Hik Hasi

“Metodologia aktiboak eta berrikuntza bultzatzea da hobekuntzarako gakoa”

“Metodologia aktiboak eta berrikuntza bultzatzea da hobekuntzarako gakoa”

Jardunbidez kazetaria, 2015ko maiatzean Geroa Bai alderditik parlamentari hautatu zuten nafarrek Maria Solana (Iruñea, 1975). 2016ko irailean, berriz, eserleku hori  utzi eta Gobernura egin zuen jauzi bozeramaile lanetara. 2017ko apirilaren 12az geroztik Hezkuntza Kontseilari ere bada. Jose Luis Mendozak dimisioa eman ostean hartu zuen kargua, eta hark egindako lanari bultzada ematea eta Hezkuntza Departamentuaren jarduna gizarteratzea izan da bere egiteko nagusia ia urtebete honetan. Hiru plan nagusi jarri ditu martxan: aniztasuna artatzeko plana, Lanbide Heziketako plana eta hezkidetza plana. Plan horiek aurrera eramateko irakasleen formazioan inbertsio handia ari da egiten Hezkuntza Departamentua, baita metodologia aktiboak eskoletan txertatzeko ere: “XXI. mendeko eskola behar dugu eta ez daukagu. Gu jo eta ke norabide horretan ari gara lanean”. 

Hik Hasi

Martxoko Hik Hasi aldizkaria ere kalean da

Martxoko Hik Hasi aldizkaria ere kalean da

226. Hik Hasi aldizkarian ondoko gaiak jorratu ditugu:

- Haurraren garapenaren antolatzaileen inguruko erreportajea: atxikimendua, esplorazioa, komunikazioa, postura-segurtasuna eta ordena sinbolikoa

- Maria Solana Nafarroako Hezkuntza kontseilariari elkarrizketa: "Metodologia aktiboak eta berrikuntza bultzatzea da hobekuntzarako gakoa"

- Filosofia, pentsatzen ikasteko giltza

- Ebaluazio hezitzailea iruten

- Nolakoa da irakasleen bilakaera profesionala Bigarren Hezkuntzan?

- 'Ongi-etorri lagun'  CDa eta antzerkia

- Atzeko Atetik Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariaren eskutik

Hik Hasi

Kataluniako Hezkuntza Legea. Autonomia eta lankidetza, eraldaketaren giltza

Kataluniako Hezkuntza Legea. Autonomia eta lankidetza, eraldaketaren giltza

2009an onarturiko Kataluniako Hezkuntza Legea izan dute hizpide Eusko Jaurlaritzak antolaturiko jardunaldietan udazkenean. Hiru ardatz nagusi ditu legeak: ikastetxeei hezkuntza-proiektu propioa garatzeko autonomia areagotzea; lantaldeen eta zuzendaritzen aukeraketan irizpide berriak proposatzea, eta ikastetxeak lankidetzan aritzeko sareak sortzea. 

Albistea

Hik Hasik PLANTO egingo du MARTXOAren 8an

Hik Hasik PLANTO egingo du MARTXOAren 8an

Hik Hasik bat egin du nazioarteko deialdiarekin. Beraz, bulegoa itxita izango du egun osoz.

Albistea

Familia eskolak

Familia eskolak

Bizkaiko Urtxintxa eskolak, Orue eskolak eta Zorutik proiektuak antolatuta, Famila eskolak eskainiko dira 2018ko urtean. Hiru elkarteak bat egin eta eskaintza zabalaproposatu dute: Haurren adin tartearen araberako ikastaroak.

- Harremanetarako: familaeskolak@gmail.com

Albistea

"Argiaren pedagogia. Mundu txikiekin jolasean. Harea lantegia" formazioa

"Argiaren pedagogia. Mundu txikiekin jolasean. Harea lantegia" formazioa

Olgeta elkarteak antolatuta, apirilaren 28an eta 29an, Jenny Silvente (veure, pensar, sentir) arituko da formazioa eskaintzen Eskoriatzako HUHEZIn.

Informazioa eta harremana: olgeta@olgeta.eus helbidean edota 943 048 446 telefono zenbakian.