Albistea

'ANIZTASUN soziala eskolan: komunitatearen AHOTSAK' jardunaldia egingo da otsailaren 16an, Donostiako Irakasle Eskolan; izen-ematea irekita dago

'ANIZTASUN soziala eskolan: komunitatearen AHOTSAK' jardunaldia egingo da otsailaren 16an, Donostiako Irakasle Eskolan; izen-ematea irekita dago

Aniztasun sozialari erantzutea erronka handia da gaur egun gure eskoletan —nagusiki jatorriarekin eta maila sozio-ekonomikoarekin lotuta dagoenari—. Egoera honen aurrean esku-hartze eta proiektu integrala behar da, eskola-komunitate osoa kontuan hartuko duena eta lankidetza sustatuko duena. Hainbat ikastetxetan aurrerapauso nabarmenak ari dira ematen, Unibertsitatearekin lankidetzan. HH-ko eta LH-ko komunitate horien ahotsak jasoko dira jardunaldian, besteak beste, ondoko galderei erantzuteko:

- NOLA KUDEATZEN DUTE IRAKASLEEK ANIZTASUN SOZIALA?

- ZER BIZIPEN DUTE IKASLEEK?

- ZER BIZIPEN DUTE GURASOEK?

- ZER ROL JOKATZEN DU UNIBERTSITATEAK?

 

Izena emateko

Hik Hasi

Dagoeneko kalean da 2019ko lehen 'hik hasi' aldizkaria

Dagoeneko kalean da 2019ko lehen 'hik hasi' aldizkaria

234. hik hasi aldizkariak urtea hastearekin batera ikusi du argia. Beste batzuren artean ondoko gaiak jorratu ditugu:

- Espazioak eta erlazioak. Arkitektura eta pedagogia

- Paulina Bánfalvi gaitasun handietan adituari elkarrizketa: "Ideiak ez dira ezerezetik sortzen, lan-talde baten testuinguruan eta ikasleak garatzen ari diren prozesuaren baitan baizik"

- 'Zirkulu polarraren koadratura' liburuaz Idoia Sara

- Espazio hezitzaileak DBHn

- Pedagogo sortzaileak: John Dewey

- Zer landu dezakegu gelan minbizidun ikasle bat baldin badugu?

- Alabazan ipuin kontalariak

- Bea Salaberriren zutabea

Albistea

Pedagogia sistemikoaren inguruko hastapeneko formazioa egingo da otsailaren 16an eta 17an Lizarrako Plisti Plasta familia gunean

Pedagogia sistemikoaren inguruko hastapeneko formazioa egingo da otsailaren 16an eta 17an Lizarrako Plisti Plasta familia gunean

Larraitz Mendizabalek eta Aitziber Esnaolak emanda, "Pedagogia Sistemikoaz zenbait pintzelada" izeneko ikastaroa egingo da otsailaren 16an eta 17an Lizarrako Plisti Plasta familia gunean. Larunbatez, 10:00-14:00 eta 15:30-19:30 artean; eta, igandez, 10:00-14:00 artean. Formazioa euskaraz izango da eta 120 euro kostako da. Plazak mugatuak dira eta matrikula otsailaren 8ra arte egin daiteke pedagogiasistemikoarekinhaziz@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Informazio gehiago behar izanez gero ere, helbide horretara idatzi daiteke.

Albistea

Bizilore Eskola aktiboak jardunaldi pedagogikoa egingo du urtarrilaren 19an eskolako hezkuntza-proiektua aurkezteko

Bizilore Eskola aktiboak jardunaldi pedagogikoa egingo du urtarrilaren 19an eskolako hezkuntza-proiektua aurkezteko

Horrez gain, urtarrilaren 18an hasi eta martxoaren 8ra arte, "Mindfulness: arreta osoa ikasgeletan" izeneko ikastaroa antolatu du, Naiara Gorroñoren eskutik.

"Bizilore, egia bihurtutako ametsa" izenburupean egingo du urtarrilaren 19ko jardunaldia. 9:30ean hasi eta 17:00 arte erituko dira bertako kideak eskolaren sorrera eta egitura, oinarriak eta antolaketa nahiz Biziloren egun bat nolakoa den azaltzen. Plazak mugatuak dira urtarrilaren 11n bukatzen da izena emateko epea. Matrikula 60 €koa da. Informazio gehiagorako eta izena emateko esteka.

Mindfulness-aren gaineko tailerra, berriz, urtarrilaren 18an hasiko dute eta ostiraleko egingo dute martxoaren 8ra arte. Orotara 16 orduko iraupena izango du eta 110 € kostako da. Urtarrilaren 11 arte eman daiteke izena. Informazio gehiagorako eta izena emateko formazioa@bizilore.eus helbidera idatz daiteke, edota esteka honetan sakatu.

Hik Hasi

Sastrakadia naturagune, jolastoki, ikasgela, aisia-leku… bilakatu dute Karrantzako Kontxa Eskolan

Sastrakadia naturagune, jolastoki, ikasgela, aisia-leku… bilakatu dute Karrantzako Kontxa Eskolan

Sasiak garbituz, bazterrak txukunduz, lurra landuz eta ingurua atonduz, sastrakaz betetako eskola atzeko eremua naturagune bihurtu dute Karrantzako Kontxa Eskolan. Irakasleek eta ikasleek elkarrekin egindako lana izan da; behetik gora eraikitako proiektua. Familien eta instituzioen laguntza izan dute, baina, beste ezeren gainetik, eskolako kideen ilusioa eta motibazioa izan da egitasmoa aurrera eramateko motorra. Hasieran ingurumen proiektu izendatu zutena, ikasleen jolastoki bilakatu da, aisialdirako desiratutako espazio, lanerako eremu, eskolak emateko gune ezin egokiago; jolastoki, ikasgela eta aisia-leku.

Albistea

2019. urtea zoragarria izan dadila HEZITZAILE guztiontzat

2019. urtea zoragarria izan dadila HEZITZAILE guztiontzat

- Aditu! -esan zuen ahots batek.

- Zu medikua izango zara. Bizitzak salbatuko dituzu, mina kendu, gaixoei itxaropena emango diezu.

- Zu arkitektu garrantzitsua izango zara. Eraikuntza harrigarriak sortuko dituzu, kaleak eta munduko hiriak jantziko dituzu.

- Zuk giza legeen inguruko ezagutza izango duzu. Giza jokabideak epaitu eta justiziaren aldeko lana egingo duzu. Abokatua izango zara.

- Zure asmakizunek gizakion bizitza erraztuko dute. Teknologia dominatuko duzu.

 

Eta orduan, niri begiratu eta indarrez esan zidan:

- Zu HEZITZAILEA izango zara. Zure eskuetan haziko dira medikuak, arkitektuak, abokatuak, asmatzaileak… Zure hitzei eta ekintzei esker, haurren burmuinetara eta bizipenetara helduz, sortuko dira pertsona jakintsuak, artistak, arduratsuak, identitatedunak, solidarioak… Baina, argi izan, zure lana ez da ezagutuko. Ikusten ez den zimendua izango zara, obren handitasuna sustengatuko duena. Azken baten, partekatu zutenen adimenetan presente egongo da, agian, zure irakaskuntzen oihartzuna. Baina haien bihotzetan ezingo dute ahaztu amestutako etorkizunera bultzada eman zeniela.

- Zure lanaz harro, lasai eta oroitzapen ederrez beterik amaituko duzu, nahikoa egin izanaren sentsazioarekin!

- Zu HEZITZAILEA izango zara!

 

URTE BERRI ON, IRAKASLE edo HEZITZAILE!