Hik Hasi

Fauna

Fauna

*Izaro Andres abeslariaren eskutik

Ordu asko pasatzen ditugu eskolan. Bakoitzak, berean. Bakoitzarenak duen forman, antolakuntzan, metodoan, izenean, izanean. Bakoitzarenak dituen irakasleekin, ikasleekin, inguruarekin, janariarekin. Baina guztiok pasatzen ditugu ordu asko bertan. 

Albistea

"Herria hezkuntzaren protagonista" jardunaldiak

"Herria hezkuntzaren protagonista" jardunaldiak

Txinpasmendi guraso elkarteak antolatuta, "Herria hezkuntzaren protagonista" jardunaldiak egingo dira urtarrilaren 26an, 27an eta otsailaren 1ean Larrabetzun (Bizkaia). Besteen artean, Iraide Rabadan, Heike Freire, Ane Ablanedo eta Joxe Mari Auzmendi arituko dira.

Hazi Hezi

Juanjo Quintela: “Geroz eta gutxiago eta geroz eta okerrago zaintzen duen gizartea ari gara eraikitzen"

Juanjo Quintela: “Geroz eta gutxiago eta geroz eta okerrago zaintzen duen gizartea ari gara eraikitzen"

Bizitza osoa haurrekin darama lanean quintelak, ahalik eta bizitza osasuntsuena izan dezaten ekinean. Psikologoa da, Emmi Pikler pedagogian aditua, hainbat zentrotako aholkularia eta formatzailea. Haurrak haur bizitza egiteko duen eskubidea bermatu egin behar dela dio, “gizartearentzat urgentziazko auzia delako”.

Albistea

GUZTIOK IZAN BEHARKO GENUKE FEMINISTA liburuxka euro 1ean

GUZTIOK IZAN BEHARKO GENUKE FEMINISTA liburuxka euro 1ean

Chimamanda NGOZI ADICHIE idazle nigeriarraren Guztiok izan beharko genuke feminista saiakera labur eta zuzena, mundu osoan arrakasta izan du. Lorea Agirreren hitzaurrearekin argitaratu zuen Hik Hasi egitasmoak iaz, ikastetxe guztiek generoaren gaia lantzeko euskarri sendo bat izan zezaten, eta, Euskal Herriko ikastetxe guztietara zabaldu zuen doan.

Orain, nahi duten ikasle-talderekin landu dezaten, ESKAINTZA BEREZIA egin nahi die Hik Hasik ikastetxeei: 10 ale edo gehiago eskatuta, liburuxka bakoitzak euro 1ean saltzea.

Hik Hasi

2018ko lehen Hik Hasi aldizkaria kalean da

2018ko lehen Hik Hasi aldizkaria kalean da

Ondoko gaiak jorratu ditugu 224. Hik Hasi aldizkarian:

- Eskolako patioa. Ikasle guztiei leku egin nahian

- Nora Salbotx irakasleari elkarrizketa: "Ikasleen begietan, irakasle on batek egiten duenarekiko maitasun moduko bat transmititu behar luke, pasioa, emozioa"

- Matematika manipulagarria. Leire Arana: "Inguruan pasatzen diren gauzei zuku matematikoa ateratzea gustatzen zait"

- Kirolaren onurak buru-osasunean. Gogo-aldartea, bizi-kalitatea eta kognizioa hobetuz

- Nola erabil genitzake 'Tribuaren berbak' saioan oinarritutako sekuentzia didaktikoak gelan?. Kike Amonarriz soziolinguistaren eskutik

- Vikidia. Umeentzako euskarazko on-line entziklopedia

- Goizalde Landabasoren ekarpena

Hik Hasi

Nola landu dezakegu irakasleok ikasleekin galeren, heriotzaren eta doluaren gaia?

Nola landu dezakegu irakasleok ikasleekin galeren, heriotzaren eta doluaren gaia?

* Ester Alvarez Uriaren eskutik

Dolua ez da hurbileko baten heriotzaren kudeaketa soilik; argi jakin behar dugu pertsona guztiok bizitzan zehar hainbat unetan topatuko dugun prozesu bat dela dolua; saihetsezina da, eta aurre egin behar izango diogu gertatzen zaigun aldi bakoitzean. Zergatik? Bizitzak aldaketak dakartzalako. Aldaketa horiek beti uzten dute atzean norbait edo zerbait, eta egoera berri bati irekitzen dizkiote ateak.