Albistea

Elhuyarren zientzia azokan izena emateko epea zabalik da

Elhuyarren zientzia azokan izena emateko epea zabalik da

Zientzia Azoka ekimena Euskal Herriko gazteek garatutako proiektuen azoka bat da, eta ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko da. Zientzia hezkuntza formalaren osagarri izateko helburua du egitasmoak, oinarrizko eta zeharkako gaitasunak landuz, Ikerketan Oinarritutako Zientzia Hezkuntza metodologiaren bitartez. 

DBH eta Batxilergoko 12-18 urte bitarteko gazteei zuzendua dago. Gazteek, talde txikitan, ikerketa-proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat diseinatu eta garatuko dute, unibertsitateko ikertzaile profesionalen laguntzarekin. 

Informazio gehiagorako zientzia-azoka.elhuyar.eus/eu gunera jo daiteke edota 688 683 320 telefonora deitu eta Aitziber Lasarekin hitz egin.

Hik Hasi

Aste honetan kalean izango da ikasturteko lehen Hik Hasi aldizkaria

Aste honetan kalean izango da ikasturteko lehen Hik Hasi aldizkaria

Besteak beste ondoko gaiak jorratu ditugu:

- Zientziaren Bizilabe. Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika gazteen eskuetan

- Iratxe Retolazari elkarrizketa: "Euskal kulturaren transmisioaren etena hain sakona izan da, hezkuntza ere transmisio lan hori egingo duenak ez duela horretarako gaitasunik. Eta ez da baliabiderik jarri, ez da kontzientziarik egon.

- Sansomendi ikastetxeko Ausarten Kluba, esperientzien atalean.

- Eskurtzekoak Perpignan-en haur Hezkuntzako esperientzia bizitzen.

- Alexander Barandiaran Haur Hezkuntzako Berrikuntza Aditu tituluari buruz.

- Zer da eta zertarako erabil daiteke 'Scratch' programa informatikoa?, Galdeidazu atalean, Xabier Madorránen eskutik

- Tinko euskara elkarteak 25 urte

- Iñaki Muruaren zutabea

Albistea

"Mugimendua eta hizkuntza" jardunaldiak egingo dira urriaren 26an BILBOn eta 27an DONOSTIAn

"Mugimendua eta hizkuntza" jardunaldiak egingo dira urriaren 26an BILBOn eta 27an DONOSTIAn

Urteroko legez, 0-3ko hezitzaileentzako udazkeneroko jardunaldiak egingo dira urriaren 26an, Bilboko Bizkaia Aretoan, 9:00etatik 14:00etara, eta urriaren 27an, Donostiako Barriola Eraikinean 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30etara. Aurtengo gaia 'MUGIMENDUA ETA HIZKUNTZA' izango da. Hizlarien artean izango dira Xabier Tapia psikologo klinikoa, Mar Corominas logopeda kataluniarra, Jon Arana eta Cira Rodriguez psikomotrizistak edota Joxe Ramon Mauduit haurraren lehen urteetako prebentzioan aditua.

BILBON izena emateko

DONOSTIAN izena emateko

Albistea

Aniztasunaren gaineko monografikoa argitaratu du Hik Hasik HUHEZIrekin elkarlanean

Aniztasunaren gaineko monografikoa argitaratu du Hik Hasik HUHEZIrekin elkarlanean

"Aniztasun sozio-ekonomikoa, kulturala eta linguistikoa: PRAKTIKA ONAK" izenburupean, 33. monografikoa argitaratu du Hik Hasi egitasmo pedagogikoak HUHEZIko ADI ikertaldearekin batera.

Webgune honetan dago salgai, 10 euroan (7 euroan harpidedunentzat)

Hazi Hezi

Eneko Olasagasti: "Merezi dugu baliabideekin egindako fikzioa, kalitatezkoa"

Eneko Olasagasti: "Merezi dugu  baliabideekin egindako fikzioa, kalitatezkoa"

Aktore, gidoilari, zuzendari... antzerkia, telebista, zinema... askotarikoa izan da olasgastiren jarduna, askotariko arloetan. beti ere, ordea, ikus-entzunezkoari lotua. euskal herrian eragile oparoenetakoa izan da arlo horretan, eta egun haur eta nerabeentzako sorkuntzan dabil.

Albistea

"Gurasoei gutuna" idazlan laburren lehiaketa egingo da, seigarrenez

"Gurasoei gutuna" idazlan laburren lehiaketa egingo da, seigarrenez

Seigarren aldiz, "Gurasoei gutuna" idazlan laburren lehiaketa antolatu du Ttiklik Elkarteak. Edozein adinetako partaideak animatu nahi dituzte "gurasoei gutuna" lemapean haiei esan nahiko lizkieketen hitzak paperean idaztera. Idatziak ez du luzea izan behar eta gai hori oinarri hartuta edozein motata idazlana izan daiteke.

Informazio osoa