Hazi Hezi

Agresibitatea, ezinbesteko bizi indarra

Agresibitatea, ezinbesteko bizi indarra

Agresibitatea mundua ezagutzeko, besteengana zuzentzeko eta norbere burua sendotzeko ezinbesteko bizi-indarra da. Beste aldaera bat ere izan dezake, ordea: gehiegizko agresibitate edota biolentzia gisa ezagutzen dena, hain zuzen. Bi agresibitate mota horien —normala eta gehiegizkoa— funtsa zein den azaltzen da artikulu honetan, eta agresibitatea taldean kudeatzeko gakoak ematen dira.

Hik Hasi

Iñaki Redin 'Popi': “Irakasleak kendu dizkigute eta drogak eman. Gogorra da, baina horrela da”

Iñaki Redin 'Popi': “Irakasleak kendu dizkigute eta drogak eman. Gogorra da, baina horrela da”

Gaitzak utzi dion arte musikak, marrazketak eta irakaskuntzak erdibitu du Iñaki Redin Popiren (Iruñea, 1964) bihotza, familia, lagun eta txakur eta katuez gain. Orain gurpildun aulkian eseririk, larriki gaixo baina gogobiziz, hiru pasioen batuketa bat den liburuaz mintzatu da hik hasi-rekin, Katakrakek argitaratu duen Educar sin drogas (y sin recortes) liburuaz. “Nik badakit zertaz mintzo naizen; musikak salbatu ninduen, rock izar bat izan nahi nuen eta zaindu egin nintzen, bestela auskalo non nengokeen”. Kritiko da azken urteetan hezkuntzak hartu duen bidearekin, uste baitu haur batzuei heziketa eman beharrean beste zerbait ematen zaiela: pilula, hain zuzen, eta horrekin estaltzen direla irakaskuntza- ikaskuntza-prozesuko hainbat arazo. “Inori bururatuko al litzaioke lau urteko haur bat goizero koñak kopa bat edanda bidaltzea eskolara? Ez ezta? Baina speed-a emanda bidaltzen ditugu”. 

Albistea

Hik Hasik hezkuntza-proposamena egin du

"Kalitatezko hezkuntza bermatzeko zoru pedagogiko eta etikoa: Hezkuntza hobetzeko gakoak". Horrela izendatu zuen Hik Hasik hezkuntza-proposamena aurkezteko EHUren Donostiako Irakasle Eskolan egin zuen agerraldian. Izan ere, eskola hobetzeko da, baina hazkuntza- eta hezkuntza-baldintzak hobetzeko ere egin da dokumentua.

Urtebeteko hausnarketa eta eztabaida ondoren, argia ikusi du proposamenak. Orain, denon eskura jarriko da edukia ezagutarazteko.

 

Albistea

HAURRAREN GARAPENAREN ANTOLATZAILEAK jardunaldiak

HAURRAREN GARAPENAREN ANTOLATZAILEAK jardunaldiak

Udazkenero, Haur Hezkuntzako hezitzaileentzako jardunaldiak  antolatzen ditu Hik Hasik. Aurten, “Haurren garapenaren antolatzaileak” izenburupean:
atxikimendua, komunikazioa, esplorazioa, jarrera-ziurtasuna, ordena-sinbolikoa…

"Garapenaren antolatzaileak”*Myrtha CHOCLER psikomotrizista eta Pikler pedagogia ildoko argentinarra.
"Garapenaren antolatzaileak egunerokotasunean”. *Eider SALEGI eta Itrziar ARREGI Mondragon Unibertsitateko (HUHEZI) HAZITEGI ikertaldeko kideak.

Aurtengo jardunaldiak, urriaren 27an Bilbon eta 28an Donostiako EHUren BARRIOLA eraikinean goizeko 9:00etan hasita izango dira.

 

Itzuli dira Italiako REGGIO EMILIAn izandakoak

Itzuli dira Italiako REGGIO EMILIAn izandakoak

Urriaren 10ean abiatu eta 14an itzuli zen Italiako Reggio Emilia hirira egindako bidaia pedagogiko taldea. Hango heziketa ildoa ezagutu eta hainbat eskola bisitatu ditu. Hiria herri-hezitzaile gisa nola dagoen antolatuta ezagutzeko parada ere izan dute.

Han jasotako informazio nagusia hik hasi aldizkariaren bidez argitaratzen joango da.

 

Hezitzaileentzako jardunaldia

Hezitzaileentzako jardunaldia

Urriaren 28an Donostiako Tabakaleran egingo den hezitzaileentzako jardunaldiaren berri helarazten dizugu, interesa izan dezakezulakoan.

Jardunaldi honetan Oinherrik argitaratutako azken koadernoetako oinarri teorikoak ezagutarazteko aldi bereko lau tailer egingo dira, eta jarraian, hurrengo koadernoaren gaia: gorputz anitzak bizitzeko modu anitzak aurkezteko eztabaida-mahai bat antolatuko da hainbat gonbidaturekin: Aingeru Mayor, Mireia Delgado eta Amelia Barquin.