Albistea

Lan- eta jolas-baldintzak espresio tailerrean.

Lan- eta jolas-baldintzak espresio tailerrean.

Baleube hazkunderako guneak antolatuta, otsailaren 7an, 18:00etatik 19:30era, Marian Santamariak eta Benjamin Barandallak hitzaldia eskainiko dute Donostiako Baleube espresio tailerretan (Balleneros, 3. Arco denda gunearen ondoan)

Libertate gune batean, epaitu gabe, lan egiten denean, …

Konpetizio eta kontsumotik kanpo antolatzen denean jarduera bat …

Ikerketaren, jolasaren eta interesaren bidez ikasteko aukera sortzen denean …

Orduan bai, haurrek, gazteek eta helduek euren gaitasun sortzailea garatu dezakete mugarik gabe.

Hazi Hezi

'Ongi-etorri ikastolara' egitasmoa. Elkarren alboan eta elkarrekin

'Ongi-etorri ikastolara' egitasmoa. Elkarren alboan eta elkarrekin

Beste herrialde batzuetatik datozen familien inklusioan laguntzeko xedez, “Ongi-etorri ikastolara” egitasmoa jarri dute martxan Donostian. Hiru lan-lerro dituzte: familia horiei eskolaren, auzoaren zein hiriaren gaineko informazioa ematea; familia horien artean euskara eta euskal kultura sustatzea; eta eskola-komunitateko nahiz auzoko harreman-sareak zabaltzen laguntzea.

Albistea

JOLAS LIBREAREN GARRANTZIA jardunaldiak

JOLAS LIBREAREN GARRANTZIA jardunaldiak

Txatxilipurdi elkarteak JOLAS LIBREAREN GARRANTZIA jardunaldiak antolatu ditu otsailaren 28an, martxoaren 17an eta apirilaren 14an Arrasaten.

Informazioa: www.txatxilipurdi.eus

Hik Hasi

Vikidia. Umeentzako euskarazko on-line entziklopedia

Vikidia. Umeentzako euskarazko on-line entziklopedia

Gazteentzako sortutako Wikipedia bat da Vikidia, 8 eta 13 urte bitarteko umeentzako euskal entziklopedia, adin-tarte horretako haurrentzako moduko lexiko eta sintaxiarekin egina, euskara garbi eta errazean, eta umeen eskola-beharretara bereziki moldatua. Vikidia.org helbidearen bidez kontsulta daiteke entziklopedia.

Hazi Hezi

“Gurasoek denbora gehiago igarotzen badute euren seme-alabekin, kontsumoa jaitsi egiten da”

“Gurasoek denbora  gehiago igarotzen badute euren seme-alabekin,  kontsumoa jaitsi egiten da”

Duela 20 urte nerabe mozkorrez beteak zeuden Islandiako hiriburuko kaleak asteburuetan, nerabe eta gazteen arteko tabako, alkohol eta droga kontsumo handiena zuen Europan. Gaur, berriz, txikiena. Prebentzioa, familia, aisialdia eta finantziazioa izan dira indartu dituzten alderdiak.

Hik Hasi

Nola erabil genitzake ‘Tribuaren berbak’ saioan oinarritutako sekuentzia didaktikoak gelan?

Nola erabil genitzake ‘Tribuaren berbak’ saioan oinarritutako sekuentzia didaktikoak gelan?

*Kike Amonarrizen eskutik

Tribuaren berbak saioa egiten ari ginela eta amaitutakoan ere, ikastetxe, euskaltegi eta baita hainbat unibertsitatetako irakasleek ere jakinarazi ziguten saioa klaseetan erabiltzen zutela euskararen gaia jorratzeko. Hori ikusirik, urrats bat gehiago eman genuen eta materiala, irakaskuntzan erabiltzeko moduan egokitu behar genuela erabaki genuen.