Hik Hasi

Nola eragiten du egungo moda-ereduak gazteengan?

Nola eragiten du egungo moda-ereduak gazteengan?

* Maddalen Aduriz moda eta berdintasun hezitzailearen eskutik

Gaur egungo moda gure gizartearen egitura sozialaren zein ekonomikoaren isla da, eta esan daiteke gizartean nagusitzen den moda-ereduak zapaldu egiten gaituela. Gure gizartean gertatzen diren zapalkuntzak eta botere-harremanak erreproduzitu egiten dira, batik bat emakumeonganako indarkeria eta zapalkuntza. Egun dugun moda-eredua, beraz, sistema heteropatriarkal-kapitalistak bizirauteko ezinbestekoa duen tresna da, harekin betikotzen baititu sexu-, genero- eta sexualitate-rolak.

Albistea

Hik Hasi Udako Topaketetako SAIO IREKIAK

Hik Hasi Udako Topaketetako SAIO IREKIAK

Uztailaren 2an eta 3an, 16:00etatik 18:00etara SAIO IREKIAK eskainiko dira DONOSTIAko EHUren HEFA I eraikuntzan (Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia) nahi duten guztientzat.

 

ARRATSALDEETAKO SAIO IREKIAK (16:00etan hasita)

Uztailak 2, astelehena:

*0.1 GELA: "Haur Hezkuntzatik eredu parekidea bultzatzeko baliabideak" Ilazki Gainza Giraldo.

*0.6 GELA: Wilheim von Humboldt: hezkuntza, hizkuntza eta Euskal Herria. Iñaki Zabaleta Gorrotxategi.

*1.1 GELA: "Dokumentazio-tailerra" Alfredo Hoyuelos.

 

Uztailak 3, asteartea:

*0.1 GELA: Hizkuntza Proiektua zertarako? Ikastetxea ulertu eta eraldatzeko tresna. Olatz Egiguren (Sortzen).

*0.6 GELA: GARAPEN OSASUNGARRIA HAURTZARO GOIZTIARREAN. Nondik hasten da haurraren ongizatea?. Jose Ramon Mauduit, Miren Camisón eta Anna Urioste. HAZI-HEZI Prebentzio Zentroa.

*1.1 GELA: "Dokumentazio-tailerra" Alfredo Hoyuelos.

 

OHARRA: "Dokumentazio-tailerra" egin nahi duenak ordenagailu eramangarria eta argazki makina edo telefonoa eta kablea argazkiak ordenagailura pasatzeko eraman behar ditu. Gainera, bi egunetan parte-hartzeko konpromisoa hartu behar du.

Hik Hasi

FRANCESC IMBERNON, Bartzelonako Unibertsitateko katedraduna: “Isolatutako irakasleak ez du funtzionatzen. Talde-lana nahitaezkoa da. Hil da irakaslea; gora irakasle-taldea”

FRANCESC IMBERNON, Bartzelonako Unibertsitateko katedraduna: “Isolatutako irakasleak ez du funtzionatzen. Talde-lana nahitaezkoa da. Hil da irakaslea; gora irakasle-taldea”

Irakasleen egiteko zail baina atseginaz mintzatu zen Francesc Imbernón Ikastolen Elkarteak martxoan antolatutako jardunaldi pedagogikoetan. Bartzelonako Unibertsitateko katedraduna da eta ibilbide luzea du egina hezkuntzan; besteak beste Grao argitaletxea sortu zuen eta Escola Nova 21eko kide da. Eskola askotatik pasa da aholkulari gisa eta “irakasleen DNA” oso ongi ezagutzen duela dio. Eskola berritzeko gakoak zein diren argi du: aldaketaren unitatea ikastetxea da; proiektuak elkarrekin egin behar dira; komunikazioa, partaidetza eta tolerantzia profesionalean oinarritu behar da; irakasleek ahaldundu egin behar dute, aldaketak egiteko eta ezagutza pedagogikoa sortzeko gai direla sinetsi; metodologiak aldatu behar dira; denetaz hitz egin behar da; eta komunitatearekin eta eragileekin bat egin behar da benetan hezkuntza osoa izatea nahi badugu.

Albistea

Oraindik aukera dago datorren ikasturteko Haur Hezkuntzako '0-3 formazioan' izena emateko

Oraindik aukera dago datorren ikasturteko Haur Hezkuntzako '0-3 formazioan' izena emateko

0-3 urte arteko haurrekin aritzen diren profesionalen prestakuntzan sakontzeko asmoz, 260 ordutik gorako bi urteko prestakuntza eskainiko du datorren ikasturtean ere Hik Hasik, bere 6. promozioan. Taldea osatu bada ere, oraindik hainbat plaza geratzen dira. Beraz, interesa duenak izena eman dezake tokiak bete arte.

IZENA EMAN

Hik Hasi

ASKOTARIKO ADIMENAK. Gusturago aritzeko eta gehiago ikasteko

ASKOTARIKO ADIMENAK. Gusturago aritzeko eta gehiago ikasteko

1983an aurkeztu zuen Howard Gardner psikologoak eta AEBetako Harvard Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak askotariko adimenen teoria. Haren arabera, pertsona guztiek zortzi adimen mota dituzte gutxienez, eta edonor da adimentsua batean ez bada bestean. Alegia, gauza batean ez bada bestean, denok garela onak edo adituak. Horrek ikasteko eta lan egiteko indarra eta motibazioa ematen du. Halaxe frogatzen ari dira Tolosako Herrikide eta Bilboko Jesuitinak ikastetxeetan. Ikasleei era guztietako gaitasunak garatzeko aukera emanda, gusturago ikusten dute. Askotariko adimenak eta jardunbide kooperatiboa ardatz hartuta, nola lan egiten duten azaltzen da orriotan.

Hazi Hezi

Musika eta doinuak, denboraren harian

Musika eta doinuak, denboraren harian

* Familian gozatzeko kultur proposamenak Garbiñe Ubeda kazetari eta idazlearen eskutik

Gure alaben haurtzaro xamurrenak arantzatxo bat du niregan, min txikitxo bat, geroztik zer pentsa eman izan didana sarri. Min txikitxo horrek damua du sorburua: nekeagatik, unean uneko ezintasunagatik, ohituretan herren ibiltzeagatik edo dena delakoagatik, ipuinik gutxi irakurri izana, bereziki oheratzerakoan. Batek daki zenbat ate berri zabalduko genizkiokeen unibertsoari, zenbat zulo beltz argituko genituzkeen, nire kantu marmarraren ordez, euskaraz dagoeneko mordoxka ditugun album eder horietan barrena murgiltzeko aukerari serioago heldu izan bagenio.