Albistea

Material berrerabiliak probatzeko proiektu batean parte hartzeko deia

Material berrerabiliak probatzeko proiektu batean parte hartzeko deia

Hik Hasiko taldean, aspaldian aurkeztu zen Reggio Emiliako REMIDAren antzeko proiektua martxan jartzeko proposamena.

REMIDA, jasangarritasunean, sormenean eta berrerabilitako objektuen ikerketan zentratutako proiektu kulturala da. Enpresa desberdinetatik jasotzen diren birziklatutako material anitzak eskolen eskura jartzen ditu, haurrek esperimentatu, manipulatu eta beste erabilpen bat eman diezaieten. https://www.reggiochildren.it/atelier/remida/?lang=en.

Hazi Hezi

Ibon Arrizabalaga: "Tratu onak ez dira premisa, harremanak baldintza onetan bideratzearen ondorio baizik"

Ibon Arrizabalaga: "Tratu onak ez dira premisa, harremanak baldintza onetan bideratzearen ondorio baizik"

Gatazka ezkutatu nahi du gizarteak, izkin egingo diolakoan. baina, horrela, gatazkak konpondu gabe jarraitzen du, erdi-erdian. Eta horren araberakoak dira gizarte horretako hartu-emanak. Harreman osasuntsuak sustatzeko, tratu onen kultura nagusitzeko, itzalari ere leku egin eta, hortik abiatuta, kultura berri bat sortzea proposatzen du. horretarako, ordea, denen inplikazioa behar da.

*Oharra: abenduaren hasieran argitaratu dugun 27. Hazi Hezi aldizkarian Ibon Arrizabalaga de Mingo-ren abizena gaizki jarri dugu: "Agirrezabalaga" idatzi dugu, "Arrizabalaga"-ren ordez. Beraz, gure akatsa izan dela esan nahi dugu, eta webgunean nahiz sare sozialetan izen-abizenak zuzen eman.

Albistea

EAEko Hezkuntza lege proposamenaren inguruko hausnarketa

EAEko Hezkuntza lege proposamenaren inguruko hausnarketa

Abenduaren 12an, “Euskal hezkuntza legea egiteko prozesu parte-hartzailea eskatu dugu hainbat hezkuntza eragilek” izenburuarekin prentsaurreko bat aurkeztu zuten hezkuntzako hainbat eragilek. Hik Hasiri manifestuarekin atxikitzeko eskaera egin zitzaion. Horren aurrean, hauxe da Hik Hasiren jarrera:

Albistea

Euskal hezkuntza legea egiteko prozesu parte-hartzailea eskatu dute hainbat hezkuntza eragilek

Euskal hezkuntza legea egiteko prozesu parte-hartzailea eskatu dute hainbat hezkuntza eragilek

Abenduaren 12an, prentsaurrea eskaini zuten hezkuntzako hainbat eragilek: EHIGE, CCOO, ELA, LAB, STEILAS, UGT, HEIZE, Gasteizko Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataforma, Zubiak eraikiz, Ikasle Frontea eta Bilboko Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformak.

Honoko adierazpen hau aurkeztu zuten:

Albistea

'ANIZTASUN soziala eskolan: komunitatearen AHOTSAK' jardunaldia egingo da otsailaren 16an, Donostiako Irakasle Eskolan, goizez

'ANIZTASUN soziala eskolan: komunitatearen AHOTSAK' jardunaldia egingo da otsailaren 16an, Donostiako Irakasle Eskolan, goizez

Aniztasun sozialari erantzutea erronka handia da gaur egun gure eskoletan —nagusiki jatorriarekin eta maila sozio-ekonomikoarekin lotuta dagoenari—. Egoera honen aurrean esku-hartze eta proiektu integrala behar da, eskola-komunitate osoa kontuan hartuko duena eta lankidetza sustatuko duena. Hainbat ikastetxetan aurrerapauso nabarmenak ari dira ematen, Unibertsitatearekin lankidetzan. HH-ko eta LH-ko komunitate horien ahotsak jasoko dira jardunaldian, besteak beste, ondoko galderei erantzuteko:

- NOLA KUDEATZEN DUTE IRAKASLEEK ANIZTASUN SOZIALA?

- ZER BIZIPEN DUTE IKASLEEK?

- ZER BIZIPEN DUTE GURASOEK?

- ZER ROL JOKATZEN DU UNIBERTSITATEAK?

*Izen-ematea urtarrilean irekiko da

Hazi Hezi

Neguko Hazi Hezi-k ere ikusi du argia

Neguko Hazi Hezi-k ere ikusi du argia

Besteak beste, ondoko gaiak jorratu ditugu.

- Aho hizkuntza haurretan, erreportaje nagusian

- Ibon Agirrezabalaga Arremanitz Kooperatibako kideari elkarrizketa: "Tratu onak ez dira premisa, harremanak baldintza onetan bideratzearen ondorio baizik"

- Ziztada eta sabel hazia, bateragarri?

- Baby Led Weaning, bere kabuz jaten

- Olentzero existitzen al da?

- ‘Selfie’-ak, autoestimuaren itsu-gidari

- Kirol egokitua gurasoen bizipenetatik, 'Mintzo'-aren atalean

- Eztabaidagaia: LITERATURAn, gehiegi babesten al ditugu haurrak?

- Antziñe Mendizabal sormenaren atalean, Jon Maya Sein kultur gomendioak ematen, Nerea Mujikaren zutabea, Gaizka Izagirre Gaztezuloko zuzendaria Gaurkoa, kontsultak, proposamenak, albisteak, etab.