Hezkuntzako langileen manifestazioak Bilbon, Donostian eta Gasteizen

2017-10-29

"Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki!" lemapean, manifestazioak egin ziren urriaren 28an, larunbatean, EAEko hiru hiriburuetan. Hezkuntza publikoko langileek protestan ari dira iazko ikasturtetik, lan baldintzak hobetzeko eta beste hezkuntza eredu bat eraikitzeko asmotan. ELA, LAB eta Steilas sindikatuak ez datoz bat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak daraman bidearekin. Horregatik, benetako negoziazioa nahi dute, langile gehiago aritzeko lanean eta baldintza hobeetan eta egonkorragoetan aritzeko, behin-behinekotasuna handia baita.

Mobilizazioek jarraipena izango dute.

 
 
Hezkuntzako langileen manifestazioak Bilbon, Donostian eta Gasteizen