Albistea

Nahastutako haurrak... helduen nahasmena

Nahastutako haurrak... helduen nahasmena

Bizkaiko Hik Hasik antolatuta, MARTXOAren 13an, 18:00etan, ALVARO BEÑARAN psikomotrizista eta terapeutak hitzaldia ­eskainiko du Bilboko AZKUE fundazioan.

Hitzaldia DOAN eskainiko bada ere, parte hartu nahi ­duenak izena eman behar du. Plaza mugatuak direnez, bete arte onartuko dira.

Hazi Hezi

Ez zait ume bat kabitzen buruan

Ez zait ume bat kabitzen buruan

*Samara Velte kazetariaren eskutik

26 urte dauzkazunean, badakizu gehienez ere lau geratzen zaizkizula jendea zure umetokiko jarduerari buruz galdezka hasi aurretik. *Gaia* airean dabil jada zure inguruan. Eta *gaia* diot, oraindik halako ukiezintasunezko aura bat daukalako amatasunaren auziak. Niri, behintzat, deserosoa zait; eta are deserosoago sentitzen naiz ohartzen naizenean inguruko gazteek zenbateko normaltasunez onartzen dituzten emandako rol batzuk. 

Hik Hasi

Agustin Erkizia: “Normaltasunez hitz egin behar dugu suizidioari buruz. Besterik gabe, gerta litekeelako”

Agustin Erkizia: “Normaltasunez hitz egin behar dugu suizidioari buruz. Besterik gabe,  gerta litekeelako”

15-29 urte bitarteko gazteen artean suizidioa da heriotza kausa nagusia. Trafiko istripuz hiltzen direnen bikoitza hiltzen da bere buruaz beste eginda.Sufrimendua, sufrimendu handia izan ohi dute suizidatutako pertsonek. Eta baita haien heriotzak minduta gelditzen direnek ere. Horren jakitun da Agustin Erkizia, Biziraun Elkarteko kidea. 17 urteko Joseba semea suizidatu zitzaion duela ia 5 urte.Eta orain dela urtebete Biziraun Elkartea sortu zuen beste batzuekin batera; maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkartea. Besteak beste, egoera horretan dauden pertsonei laguntzeko eta hitz egiteko aukera emateko sortu zuten. Maila edo egoera berean daudenekin hizkuntza berean hitz egiteak eta partekatzeak on egin dezakeelako. Hitz egiteak mina arindu dezakeelako. Hitz egiteak suizidio batzuk saihestu ditzakeelako.

Hazi Hezi

Langa non jarri

Langa non jarri

* Familian gozatzeko kultur proposamenak, Nere Lujanbio arte adituaren eskutik

Batzuetan pentsatzen dut zorrotzegiak ez ote garen eskura dugun kultur-eskaintza haurrentzat egokia den ala ez erabakitzeko orduan (eduki eta balioen aldetik, ideologikoki, hizkuntzari dagokionez, iraupenean, estetikoki…). Gurasook jarritako langa guztiak gainditzen dituzten liburu, antzerki-obra, film eta abarrak egon badaude, noski, baina ahalegina egin behar da aurkitzeko. Eta tira, agian langa guzti-guztiak estropezurik gabe pasatzea ere ez da hil ala bizikoa izango haurrekin kulturaz gozatzeko, baina merezi du bilaketa horri denbora pixka bat ematea. Izan ere, hainbestekoa da inolako langarik ikusi ere egin gabe iristen zaigun «kultur(edo)-produktuen» eguneroko bonbardaketa!

Albistea

Hazieraren inguruan hausnartzen

Hazieraren inguruan hausnartzen

Arantzako guraso elkarteak antolatuta, Miren Camisonek "Haziera inguruan hausnartzen: haziera eta filosofia tailerra" eskainiko du otsailaren 22an Arantzan.

Informazioa 600 90 30 57 telefono zenbakian edo arantzakogurasoelkartea@gmail.com helbidean.

Albistea

Eskola alternatiboa eraikitzeko deia

Eskola alternatiboa eraikitzeko deia

Ametsondoa elkarteak antolatuta, "Eskola alternatiboa eraikitzeko deia" egin du otailaren 21erako, 18:00etan, Andoaingo Urigain kultur etxean. Informazioa eta izena ematea: amtesondoa@gmail.com helbidean eta 618 079 399 telefono zenbakian.