Hik Hasi

Ekaineko Hik Hasi aldizkaria ere kalean da

Ekaineko Hik Hasi aldizkaria ere kalean da

Hainbat gai interesgarri jorratu ditugu 229. zenbakian:

- Askotariko adimenak. Gusturago aritzeko eta gehiago ikasteko

- Francesc Imbernon-i elkarrizketa: "Isolatutako irakasleak ez du funtzionatzen. Talde-lana nahitaezkoa da. Hil da irakaslea; gora irakasle-taldea".

- Gaixotasun arraroak dituzten ikasleen inklusioa ardatz

- Matematika irakasteko modu dibertigarri bat

- Zer-nolako erabilera du jolasak gizartea eraldatzeko?

- Nola eragiten du egungo moda-ereduak gazteengan?

- Proposamena: Barretartia Umore Zerbitzuak

- Aritz Mendiola aktore eta abeslariaren zutabea

Albistea

"Gaxuxaren klarion magikoa" ipuina

"Gaxuxaren klarion magikoa" ipuina

HIK HASIk argitaratutako 2-6 urte bitarteko haurren beldurrei aurre egiteko ipuina da.

“Gaxuxaren klarion magikoa” haurren beldurrei buruzko ipuin bat da. Bizitzaren garai horretan (2-6 urte) agertzen diren beldurrei aurre egiten laguntzeko egindako ipuin bat, besterik ez. Gure gizartean sortutako zenbait pertsonaia beldurgarrirekin, Gaxuxak (hau da, haur guztiek) bere klarion magikoa erabiliko du, beldurrak giltzapean sartzeko.

ESKAERA EGITEKO

Hik Hasi

Eskola- eta lan-jazarpena: aurre egin diezaiokegu guztion artean

Eskola- eta lan-jazarpena: aurre egin diezaiokegu guztion artean

Naiara Ozamizen eta Miren Agurtzane Ortizen eskutik

Indarkeriaren definizioa oso konplexua da, indarkeria mota asko baitago. MOEk (Munduko Osasun Erakundea) honela definitzen du indarkeria: norberaren aurkako, beste pertsonen aurkako edo komunitate baten aurkako indarkeriaren edo botere fisikoaren nahitako erabilera, lesioak, heriotza, min psikologikoa edo garapen-nahasteak sor ditzakeena.

Albistea

Udako Topaketetako ikastaro batzuetan bada tokia oraindik

Udako Topaketetako ikastaro batzuetan bada tokia oraindik

Hik Hasiren Udako Topaketetan izena emateko epea amaitu bada ere, hainbat ikastarotan bada tokia oraindik eta izena eman daiteke. 

IKASTAROAK IKUSTEKO ETA IZENA EMATEKO

 

Albistea

“Bizipozaren elkarteak eta komunikabideak elkarlanean” jardunaldia

“Bizipozaren elkarteak eta komunikabideak elkarlanean” jardunaldia

Maiatzaren 26an, larunbatean, Hernaniko Orona fundazioan “Bizipozaren elkarteak eta komunikabideak elkarlanean” jardunaldia egin zen. Komunikazioaren gaineko jardunaldia oso-oso interesgarria izan zen.

Landutako edukiaren laburpena irakurtzeko eta bideo-laburpena ikusteko aukera dago.

BIDEO-laburpena

Hazi Hezi

Prest al daude haur eta nerabeak munduko hiririk handienean nabigatzeko?

Prest al daude haur eta nerabeak munduko hiririk handienean nabigatzeko?

Heziketaren parte, egunerokoan beharrezkoak dituzten bizikidetza arauak nahiz trebetasunak irakasten dizkiete haurrei guraso nahiz hezitzaileek. Baina aurrez aurrekoan, ‘errealitatean’, baliagarriak zaizkien ikasgai horiek, motz gelditzen dira Internet Hiria bisitatzen duten orduko. 8-9 urterako hasi ohi dira haurrak 4 milioi pertsona biltzen dituen eremu horretan ezezagunekin hartu-ematen, normalean bakarka, eta sarri beraien intimitatea partekatuz. Ez dituzte bertako arauak ezagutzen, eta ez dute erremintarik ingurune arrotz horretan segurtasunez mugitzeko. Beharrezkoa da, beraz, ‘hiritartasun digitalean’ ere heztea.