Hik Hasi

Aste honetan jasoko duzue zuen etxeetan udaberriko Hazi Hezi aldizkaria

Aste honetan jasoko duzue zuen etxeetan udaberriko Hazi Hezi aldizkaria

Besteak beste, ondoko gaiak jorratu ditugu 24. zenbakian:

- Katixa Agirre: "Amatasuna artea egiteko lehengaia da, bizipen iraultzailea den heinean"

- Gai nagusia erditu osteko osasunaren gainean: epizentrotik ertzera.

- Kontxi Aizarna irakasleari elkarrizketa: "Bizitza zurrupatzeko irrikaz dagoen gizakia da haurra eta nik bidelagun izan nahi dut"

Albistea

0-3 urte bitarteko haurrekin aritzeko prestakuntza

0-3 urte bitarteko haurrekin aritzeko prestakuntza

Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan sakondu asmoz, 260 ordutik gorako bi urteko prestakuntza eskainiko du datorren ikasturtean Hik Hasik, bere 6. promozioan.
Hiru oinarri nagusi ditu formazio horrek:
-Emmi PIKLER (Koordinatzailea: Juanjo QUINTELA)
-Loris MALAGUZZI (Koordinatzailea: Alfredo HOYUELOS)
-Formakuntza pertsonala (Koordinatzailea: Alvaro BEÑARAN)

Ikaslerro bakoitzean, gaian adituak diren Euskal Herriko nahiz kanpoko hezitzaileek emango dute prestakuntza.

Izena emateko epea, MARTXOAren 27.

Albistea

Hezitzaile ugari Bilboko Alvaro Beñaranen hitzaldian

Hezitzaile ugari Bilboko Alvaro Beñaranen hitzaldian

Hik Hasik antolatuta, 100 lagun baino gehiago elkartu ziren martxoaren 13an Bilboko Harrobia Lanbide Heziketako Ikastolan Alvaro Beñaran psikomotrizista entzutera 'Nahastutako haurrak, helduen nahasmena' gaiaren inguruan mintzatzen.

Albistea

Erantzun zabala hezkuntza publikoko greba egunetan

Erantzun zabala hezkuntza publikoko greba egunetan

Maiatzaren 14ko eta 15eko greba deialdiei irakasleen gehiengo zabalak erantzun die. Sindikatuen arabera, % 70ak babestu du EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan egindako greba. Irakasleen lan baldintzak hobetzea eta herriak merezi duen benetako hezkuntza publikoa aldarrikatzeko atera dira kalera.

Albistea

Martxoaren 14an eta 15ean GREBA deialdia EAEko hezkuntzan

Martxoaren 14an eta 15ean GREBA deialdia EAEko hezkuntzan

EAEko hezkuntza publikoko gehiengo sindikalak (ELA, LAB eta STEILAS) martxoaren 14rako eta 15erako grebara deitu dute. Martxoaren 14an manifestazioa egingo dute Gasteizko Lakuaren aurrean. Hara joateko, autobusak antolatu dira.

Hik Hasi

HAURRAREN GARAPENAREN ANTOLATZAILEAK. Atxikimendua, esplorazioa, komunikazioa, postura-segurtasuna eta ordena sinbolikoa

HAURRAREN  GARAPENAREN  ANTOLATZAILEAK. Atxikimendua, esplorazioa, komunikazioa,  postura-segurtasuna eta ordena sinbolikoa

Haurraren garapena haren barnean gertatzen diren transformazio multzo gisa definitzen du “Garapenaren Antolatzaileak” izeneko teoriak. Transformazio horien bidez, umeak hainbat konpetentzia eskuratzen dituela dio, hala, gero eta autonomia handiagoa eskuratuz joan dadin. Teoria horrek haurraren garapenaren oinarri diren bost antolatzailez hitz egiten du: atxikimendua, komunikazioa, esplorazioa, postura-segurtasuna eta ordena sinbolikoa. Horren guztiaren inguruan hitz egin zuten Myrtha Chokler psikomotrizistak eta Itziar Arregi eta Eider Salegi HUHEZIko irakasle eta ikerlariek, Hik Hasik joan den udazkenean 0-3 adin bitarteko hezitzaileei zuzenduta antolatu zituen jardunaldietan. Han jorratutakoa jaso da erreportaje honetan.