"Mugimendua eta hizkuntza" jardunaldiak egingo dira urriaren 26an BILBOn eta 27an DONOSTIAn

2018-09-21

Urteroko legez, 0-3ko hezitzaileentzako udazkeneroko jardunaldiak egingo dira urriaren 26an, Bilboko Bizkaia Aretoan, 9:00etatik 14:00etara, eta urriaren 27an, Donostiako Barriola Eraikinean 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30etara. Aurtengo gaia 'MUGIMENDUA ETA HIZKUNTZA' izango da. Hizlarien artean izango dira Xabier Tapia psikologo klinikoa, Mar Corominas logopeda kataluniarra, Jon Arana eta Cira Rodriguez psikomotrizistak edota Joxe Ramon Mauduit haurraren lehen urteetako prebentzioan aditua.

BILBON izena emateko

DONOSTIAN izena emateko

 
 
"Mugimendua eta hizkuntza" jardunaldiak egingo dira urriaren 26an BILBOn eta 27an DONOSTIAn

 

0-3KO HEZITZAILEENTZAKO UDAZKENEROKO JARDUNALDIAK

 

- Urriaren 26an, Bilboko Bizkaia Aretoan, 9:00etatik 14:00etara

- Urriaren 27an, Donostiako Barriola Eraikinean 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30etara

 

EGITARAUA – goizez BILBON zein DONOSTIAN

 

9:00 - Aurkezpena

9:05-10:10 - Xabier Tapia, psikologo klinikoa

Bat bitan, bietan bat: motrizitatea eta hizkuntza

10:15-11:45 - Mar Corominas, logopeda

Hizkuntza 0-3 aldian: komunikazioa, elkarrizketa eta entzutea (gaztelaniaz)

11:45-12:15 - Atsedena

12:15 – 13:15 - Jon Arana, psikomotrizista

Mintzaira adierazmen psikomotorrean

13:15 – 14:00 Mahai-ingurua hiru hizlariekin

 

EGITARAUA – arratsaldez DONOSTIAN

 

16:00-17:30 – Cira Rodriguez, psikomotrizista kanariarra (gaztelaniaz)

Ahotsa, keinua eta hitza

17:30-18:30 – Joxe Ramon Mauduit, psikoterapeuta eta haurraren lehen urteetako prebentzioan aditua

Egunak eman duenaren hausnarketa kritikoarekin, itxiera

 

PREZIOAK

   ARRUNTA  HIK HASI-KO HARPIDEA  HAZI HEZI-KO HARPIDEA LANGABEA
 BILBON  40 €  25 €  35 €  30€
 DONOSTIAN  60 €  40€  50 €   45€

* Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia:

LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929

 

BILBON IZENA EMATEKO

DONOSTIAN IZENA EMATEKO