Hazi Hezi

Cristina Aznar eta Joxe Ramon Mauduit: "Gutxik sinesten du benetan garrantzitsua dela haurraren beharrak asetzea, presentzia eta kontaktua ematea"

Cristina Aznar eta Joxe Ramon Mauduit: "Gutxik sinesten du benetan garrantzitsua dela haurraren beharrak asetzea, presentzia eta kontaktua ematea"

Duela 33 urte sortu zuten Hazi-Hezi prebentzio zentroa Cristina Aznar ginekologo, obstetra eta psikoterapeutak eta Joxe Ramon Mauduit psikoterapeuta eta haur-masajean adituak. Milaka haur eta gurasori lagundu diete haurdunaldian, erditzeko unean, ume jaioberriekin edota umeak koxkortzeko bidean. urteetako esperientzia mardulak eman dien jakinduriatik mintzo dira.

Hik Hasi

Estibaliz Aberasturi eta Andrea Arrizabalaga: “Ikus-arteak gogoeta kritikorako bidea ematen du, eta horrekin batera, akziora pasatzeko deia egiten digu”

Estibaliz Aberasturi eta Andrea Arrizabalaga: “Ikus-arteak gogoeta kritikorako bidea ematen du, eta horrekin batera, akziora pasatzeko deia egiten digu”

"ARTikertuz, ikus-artean oinarritutako ikasketa" izeneko ikastaroa emango dute Estibaliz Aberasturi-Apraiz EHU/UPVko Plastika Adierazmenaren arloko irakasleak eta Andrea Arrizabalaga Tabakalerako Hezkuntza taldeko kideak Hik Hasi-ren Udako Topaketetan. Ikus-artearen inguruko hausnarketa, eztabaida eta ikasketa bultzatu nahi dute. Sine-tsirik daude arte-hezkuntzak eragina izan behar lukeela ikaslearengan, ikaskuntza-prozesu horrek pertsona mugiarazi behar lukeela, eta hasieran zuen ikuspegitik beste leku batean posizionatzera eraman.

Hazi Hezi

Kalean da udako Hazi Hezi aldizkaria ere

Kalean da udako Hazi Hezi aldizkaria ere

25. Hazi Hezi aldizkaria argitaratu berri dugu. Besteak beste ondoko gaiak jorratu ditugu:

- Loa amets eta ametsgaizto

- Cristina Aznar ginekologo eta obstretari eta Joxe Ramon Mauduit psikologoari elkarrizketa

- Haurdunaldia: 'Erditze planeta'-n murgildurik

- Lehen urteak: Lengoaia bide malkartsu denean

- Urte gozoak: Lagunak, gizarteratzeko zutabe nagusi

- Nerabezaroa: Errealitate bizipen eta ikasketa berriak

- Transexualitatea haur eta nerabeetan

- Euskara ez al da sexista?

- Eneko Olasagastiri sormenaren gaineko elkarrizketa

Hik Hasi

HERIOTZAREN LANKETA. Bizitza kontzienteagoa egiteko.

HERIOTZAREN LANKETA. Bizitza kontzienteagoa egiteko.

Heriotzarekin eta suizidioarekin loturiko gaiak lantzen dituzte Patxi Izagirre psikologo klinikoak eta Ane Izagirre musika adituak eta psikologiako ikasleak. Afera horiek azaleratzea dute xede, tabu izateari utz diezaien eta bizitzaren parte bilaka daitezen. Helburu berarekin "Suizidioaren prebentzioa" izeneko ikastaroa emango dute Leioan eta "Heriotzaren psikopedagogia" izenekoa Donostian, Hik Hasi-ren Udako Topaketetan. Heriotzaren psikopedagogiaren funtsa litzateke heriotza kontuan hartzea bizitza kontzienteago bat egiteko; suizidioaren prebentzioarena, berriz, eskoletan gaiaz hitz egitea, heriotzak saihesten laguntzeko.

Albistea

Hik Hasi Udako Topaketen SAIOAK eta GELAK

Hik Hasi Udako Topaketen SAIOAK eta GELAK

EKAINAren 26an eta 27an, LEIOAn (Irakasle Eskolan. 9:00-14:00 eta 16:00-18:30)

*1S-01G gela: Matematika eskuetara LHn. Leire Arana Ruiz de Egino.

*1S-03G gela: Mugak jarri autoestimua zainduz. Nerea Mendizabal.

*1S-10G gela: Bizitzaren eskola: askatasunerako pedagogia. Ane Ablanedo eta Ane Otxoteko.

*1S-11G gela: MINDFULYOGA “Adimena eta gorputza bat egiten”. Naiara Gorroño.

*1S-15G gela: Pedagogia Sistemikoaz zenbait pintzelada. Aitziber Esnaola eta Larraitz Mendizabal.

 

UZTAILAk 2, 3 eta 4. DONOSTIAko EHUn

 

IKASTAROAK (HEFA I, EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia)

*0.1 GELA: Mindfulnessean oinarritutako jarduerak ikasgelan. Naiara Gorroño.

*0.2 GELA: Ikasleak erakarri, euskaraz egin nahi izan dezaten. Hainbatek.

*0.3 GELA: Dislexia. Arantza Elgezabal.

*0.4 GELA: Komunikazio Ez Bortitza. Nerea Mendizabal.

*0.5 GELA: Askatasunean hazi, hezi eta bizi. Ane Ablanedo.

*0.6 GELA: Pedagogia Sistemikoa. Aitziber Esnaola eta Larraitz Mendizabal.

*1.1 GELA: Jolasa eta jolas terapeutikoa eskolan. Jolas terapeutiko elkartea.

*2.1 GELA: Adimen emozionala hezkuntzan. Donna Apellaniz Nieto.

*2.2 GELA: Heriotzaren psikopedagogia. Patxi Izaguirre eta Ane Izaguirre.

*2.6 GELA: Irakurketa eta idazketa konstruktibista. Nora Salbotx

*2.7 GELA: Garapen pertsonala irakasleentzat. Elen Kortaxarena eta Jokin Beristain.

*ERABILERA ANITZEKO GELA: Antzerki teknikak. Esther Uria.

 

IKASTAROAK (HEFA II, EHUren IRAKASLE ESKOLA)

*PSIKOMOTRIZITATEKO GELA: Mindfulness-a (Arreta osoa) eta gogo-aldartearen kudeaketa hezkuntzan. David Alvear eta Pello Urkidi.

*2.4 GELA: Sirimiri: oinarrizko yoga teknikak. Haritz Azkue Gesalaga

*MUSIKA GELA: Yoga eta kontzentrazio teknikak eskolan. Marina Pintos.

*PLASTIKA GELA: Barne sormena lantzeko estrategiak. Alaitz Sasiain eta Olaia Miranda

 

ARRATSALDEETAKO SAIO IREKIAK (16:00-18:00) HEFA In

Uztailak 2, astelehena:

*0.1 GELA: "Haur Hezkuntzatik eredu parekidea bultzatzeko baliabideak" Ilazki Gainza Giraldo.

*0.6 GELA: Wilheim von Humboldt: hezkuntza, hizkuntza eta Euskal Herria. Iñaki Zabaleta Gorrotxategi.

*1.1 GELA: "Dokumentazio-tailerra" Alfredo Hoyuelos.

 

Uztailak 3, asteartea:

*0.1 GELA: Hizkuntza Proiektua zertarako? Ikastetxea ulertu eta eraldatzeko tresna. Olatz Egiguren (Sortzen).

*0.6 GELA: GARAPEN OSASUNGARRIA HAURTZARO GOIZTIARREAN.

Nondik hasten da haurraren ongizatea?. Jose Ramon Mauduit, Miren Camisón eta Anna Urioste. HAZI-HEZI Prebentzio Zentroa.

*1.1 GELA: "Dokumentazio-tailerra" Alfredo Hoyuelos.

OHARRA: "Dokumentazio-tailerra" egin nahi duenak ordenagailu eramangarria eta argazki makina edo telefonoa eta kablea argazkiak ordenagailura pasatzeko eraman behar ditu. Gainera, bi egunetan parte-hartzeko konpromisoa hartu behar du.

Hik Hasi

230. Hik Hasi aldizkaria ere kalean da

230. Hik Hasi aldizkaria ere kalean da

Ikasturte honetako azken Hik Hasi aldizkariak ere ikusi du argia. Udako Topaketetan landuko diren gai berrietako batzuekin osatu dugu uztaileko zenbakia:

- Heriotzaren lankea, bizitza kontzienteagoa egiteko

- Arantza Elgezabal: "Errefortzuarekin dislexia dutenek hobera egiten due eta oso ondo eboluzionatzen dute"

- Estibaliz Aberasturi eta Andrea Arrizabalaga: "Ikus-arteak gogoea kritikorako bidea ematen du, eta horrekin batera, akziora pasatzeko deia egiten digu"

- Adimen emozionala hezkuntzan

- Materia eta energia gaiak Lehen Hezkuntzan

- Wilhelm von Humboldt. Hezkuntza, hizkuntza eta Euskal Herria

- Hezkuntza eredu parekidea

- Elen Kortaxarenaren zutabea