Hazi Hezi

Ane Ablanedo: "Aske hezten ari garelakoan, haurra bakarrik utzi dugu"

Ane Ablanedo: "Aske hezten ari  garelakoan, haurra  bakarrik utzi dugu"

Askatasuna izan du hizpide nagusi Hik Hasi-ren udako topaketetan. Baina, txanponaren beste aldean dauden neurrian, mugetaz ere sakon mintzatu da; horien existentziaz, eta ondorioz, horien baitan aske izateko ahalmenaz. Hain zuzen, haurtzaroa zaintzeari, haurraren indarra errespetatzeari ezinbesteko deritzo aske izateko gaitasuna garatzeko. Baita beste gizarte mota bat eraikitzeko ere.

Albistea

600 hezitzailek hartu zuten parte MUGIMENDUA ETA HIZKUNTZA jardunaldietan

600 hezitzailek hartu zuten parte MUGIMENDUA ETA HIZKUNTZA jardunaldietan

Hik Hasik antolatuta, urriaren 26an Bilbon eta 27an Donostian egindako MUGIMENDUA ETA HIZKUNTZA jardunaldietan 600 hezitzailetik gora hartu zuten parte.

Gaiak hainbat ikuspegi interesgarri aurkezteko aukera eskaini zuen, eta oso interesgarriak suertatu ziren aurkezpenak eta eztabaidan agertu ziren kezkak eta ikuspuntuak.

Hurrengo Hazi Hezi aldizkariak garatu egingo du gaia.

Hemen argazki batzuk

Hazi Hezi

Emozioak, bizitzarako ipar

Emozioak,  bizitzarako ipar

Emozioak, sentitzen duguna, omen dira gure jokabidearen ipar. Baina, emozioak ez dira bulkada huts. Gure esku dago emozio horiek kudeatzea, eta horiek gugan eragiten duten jokabidea zein izango den erabakitzea. Gure emozioak identifikatzen, onartzen eta baliatzen ikastea, horixe da heziketa emozionala.

Albistea

Yoga eta kontzentrazio tekniken gaineko ikastaroa azaroaren 10ean eta 17an

Yoga eta kontzentrazio tekniken gaineko ikastaroa azaroaren 10ean eta 17an

Azkoitiko Bizilore Eskola Aktiboak yoga eta kontzentrazio teknikei buruzko ikastaroa antolatu du azaroaren 10 eta 17rako, Marina Pintos Yogako irakasleak emanda. Orotara 12 orduko iraupena izango du ikastaroak: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 artean larunbat bakoitzean. Izena urriaren 30a baino lehen eman behar da.

Informazio gehiagorako

Hik Hasi

Sansomendi ikastetxeko Ausarten Kluba

Sansomendi ikastetxeko Ausarten Kluba

‘Ni ausarta naiz, babestu egingo ditut lagunak eta hori ez dutela merezi esango dut’. ‘Zerbait ez bazait
gustatzen, esan egingo dizut’. ‘Ez, beti da ez’. ‘Nik ondo tratatzen dut ondo tratatzen nauena’. ‘Hitza erabiltzen dugu, ez eskua’. Horrelako esaldi sakonak entzun daitezke Gasteizko Sansomendi ikastetxeko neska-mutilen ahotik. Ausarten Klubeko partaide dira denak eta euren arteko elkarbizitza hobetzeko tresnatzat dute.

Hazi Hezi

Maru Solores: “Ez da dokumental didaktikoa izango, xedea hausnarketa bultzatzea da"

Maru Solores: “Ez da dokumental  didaktikoa izango,  xedea hausnarketa bultzatzea da"

‘Aztarnak’ dokumentala ari da prestatzen, gogoratu ez arren gugan arrasto sakona uzten duten urteen inguruan. Crowdfunding kanpaina abiatu berri du finantzatzeko.