Albistea

Abenduaren 14an, "Euskal Herriko hezkuntza hobetzeko gakoak, Hik Hasi-ren proposamena" izeneko mahai-ingurua egingo dute Eskoriatzako campusean

Abenduaren 14an, "Euskal Herriko hezkuntza hobetzeko gakoak, Hik Hasi-ren proposamena" izeneko mahai-ingurua egingo dute Eskoriatzako campusean

Mondragon unibertsitateko HUHEZIk antolatuta, abenduaren 14an, ostegunarekin, hezkuntza hobetzeko gakoen gaineko mahai-ingurua antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.  Euskal Herriko hezkuntza hobetzeko gakoak, Hik Hasi-ren proposamena izenpean, bildutako adituek eztabaidatuko dute Hik Hasi aldizkarikoek, urtebetez, hezkuntza arloko eragile desberdinekin batera sortutako proposamen-txostena. Ekitaldia hasiko da 17:00etan, eta egingo da Eskoriatzako campuseko N.0.9 aretoan. Sarrera libreko mahai-ingurua da baina, interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute interneten.

IZENA EMATEKO

Albistea

Eraiketak 2-8 adin tartean

Eraiketak 2-8 adin tartean

Bizlore eskola aktiboak antolatuta, "Eraiketak 2-8 adin tartean" deitutako formazioa Antzuolako herri ikastetxean aritutako Mila Etxezarretak eskainiko du azaroaren 25ean, Azkoitian. Informazio gehiagorako: formazioa@bizilore.eus

Hazi Hezi

Neguko Hazi Hezi aldizkaria ere kalean da

Neguko Hazi Hezi aldizkaria ere kalean da

Aitatasun arduratsua, Juanjo Quintela psikologoari elkarrizketa, bederatzi hilabetetarako irakurgaia, zaintza eta jolasa, irudimena elikatuz, aisialdia eta familia, 'ongi-etorri ikastolara' egitasmoa, Ines Osinaga sormenaz... eta gehiago 23. Hazi Hezi aldizkarian.

Albistea

Hezkuntzan jauzia eman beharra aldarrikatu dute Euskararen Kontseiluarekin batera hezkuntzako zein sindikatuetako eragileek

Hezkuntzan jauzia eman beharra aldarrikatu dute Euskararen Kontseiluarekin batera hezkuntzako zein sindikatuetako eragileek

EAEn Hezkuntzaren aldeko Akordioa delako prozesua zabaldu den honetan, Kontseiluak sustatuta, hizkuntzaren eremuan jauzia eman beharra aldarrikatu dute hezkuntzako eragileek: Euskal Herriko Ikastolak (Koldo Tellitu), HEIZE (Iñigo Salaberria), Hik Hasi (Joxe Mari Auzmendi), Kristau Eskolak (Mikel Ormazabal), Sortzen (Olatz Egiguren), UEU (Iñaki Gonzalez-Murua), eta hainbat euskal sindikatuk: ELA (Miren Zubizarreta), LAB (Ibai Redondo), STEILAS (Xabin Arrizabalaga).

Albistea

Hik Hasi DURANGOko azokan izango da

Hik Hasi DURANGOko azokan izango da

Urtero bezala, aurten ere, Hik Hasi DURANGOko azokan izango da ARTEKALE, 81 mahaian.

PREZIO bereziak izango dirtu materialetan eta HARPIDETZA egiteko aukera egongo da, materialen artean nork berak aukeratutako bat oparia jasoz.

Hik Hasi

Kalean da 223. Hik Hasi aldizkaria

Kalean da 223. Hik Hasi aldizkaria

Gai hauek jorratu ditugu abenduko Hik Hasi aldizkarian:

- Reggio Emilia. Haurra subjektu politiko, eskola akuilari

- Renato Opertti-ri elkarrizketa: “Hezkuntza-sistemak ez dira interbentzio puntualen batuketaren bidez aldatzen, baizik eta ikuspegi sistemiko bat garatuz”

- Erriberako ikasleak Errigora goratzen

- Zer garrantzia dute emozioek ikaskuntza prozesuan?

- Nola landu daiteke ikasleekin doluaren gaia?

- 'Blogetan.eus', euskarazko blog guztiak biltzen dituen ataria

- Izaro Andres abeslariaren ekarpena