Albistea

"Ebaluazio Hezitzailea iruten" liburuxka aurkeztu du LABek, hezkuntza sistema burujabea eraikitzeko ekarpen gisa

"Ebaluazio Hezitzailea iruten" liburuxka aurkeztu du LABek, hezkuntza sistema burujabea eraikitzeko ekarpen gisa

“Ebaluazio Hezitzailea iruten” liburuxka aurkeztu du komunikabideen aurrean. LAB sindikatuaren esanetan, ebaluazioa hezkuntza sistemaren ardatz nagusietakoa da. "Zer, nola eta zertarako ebaluatu?" Irakasle eta hezkuntza arduradun guztien buruhauste nagusietakoa izan ohi da. Horregatik, LAB sindikatuak bi urtetako lanaren bilduma osatu du, afiliatu eta aditu ugariren laguntzaz. Gaurkotasun handia hartu du gaiak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ebaluazioa bere Hezkuntza Itunaren ardatz nagusietako gisa proposatu duen honetan. Aipatutako liburuxka Hezkuntza Sailaren eskuetan utziko dugu, ebaluazio paradigma berria osatzeko ekarpen gisa.

Albistea

"Ipuinekin eta emozioekin" formazioa

"Ipuinekin eta emozioekin" formazioa

Azkoitiako BIZILORE eskola aktiboak antolatuta, "Ipuinekin eta emozioekin" formazioa eskainiko du otsailaren 24an hasita. Hurrengo saioak, martxoaren 17an eta 24an izango dira.

Otsailaren 14 arte eman liteke izena, honako helbidean: http://bizilore.eus/

Albistea

"Haurtzaroa: potentzialitatearen garaia. Garapen-etapa bakoitzaren funtzio eta esanahia" formazioa

"Haurtzaroa: potentzialitatearen garaia. Garapen-etapa bakoitzaren funtzio eta esanahia" formazioa

Umerri Eskola Aktiboak antolatuta, "Haurtzaroa: potentzialitatearen garaia. Garapen-etapa bakoitzaren funtzio eta esanahia."
formazioa antolatu du. Hizlaria, Ane Ablanedo Larrion (Irakaslea. Haur prebentzioan aditua) izango da.

Martxoaren 3an eta 4an, Berriz herrian. Izena emateko, idatzi ikastaroakumerri@gmail.com helbidera.

Albistea

Ur-tanta eskola alternatiboaren eskaintza

Ur-tanta eskola alternatiboaren eskaintza

Nafarroako Iltzarbe-Ollarango Ur-tanta eskolak ate irekiak izango ditu martxoaren 3an, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Jokoaren bitartez sortzeko eta ongi pasatzeko espazio zabalak, irizpide ekologikoa dutenak eta natura betean kokatuta. Haur-prebentzioa oinarri izanik eta umea errespetatuz edukiak tailer eta proiektu bidez lantzen dituzte, euskaraz. Harreman-psikomotrizitatea, ingelera, yoga, musika,… Haur Hezkuntzan, ratioa 8 haur ingurukoa, 12koa Lehen Hezkuntzan. Garraio zerbitzua Iruñatik eta jantokia ere bai.

Kontaktua: urtantaeskola@hotmail.com edo 685796578.  www.eskola.urtanta.net.

Hik Hasi

Kalean da 225. Hik Hasi aldizkaria

Kalean da 225. Hik Hasi aldizkaria

Otsaileko Hik Hasi aldizkaria ere argitaratu dugu. Besteak beste, ondoko gaiak jorratu ditugu:

- 'EskolHerrian euskaraz' ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko hizkuntza proiektuari buruzko erreportajea.

- Agustin Erkizia Biziraun elkarteko kideari elkarrizketa: “Normaltasunez hitz egin behar dugu suizidioari buruz. Besterik gabe, gerta litekeelako”

- Nolakoak dira eskola-jantokiak EAEn? Eta nolakoak izan litezke?

- Kataluniako Hezkuntza Legea. Autonomia eta lankidetza, eraldaketaren giltza

- Zergatik da justuagoa zerrenda bakarra Nafarroan?

- Elgetako memoria historikoaren interpretazio zentroari buruzko proposamena

- Irantzu Pastorren Atzeko Atetik

Albistea

Heziberri, LOMCE eta PISA azterketei planto egiteko deia luzatu du HPTk

Heziberri, LOMCE eta PISA azterketei planto egiteko deia luzatu du HPTk

Berriz ere, Hezkuntza Plataformen Topagunean ordezkatzen ditugun hezkuntza komunitateko norbanako zein batzorde edo plataformen aldetik beharra ikusi dugu hezkuntzan bizi dugun egoeraren larritasuna jendarteratzeko.