Albistea

"Jolas librearen garrantzia" mahai-ingurua

"Jolas librearen garrantzia" mahai-ingurua

Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak antolatuta, "Jolas librearen garrantzia" mahai-ingurua egingo da apirilaren 14an, goizeko 10:30etik 13:00etara Arrasateko Jokin Zaitegi gelan.

Parte hartuko dute: Jolasa familian (Orbela natura hazkuntza komunitatea), Jolasa eskolan (Mila Etxezarreta), Jolasa aisian (Txatxilipurdi) eta Jolasa herrian (Hiritik at).

Hazi Hezi

Erditu osteko osasuna. Epizentrotik ertzera

Erditu osteko osasuna. Epizentrotik  ertzera

Ertzetik erdigunera dakar haurdunaldiak emakumea. Zaintzaren epizentrora. Ingurukoek mimoz eta arretaz zainduko dute bai emozionalki bai fisikoki hain exijentea izango den 9 hilabeteko ibilbidean. Amaitzean, erditzean, emozioak elkarren kontra talkan koktelera batean bezala eta fisikoki akituta dagoelarik, zaintzaren epizentrotik ertzera itzultzea dagokio. Orain bera da zaintzailea.

Albistea

Hezkuntza proposamena hiru hizkuntzatan eskuragarri

'Kalitatezko hezkuntza bermatzeko zoru pedagogiko eta etikoa: Hezkuntza hobetzeko gakoak' izenburupean Hik Hasi-k aurkeztutako Hezkuntza proposamena hiru hizkuntzatan eskuragarri dago: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.

Albistea

"Euskal hezkuntzaren zoru etikoa eta pedagogikoa" jardunaldia

"Euskal hezkuntzaren zoru etikoa eta pedagogikoa" jardunaldia

Hik Hasik antolatuta, Euskal hezkuntzaren zoru etikoa eta pedagogikoa jardunaldia egingo da apirilaren 21ean, larunbatean, Donostiako EHUren Barriola eraikinean.

Hik Hasik aurkeztutako hezkuntza hobetzeko 10 gakoak izango dira oinarria eta eztabaidarako abiapuntua.

Hezkuntza hobetzeko gakoak EZTABAIDAGAI.

Albistea

Eskola inklusiboa jendarte baztertzailean

Eskola inklusiboa jendarte baztertzailean

Steilas sindikatuak antolatuta, Eskola inklusiboa jendarte baztertzailean mahai-ingurua egingo da apirilaren 11n, arratsaldeko 18:00etan, Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan.

Kale Dor Kayiko elkartearen Rosa Jiménez, Eskola Inklusiboa HELen Gonzalo Larruzea eta Adarra pedagogia elkarteko Begoña Lasa arituko dira, Ana Perez moderatzailea dutela.

Hik Hasi

Filosofia, pentsatzen ikasteko giltza

Filosofia, pentsatzen ikasteko giltza

Haur eta gazteen heziketak gizartearen eraldaketarako izan dezakeen ahalmenaz gogoeta egiteko eta, bide batez, filosofiak hezkuntzari egiten dion ekarpenaz hausnartzeko, mahai-inguru bat antolatu zuen abenduan Agora Filosofia Elkarteak, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxearekin elkarlanean. “Heziketa: eraldaketarako motorra?” izenburupean, solasean aritu ziren Miren Camison, Ibai Iztueta, Jon Sarasua eta Ana Santamaria, Agora Elkarteko kide den Oihana Ameskua gidari zutela.