Hik Hasi

Zein funtzio betetzen du psikomotrizitateko saioak eskolan?

Zein funtzio betetzen du psikomotrizitateko saioak eskolan?

* Alvaro Beñaran psikomotrizistaren eskutik

Aucouturierren Psikomotrizitate Praktikako (APP) Saioa Haur Hezkuntzan, hezkuntza-baliabide garrantzitsua da. Lehenengo, artikulu honetan berariaz APPz hitz egingo dudala nabarmendu nahi dut, eta ez psikomotrizitateari buruzko ikuspegi orokor batez. Gure inguruan, Haur Hezkuntzako ikuspegi pedagogikoak berrikusten eta berri-tzen ari dira mugimendu ugari, eta gogoeta bat zabaldu da mugimendu horietan espazioen, denboren, estrategien eta hezkuntza-jardueren egituraketaz, haurren (0-6 urte) garapen osasungarri eta globalari laguntzeko interesgarria izan daitekeena. Indar handia hartu du gaur egun motrizitatearen garapenari edo mugimenduari eta haurtzaroan duen garapenari buruzko eztabaidak. Aski ezagunak dira, zentzu horretan, Emmi Piklerren ekarpenak eta “Loczyko ikuspegi pedagogiko” izenda dezakeguna.

Hazi Hezi

Itziar Agirre: "Gurasook helduaren lekuan ondo kokatzean ikusi ahal izango dugu haurraren errealitatea"

Itziar Agirre: "Gurasook helduaren  lekuan ondo kokatzean  ikusi ahal izango dugu haurraren errealitatea"

Euskal Herriko pedagogia sistemikoaren eskolako zuzendaria eta psikologoa da, eta familiaz eta hezkuntzaz kamioikadaka daki. begiradaren garrantziaz mintzo da, haurraren errealitatea behatzeaz, gurasoaren eta hezitzailearen esperientzietatik harago. Horretarako ordena behar da, eta autoritatea.

Albistea

Hik Hasiren Hezkuntza-proposamena Hamaika telebistan

Hik Hasiren Hezkuntza-proposamena Hamaika telebistan

Hik Hasik aurkeztu berri duen Hezkuntza-proposamena Hamaika telebistak emititu du. Honi, lotura atxikitu diogu inork ikusteko eta ezagutzeko interesa badu aukera izan dezan.

HEMEN DUZUE LOTURA

Albistea

Egin dira Hik Hasiren Haur Hezkuntzako jardunaldiak

Egin dira Hik Hasiren Haur Hezkuntzako jardunaldiak

Urriaren 27an Bilbon 330 kidek hartu zuten parte, eta 28an, larunbatean, beste 340 hezitzailek hartu zuten parte Donostiako jardunaldian. Urtero bezala, aurten ere, Haur Hezkuntzakoentzako jardunaldiak egin dira, "Haurraren garapenaren antolatzaileak" izenburupean. Myrtha Chokler argentinarra eta MUren Hazitegi ikertaldeko Itziar Arregi eta Eider Salegi aritu dira.

Albistea

Hezkuntzako langileen manifestazioak Bilbon, Donostian eta Gasteizen

Hezkuntzako langileen manifestazioak Bilbon, Donostian eta Gasteizen

"Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki!" lemapean, manifestazioak egin ziren urriaren 28an, larunbatean, EAEko hiru hiriburuetan. Hezkuntza publikoko langileek protestan ari dira iazko ikasturtetik, lan baldintzak hobetzeko eta beste hezkuntza eredu bat eraikitzeko asmotan. ELA, LAB eta Steilas sindikatuak ez datoz bat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak daraman bidearekin. Horregatik, benetako negoziazioa nahi dute, langile gehiago aritzeko lanean eta baldintza hobeetan eta egonkorragoetan aritzeko, behin-behinekotasuna handia baita.

Mobilizazioek jarraipena izango dute.

Hazi Hezi

Tandema, arriskurik gabeko edoskitze-aroa

Tandema, arriskurik gabeko edoskitze-aroa

Haurdunaldian bularra ematen jarraitzeari edota erditu ostean haur nagusiari eta txikiari titia emateari tandemean edoskitzea deitzen zaio, eta ebidentzia zientifikoaren arabera, haurdunaldi normaletan, tandemak ez dakarkie arazorik ez amari, ez ernaltzen ari den haurrari, ez nagusiari ere.