Hazi Hezi

Gozoak gazitzen duenean bidea

Gozoak gazitzen duenean bidea

Haurdunaldian zehar emakumeen % 10ak, gutxi gorabehera, diabetesa garatzen du. Gehienetan erditu ostean desagertu arren, ordu arteko hilabeteetan bere burua zaindu beharko du haurdunak. Zeregin horretan laguntzen eta aholkatzen ditu Josu Perez mediku endokrinoak Mendaroko ospitaleko kontsultatik.

Hik Hasi

KUBAN IKASIAK. Esaldi potoloak ahoan, gertuko harremana gorputzean eta ongi kokatutako historia buruan

KUBAN IKASIAK. Esaldi potoloak ahoan, gertuko harremana gorputzean eta ongi kokatutako historia buruan

Hezkuntza eta osasuna. Horiexek dira Kubako Gobernuaren zutabe nagusiak. 1959ko iraultza komunistaren ondoren, lehen egitekoetako bat herritarrak alfabetatzea izan zen. 1961ean alfabetatze kanpaina garrantzitsua egin zuten hiri handietatik hasi eta mendialdeko herrixka txikietaraino. Analfabetismoa desagertzea lortu zuten. Irakurtzen eta idazten jakiteak jakituria dakar, ezagutza, kultura. Eta horrelako herritarrak nahi zituzten. Horregatik, hezkuntza- eta osasun-zerbitzu guztiak doakoak dira. Denentzat. Haur Hezkuntzatik hasi eta Unibertsitate ikasketak amaitu arte ez dute ez matrikularik ez testu-libururik ordaindu beharrik. Herritarrak horren jakitun dira, eta harro defendatzen dute sistema. Horren guztiaren berri jaso zuten apirilean Hik Hasik antolatuta Habanara egindako bidaia pedagogikoan, Euskal Herriko 60 hezitzailek.

Hazi Hezi

Umeen futbolak gozatzeko izan behar du

Umeen futbolak gozatzeko izan behar du

Futbola. Gaur egun neurriz kanpoko oihartzuna duen futbolaren eraginak iritsita daude umeen futbolera. Adituak kezkatuta daude haurren partiduetan gurasoek (aitek bereziki) hartzen dituzten jarrera eta portaerekin. Iñaki Anso futbolean adituak ‘Gurasoak eta jokalariak: adin goiztiarretik profesionalera’ dokumentala egina dauka arazoaz ohartarazteko eta irtenbideak proposatzen ditu.

Hik Hasi

Imanol Urbieta, pedagogo sortzaile

Imanol Urbieta, pedagogo sortzaile

*Kontxi Aizarna eta Josu Txapartegi irakasleen eskutik

Pedagogo sortzaileak izeneko monografikoa eguneratzen dihardu Hik Hasi egitasmo pedagogikoak, eta datorren ikasturtean emango du argitara edizio berritua. Hainbat pedagogo liburuxkan txertatu aurretik, ordea, hik hasi aldizkarian argitaratuko du haien inguruko informazioa, adituen eta arituen eskutik. Imanol Urbietaren inguruko ekarpen hauxe da zerrenda horretan zazpigarrena.

Hik Hasi

Kalean da maiatzeko Hik Hasi aldizkaria

Kalean da maiatzeko Hik Hasi aldizkaria

Hauexek 228. zenbakian jorratuak:

- Kubako hezkuntza-sistema. Esaldi potoloak ahoan, gertuko harremana gorputzean eta ongi kokatutako historia buruan

- Eduard Vallory Kataluniako Escola Nova 21eko zuzendariari elkarrizketa: "Eskola bat ez bada ahalduntzailea eta transformatzailea, zerbait ez da ondo egiten ari, eta aldatu egin behar du"

- Eskola- eta lan-jazarpena. Aurre egin diezaiokegu guztion artean

- Egokitzapena guztion ardura da

- Euskara biziberritzeko ahaleginak: nondik norako berriak

- Zer garrantzi du gorputzak ikaskuntza-prozesuan?

- Ekainberri museoa. Historiaurrea norbere azalean sentituz

- Iker Irribarria pilotariaren zutabea

Hazi Hezi

Txikitik handira, pardeletik komunera

Txikitik handira, pardeletik  komunera

Behin baino gehiagotan entzun dugu haurrari pardela kentzeko presarik ez edukitzeko, berak utziko duela. Naturaltasunez jokatzea garrantzitsua dela. Baina, ba al dakigu zergatik den hain garrantzitsua itxarotea, haur bakoitzari bere momentua errespetatzea?