Albistea

Pedagogia sistemikoaren inguruko ikastaroa eskainiko dute Biziloren irailaren 29an eta 30ean

Pedagogia sistemikoaren inguruko ikastaroa eskainiko dute Biziloren irailaren 29an eta 30ean

Ikasturtea hastearekin batera formazioa eskaintzeari ekin diote Biziloren. Lehena pedagogia sistemikoaren ingurukoa izango da: 12 orduko iraupenarekin. Irailaren 29an 10:00-14:00 eta 15:30-19:30 artean egingo da; 30ean, berriz, 10:00-14:00 artean. 80 €ko kostua du eta izena irailaren 21a baino lehen eman behar da. Informazio gehiago behar izanez gero, formazioa@bizilore.eus helbidera idatzi daiteke.

Informazio osoa

Albistea

Pedagogia sistemikoko masterra eskainiko du beste behin ere Euskal Herriko Pedagogia Sistemikoaren Eskolak

Pedagogia sistemikoko masterra eskainiko du beste behin ere Euskal Herriko Pedagogia Sistemikoaren Eskolak

4. urtez euskaraz eskainiko da Pedagogia Sistemiko masterra, Euskal Herriko Pedagogia Sistemikoaren Eskolaren eskutik. EHUren Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan egingo dira saioak hilean behin, larunbat eta igandez. Informazio gehiagorako edo matrikula egiteko info@pedagogiasistemikoa.eus helbidera idatzi behar da. 

Informazio gehiago

Hazi Hezi

Euskara ez al da sexista?

Euskara ez al da sexista?

Euskara ez da genero hizkuntza, alegia, oro har, hitzak ez dira femenino/maskulino banaketaren arabera sailkatzen, eta, beraz, luzaroan pentsatu izan da euskara ez dela beste hizkuntza batzuk bezain sexista. hizkuntza eta genero gaiak aztertzen dituzten profesionalek, ordea, argi diote: hizkuntzak ez dira sexistak edo ez sexistak, baizik eta erabilerak dira sexistak, maila txikiagoan edo handiagoan.

Hazi Hezi

Errealitate, bizipen eta ikasketa berriak

Errealitate, bizipen eta ikasketa berriak

Mundura atera eta etorkizunean zein bide hartu erabakitzen hasteko unea izan ohi da nerabezaroa. Boluntario-lana da bide hori egiten lagun dezakeen bitartekoetako bat. Adituen esanetan, gainera, pertsona gisa hazteko eta hezteko aukera paregabea eman dezake boluntariotzak.

Albistea

Haur Hezkuntzako Berrikuntzan irakasle aditua izateko formazioa

Haur Hezkuntzako Berrikuntzan irakasle aditua izateko formazioa

Bereziki 0-6 adin tarteko haurrekin lanean aritzen diren profesionalei zuzenduta, Haur Hezkuntzako Berrikuntza Aditu Titulua sortu du Mondragon Unibertsitateak. Tituluak Haur Hezkuntzako profesionalen profila elikatu nahi du, irakasleak berrikuntza prozesuetarako ahalduntzeko. Lanbidearen alderdi pertsonal eta profesionalaren arteko oreka bilatzeko zereginean eragin nahi du, hala, berrikuntzarako beharrezko konpetentziak garatzeko. 

Ikasturte honetan egingo da lehenengoz formazioa eta izen-ematea irekita dago. 

Informazio osoa

Albistea

HH eta LH-ko irakasleentzat gitarra ikastaroa Xirula Mirularen eskutik

HH eta LH-ko irakasleentzat gitarra ikastaroa Xirula Mirularen eskutik

Ezertxo ere ez dakiten irakasleentzat gitarra ikastaroa antolatu du Xirula Mirulak, hamargarren urtez jarraian. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan aritzen diren irakasleei dago zuzendua. Helburua da ikastaro amaieran eskola-giroko kantuak eta zenbait abesti herrikoi gitarraz laguntzeko gai izatea. Horrexegatik, praktika izango du oinarri ikastaroak.