Albistea

Olentzerori eta Mari Domingiri eskainitako abestiak daude 'MUSUA' disko liburuan, eta horiek zabaltzeko ahaleginean ari dira Katxiporretako kideak

Olentzerori eta Mari Domingiri eskainitako abestiak daude 'MUSUA' disko liburuan, eta horiek zabaltzeko ahaleginean ari dira Katxiporretako kideak

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen 'MUSUA' disko-liburuan Olentzerori eta Mari Domingiri eskainitako hiru kanta daude. Horiek abestu dituzte Goierriko haurrek pailazoekin batera, Xabier Zabalak eskusoinuarekin lagunduta. Euskal Herriko ikastetxeetara eta beste hainbeste txokotara helarazi nahi dute proposamena, abestiak batean eta bestean kantatzeko aukera izan dezagun.

Hauexek dira abestien tutorialen estekak:

MARI DOMINGI

OLENTZERO SALDA BERO

OLENTZERO ETA ASTOA

Abestien partiturak eta hitzak PDF dokumentuan doaz.

 

Albistea

"Changemaker eskolak" izendapena jaso du Arizmendik; Euskal Herriko lehen ikastola da izendapen hori jasotzen

"Changemaker eskolak" izendapena jaso du Arizmendik; Euskal Herriko lehen ikastola da izendapen hori jasotzen

Herenegun, azaroak 13, jaso zuen Arizmendi ikastolak "Changemaker" izendapena, Madrilgo Teatro Español antzokian. Hala, beste hiru ikastetxerekin batera ASHOKA nazioarteko sarean sartu da; gizarte berrikuntza helburu hartuta. Izendapen hori jasotzen duen lehen ikastola da Arizmendi.

Informazio gehiago

 

Hik Hasi

EUSKARALDIA. Herritarren hizkuntza ohituretan eragiteko ariketa soziala

EUSKARALDIA. Herritarren hizkuntza ohituretan eragiteko ariketa soziala

Egun gutxi falta dira Euskaraldia hasteko, Euskal Herriko milaka herritar elkarrekin ariketa kolektibo batean murgiltzeko. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, hamaika egunetan, Ahobizi eta Belarriprest txapak soinean jantzita ibiliko dira. Denak erronka berarekin: euren hizkuntza ohiturak aldatzea, euskaraz jende gehiagorekin hitz egitea. Esperimentu honen oinarri teorikoak ezagutzeko aukera izan du Hik Hasik Pello Jauregi Euskaraldiko sortzaileetako batekin egonda. Eta horrekin batera, 2016an ariketa kolektibo hau egin zuten herrian izan da: Lasarte-Orian. Orain bi urteko esperientziaren nondik norakoak kontatu dizkigute eta aurtengo erronka berriarenak ere bai: 12-16 urteko gazteekin ikerketa egitera doaz.

Albistea

GOGORATU! Izena eman daitekeela JOAQUIM RUYRA eta SANSOMENDI ikastetxeen hezkuntza proiektuak ezagutzeko jardunaldian. Azaroaren 24an, Donostiako EHUn.

GOGORATU! Izena eman daitekeela JOAQUIM RUYRA eta SANSOMENDI ikastetxeen hezkuntza proiektuak ezagutzeko jardunaldian. Azaroaren 24an, Donostiako EHUn.

Bartzelonako ingurunerik pobre eta gatazkatsuenetako batean dago Joaquim Ruyra eskola publikoa. Ikasleen % 92k jatorri atzerritarra dute eta ikasleen % 40k ez dute ikasturte osoa bertan egiten. Aurreiritzi guztien kontrara, bertako ikasleek kanpo ebaluazioetan ematen dituzten emaitzak Kataluniako baztezbestekoaren oso gainetik daude. Eta, baita “elitekotzat” jotzen diren ikastetxe askoren emaitzen gainetik ere.

  • Zer dago emaitza on horien atzean?
  • Zein dira arrakastarako gakoak?
  • Nola egiten dute lan?
  • Zer-nolako proiektu pedagogikoa daukate?

Izena emateko

Ikastetxearen inguruko informazio gehiago

Hazi Hezi

Nahastuta zein dago, haurra ala heldua?

Nahastuta zein dago, haurra ala heldua?

Hik Hasik antolatuta, ‘Haur nahastuak, helduen nahasmena’ hitzaldia eskaini du Bilbon Alvaro Beñaran psikomotrizistak. Honen esanetan, portaera nahasiak dituzten haurren atzean sarri sostengu egokia eskaini ez dioten helduak egon ohi dira. Izan ere, inguruak ez badio haurrari munduan kokatzen lagundu, umea lekuz kanpo sentituko da, segurtasun oinarri sendorik gabe; eta, hain zuzen, segurtasun horretan legoke haurraren garapenerako gakoa.

Hik Hasi

Azaroko Hik Hasi aldizkaria kalean da

Azaroko Hik Hasi aldizkaria kalean da

Dagoeneko argia ikusi du 232. hik hasi aldizkariak ere. Ondoko gaiak jorratu ditugu:

- Euskaraldia. Herritarren hizkuntza ohituretan eragiteko ariketa soziala

- Txemi Santamariari adimen espiritualari buruzko elkarrizketa: “Kontzientzia, zentzua eta transzendentzia da niretzat adimen espirituala eta horiek lantzeko bitartekoa, barne isiltasuna”

- Mexikoko Kalnemaxtiloyan eskola. Autogestioa, hizkuntza propioa eta magia

- Orue eskola. Psikomotrizitatea haurraren garapen integralerako ingurune seguru eta babesle

- Zenbateko garrantzia dute bizitzako lehen urteek? 

- Soinu laborategia, Aupa Quartet sokazko laukotearen eskutik

- Mertxe Rodriguez Marimotots-en zutabea