Hazi Hezi

Ines Osinaga: “Emakumeok ahalduntzeko gure gorputzetan biolentzia sentitu beharra gogorra da"

Ines Osinaga: “Emakumeok ahalduntzeko gure gorputzetan biolentzia sentitu beharra gogorra da"

“Zaintza da gure iraultza!” horra Ines Osinaga “ama ahaldundu transgresorearen” slogan berria. Musika bezala, gurasotasuna mundua eraldatzeko tresna gisa ikusten du, “inkonpatibleak dira baina ez daude hain urruti”.

Albistea

"Mozorroa kendu diogu BULLYINGari" kanpaina

"Mozorroa kendu diogu BULLYINGari" kanpaina

Eskola jazarpena fenomeno sozial konplexu eta paradoxikoa da. Menderatze-menpekotasun eskeman eta isiltasunaren kodean oinarritua, asko eta anitzak dira bertan eragiten duten aldagaiak. Horregatik, oso garrantzitsua da guztion artean mozorro hori apurtzea. 

Kanpaina honen informazio guztia hemen daukazue.

Albistea

"Bide eman euskarari: berdintzasunaren alde" MANIFESTAZIOA

"Bide eman euskarari: berdintzasunaren alde" MANIFESTAZIOA

Euskararen Kontseiluak antolatuta, manifestazioa egingo da abenduaren 16an Iruñean. MANIFESTAZIOA autobus geltokitik abiatuko da, eguerdiko 12:00etan.

INFORMAZIO OSOA

Hik Hasi

REGGIO EMILIA. Haurra subjektu politiko, eskola akuilari

REGGIO EMILIA. Haurra subjektu politiko, eskola akuilari

Reggio Emiliako hezkuntza-proiektua, 0 eta 6 urte artean garatzen dutena, eredugarri bilakatu da mundu osoan. Ez kasualitatez, saiatzen baitira haurra erdigunean jartzen, kalitatezko inguruneak eskaintzen, zaintza egokia ematen, harreman aberatsak eraikitzen... Eta horretarako guztirako, euren eguneroko jardunaren gainean hausnartzen eta eztabaidatzen dute etengabe, ateratako ondorioetan oinarrituz euren praktika hobetzeko. Urriaren 11tik 14ra bitartean, Euskal Herriko 65 hezitzaile izan ziren bertan Hik Hasik antolatutako bidaia pedagogikoan. Han bizitakoaren eta ikasitakoaren zati bat jasotzen da artikulu honetan. 

Albistea

Hazkuntza eta Hezkuntza azoka

Hazkuntza eta Hezkuntza azoka

Abenduaren 23an, Gabonetako azoka egongo da Andoaingo Zumea plazan Ametsondoa elkarteak antolatua. Goizeko 10.00tatik aurrera hazkuntza eta hezkuntza munduko hainbat eragileren postuak egongo dira eta horien eskutik antolatutako ekintzak haur eta gurasoentzat. Horrez gain, musika, pintxoak eta giro aparta izango da. 13.30ean, tonbolako zozketarekin emango zaio itxiera ekitaldiari. Bertan parte hartzera animatzen zaituzte AMETSONDOA elkarteak.

Albistea

Abenduaren 12ko Hezkuntzako GREBA orokorrak erantzun zabala jaso du

Abenduaren 12ko Hezkuntzako GREBA orokorrak erantzun zabala jaso du

Grebak erantzun zabala jaso badu ikastetxeetan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen egindako manifestazioetan ere jende askok hartu du parte. Irudian, Donostiako pasarte bat agertzen da.

ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek mobilizazio ugari egin dituzte EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan. Urrian zehar hainbat herritan eta ikastetxetan itxialdiak eta jai aldarrikatzaileak egin zituzten ikasle, guraso eta langileekin batera. Urriaren 28an, familia eta herritarrekin batera manifestazio jendetsuak egin ziren Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Aurreko asteetan, Haurreskola Partzuergoko hezitzaileek eta langileek; gero, sukaldariek eta garbitzaileek; ondoren, Heziketa Bereziko hezitzaileek eta aurreko astean irakasleek eta hezitzaileek egin zituzten sektoreko borroka astea eta greba eguna. Gaur, berriz, hezkuntzako sektore guztien GREBA OROKORRA egin dute.