Albistea

"Komunikazio Ez Bortitza Bizitzen" DVDa

"Komunikazio Ez Bortitza Bizitzen" DVDa

Donamartiriko ikastola duela 8 urte sortu zen. Hastapenetatik, Komunikazio Ez Bortitza izan da harremantzeko ildo nagusia. Jokatzeko era horrek, errespetuzko pedagogia, ikasle bakoitzaren erritmoa errespetatzen duena ekarri du berarekin. Beraz, ildo pedagogikoa ere, horren arabera ­garatzen ari dira. Hori guztia, 47 minutuko DVDan jaso da.

Albistea

Azaroaren 23an EAEko Heziketa Bereziko hezitzaileen greba

Azaroaren 23an EAEko Heziketa Bereziko hezitzaileen greba

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek mobilizazio ugari deitu dituzte EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan. Urrian hiru lurraldeetako hainbat ikastetxetan itxialdiak egin dira ikasle, guraso eta langileekin batera. Urriaren 28an, familia eta herritarrekin batera manifestazio jendetsuak antolatu zituzten Gasteizen, Donostian eta Bilbon. Duela bi aste, Haurreskola Partzuergokoek egin zuten greba eta aurreko astean, berriz, sukaldariak eta garbitzaileek, bi kasuetan erantzun oso handiekin.

Aste honetan, azaroaren 20tik 24ra, Heziketa Bereziko Hezitzaileen borroka astea egiten ari da eta datorren ostegunean, azaroaren 23an, greba egingo dute.

Albistea

"Amatasuna eta aitatasuna, guztion ardura da" jardunaldia

"Amatasuna eta aitatasuna, guztion ardura da" jardunaldia

Urtarrilaren 27an, goizeko 10:30ean hasita, Zumaiako Aita Mari aretoan Laura Gutman argentinarra izango da.

“AMATASUNA ETA AITATASUNA, GUZTION ARDURA DA” izeneko solasadi hau hizketaldi irekia izango da. Gure egia emozionalari elkarrekin aurre egiteko, haurrak izan ginenean bizitakoa ulertzeko, bizitako horrekin zer egin genuen jakiteko, eta batez ere, zer egin dezakegun gaur zibilizazio gozoagoa, samurragoa, lagungarriagoa, solidarioagoa eta ekologikoagoa lortzeko hainbat hausnarketa partekatuko ditu Laura Gutmanek.

Hazi Hezi

Mendekotasuna biziz konkistatzen da autonomia

Mendekotasuna  biziz konkistatzen da autonomia

“Ez hartu besoetan, ohitu egingo da-eta”. “Ez sartu zure ohean, gero ez du atera nahiko-eta”. “Negar pixka bat egiteak on egingo dio”... Zeri erantzuten diote tradizioz esaten diren mezu horiek guztiek? Haurraren beharra ala apeta da gurasoarekiko atxikimendua? Autonomoagoa al da besoetan hartzen ez den haurra? Zer ondorio du haurrarengan mendeko den garaian premia horiek ez asetzeak? Helduaroan ondoriorik izango du? Eta haur txikiaren mendekotasun-premiak osoki aseko bagenitu?

Albistea

"Motxiladun umeak" txostenaren aurkezpena

"Motxiladun umeak" txostenaren aurkezpena

Nazioarteko haurren eskubideen egunean, "Motxiladun umeak" txostenaren aurkezpena egin da EHUren Psikologia fakultatean. Gurasoak presoak dituzten haur-nerabeen eskubideak nola urratzen diren aurkeztu da. Neska-mutil gehienek, 400 kilometro baino urrutiagoko kartzeletara egin behar dute bidaia gurasoak bisitatzeko.

Hik Hasi

Kirola eta genero berdintasuna uztartzeko modurik ba ote da?

Kirola eta genero berdintasuna uztartzeko modurik ba ote da?

* Carmen Diez Mintegi antropologaren eskutik

Alde batetik, badakigu kirol-sistema modernoa emakumeak baztertu dituzten eremuen artean adibide ona izan dela eta dela; badakigu, baita ere, kirola askatasuna eta plazera eskaintzen dituen jarduera dela (sufritu egiten da, baina gozatu ere bai –endorfinak–); izan ere, gaztelaniazko “deporte” hitza (Testu hau gaztelaniatik itzuli da. Horregatik dator erreferentzia hau) sport hitzetik dator, ingelesezko disport aditzetik (dibertitu, entretenitu), eta frantsesezko desporter aditzean du jatorria ingelesezkoak, eta azkenik, frantsesezkoa latinezko deportare aditzetik dator (dibertitu esan nahi du, latin arruntean). Nire iritziz, bi elementu horiek –emakumeak baztertzen dituzten erakundeak, batetik, eta askatasuna, aisialdia eta dibertsioa mugatzea, bestetik– oinarrizkoak dira kirola ikuspegi kritiko feministatik aztertzeko.