogia' ikastaroa eman du Hik Hasiren Udako Topaketetan Goiztiriko irakasle eta bidelagunekin.

 

Arauak, mugak eta ohiturak Haur Hezkuntzan

Arauak, mugak eta ohiturak Haur Hezkuntzan

Euskal Herriko Pikler-Loczy elkarteak antolatuta, "Arauak, mugak eta ohiturak Haur Hezkuntzan" jardunaldiak egingo dira irailarean 22an eta 23an Berriozarren.

Informazioa eta izena ematea, http://www.piklerloczy.org helbidean.

 

XIII psikomotrizitate praktikari buruzko jardunaldiak

XIII psikomotrizitate praktikari buruzko jardunaldiak

Ume zailak? Baina zer nolako zailtasunei buruz ari gara? izenburupean Bergarako Luzaro psikomotrizitate elkarteak "XIII psikomotrizitate praktikari buruzko jardunaldiak" antolatu ditu azaroaren 10, 11 eta 12an Gasteizko Europa Biltzar jauregian.

Izena ematea azaroaren 3ra arte. 

Hazi Hezi

PHILIP BRUCHNER: “Haurra naturan ongi sentitzen da, espazio egokia delako berarentzat, eta plazerez ikasten du"

PHILIP  BRUCHNER: “Haurra naturan ongi  sentitzen da, espazio  egokia delako berarentzat, eta plazerez ikasten du"

Alemaniako aire zabaleko eskolen eredua jarraituz, baso-eskola bat sortu zuen madrilen, cercedan, eta egun nonahi gisa horretako eskolak sortzeko formazioa ematen die guraso eta hezitzaileei kutxaren ekogunean. Philip bruchnerrek argi dauka, naturak guztioi egiten digu on: “naturan zu zeu izan zaitezke”.