Hazi Hezi

Arantxa Urretabizkaia: "Emakumezko idazleen amak ez dira ama hutsak, baina gizonezkoenak bai"

Arantxa Urretabizkaia: "Emakumezko idazleen amak ez dira ama hutsak, baina gizonezkoenak bai"

Ia 40 urte ditu ‘zergatik panpox’ liburuak. Baina gaur-gaurkoa da, aski bizirik dagoen klasiko bat, aldarrikatu beharrekoa. gero beste ama transgreditzaile bat sortu zuen ‘koaderno gorria’-n, eta haurtzaroaz eta zahartzaroaz ere modu berritzailean idatzi du urretabizkaiak.

 

BIZIPOZA jaia Derion

BIZIPOZA jaia Derion

BIZIPOZA laguntza berezia behar duten haurren 33 elkartek osatzen dute. Datorren igandean, goizeko 10:00etan hasita, ospatuko du aurtengo jaia DERIO herrian.

Hainbat gune egongo dira. BIZIPOZA osatzen duten elkarteen materiala, abesbatzak, jolasak, musika, ginkana, tailerrak, dantzaldiak, ipuinak, "Pirritx, Porrotx eta Marimototx", Kukute, Urrezko sagarra (Josu Camara), Atletic Club fundazioa, Kirol egokitua eta abar.

 

2017-18 ikasturte ederra opa dizu Hik Hasik

2017-18 ikasturte ederra opa dizu Hik Hasik

Hasiak gara lanean aspaldi, eta ikasleekin hasiak daude batzuk dagoeneko, gehienak gaur hasiko bazarete ere. Bada beranduago hasiko dena... Denontzako, 2017-2018 ikasturtea ederra izan dadila!  

Opari batekin dator gaurkoan Hik Hasi, inork baliatu nahi badu, badu aukera. Izan ere, 21. Hazi Hezi aldizkariko gaia zuen eskura jartzen du. Agian, egokia da zuen artean eta gurasoen artean zabaltzeko.

Hazi Hezi

Munduaren ertzaren bila

Munduaren ertzaren bila

* Amagoia Mujika kazetariaren ekarpena familian gozatzeko kultur proposamenen gainean

B orobila sinpatikoa da. Atsegina. Leuna, puntarik gabea, jostagarria. Bueltak eman ditzake eta jolaserako balio du. Berdin kanika batek edo baloi batek. Aurpegi borobila duen jendea atsegina da, pertsona onak dirudite.

Hik Hasi

Zer ahozko baliabide ditu irakasleak eskura haur-literatura lantzeko?

Zer ahozko baliabide ditu irakasleak eskura haur-literatura lantzeko?

*Yolanda Arrieta idazlearen eskutik

Haur-literatura lantzeko, hamaika baliabide izan ditzakete hezitzaileek, baina, horiek azaltzen hasi aurretik, komeni da kontuan izatea literaturak haurrarentzat duen garrantzia. Izan ere, literaturak umeari mundua ulertzeko modu bat eskaintzen dio, baina norberarengandik abiatuta, umearen Ni-a sorburu hartuta, alegia.

 

2017/19 NAHIKO! programaren deialdia zabalik dago

2017/19 NAHIKO! programaren deialdia zabalik dago

Emakundek antolatuta, 2017/19 NAHIKO programaren deialdia zabalik dago irailaren 22ra arte.

Nahiko! berdintasunerako, errespeturako eta biolentzia-ezarako Hezkidetza programa da.

Informazioa, http://www.emakunde.euskadi.eus/nahikoeu/-/informazioa/nahiko/ helbidean jaso daiteke.