Albistea

Durangon izango gara, urtero bezala! Berrikuntzekin eta prezio bereziekin!!!!

Durangon izango gara, urtero bezala! Berrikuntzekin eta prezio bereziekin!!!!

Abenduaren 5etik 9ra bitartean ospatuko da 53. Durangoko Liburu eta Disko Azoka eta Hik Hasiko mahaia bertan izango da: Goienkale 86an. Labetik atera berritan irakurgai izango dira hik hasi-ren 233. zenbakia eta Hazi Hezi-ren 27. zenbakia, biak abenduko zenbakiak. Beste pare bat berrikuntza ere izango dira: Aniztasun sozio-ekonomikoa, kulturala eta linguistikoa monografikoa (33.na) eta Gaxuxa liburua. Horrez gain, hezkuntzan, irakaskuntzan eta heziketan lagungarri izan daitezkeen hainbat material egon dira mahaian. Gainera, Durango-n hik hasi aldizkarian harpidetza eginda, urtetebeteko Hazi Hezi aldizkariak doan jaso ditzakezu!

Hik Hasi

Abenduko 'hik hasi' aldizkaria kalean da

Abenduko 'hik hasi' aldizkaria kalean da

233. hik hasi aldizkarian ondoko gaiak landu ditugu:

- Ebaluazioa. Ikasitakoa ebaluatzeaz gain, ikasteko ebaluatzea xede

- Iñaki Alonso: “Egoera ekonomikoaren ondorioz, familia batzuetako seme-alabei euren garapenerako aukerak murrizten ari zaizkie”

- Sastrakadia naturagune, jolastoki, ikasgela, aisia-leku… bilakatu dute Karrantzako Kontxa Eskolan

- Pedagogo sortzaileak. Ramon Flecha

- Gure esperientzia SKOLAEn; berdintasunerako hezten

- Judoaren ekarpena gorputz hezkuntzarako

- Komunikazio Ez Bortitza ezagutzeko eta praktikatzeko bi material berri

- Ana Urrutiaren zutabea

Albistea

Jolasa eta jolas terapeutikoa

Jolasa eta jolas terapeutikoa

Azkoitiko Bizilore eskola aktiboak antolatuta, "Jolasa eta jolas terapeutikoa" formazioa eskainiko dute Euskal Herriko Jolas Terapia elkarteko kideek abenduaren 15ean.

Informazio gehiagorako, formazioa@bizilore.eus helbidean.

Jolas Terapia elkarteko informazioa, https://jolasterapia.eus/  helbidean.

Hik Hasi

Mexikoko Kalnemaxtiloyan eskola. Autogestioa, hizkuntza propioa eta magia

Mexikoko Kalnemaxtiloyan eskola. Autogestioa, hizkuntza propioa eta magia

* Txerra Rodriguez hizkuntza-aholkulariaren eskutik

Mexikoko Puebla estatuan igaro ditut hiru aste emankor, Cuetzalan herrian, hain zuzen ere. Garabidek eta Emunek sustatuta, Tosepan izeneko kooperatiba-taldeko nahualt hiztunekin aritu gara elkarlanean. Euren kooperatibetan hizkuntza-planak martxan jartzeko lankidetzan aritu gara. Baina, horrez gain, Kalnemaxtiloyan eskola ezagutzeko parada ere izan dut. Baina, eskolarekin hasi aurretik, testuingurua apur bat zehaztea gura izango nuke.

 

Albistea

Oso parte-hartzailea izan zen Joaquim Ruyra eta Sansomendi ikastetxeak ezagutzeko jardunaldia

Oso parte-hartzailea izan zen Joaquim Ruyra eta Sansomendi ikastetxeak ezagutzeko jardunaldia

Azaroaren 24an Donostiako EHUn egin zen jardunaldian 200 kidetik gora hartu zuten parte. Joaquim Ruyra eta Sansomendi ikastetxeen aurkezpenen gainean galdera, azalpen eta eztabaida ugari egon zen. Oso parte-hartzailea eta dinamikoa suertatu zen jardunaldia. Hik Hasik parte hartu zuten guztiak zoriondu nahi ditu.

ARGAZKIAK ikusteko

Albistea

Herri Hezitzailearen gaineko jardunaldia Azpeitian

Herri Hezitzailearen gaineko jardunaldia Azpeitian

ERAGILEEN BALOREEN INGURUKO DIAGNOSTIKOAREN PROZESUA BUKATZEKO, HERRI HEZITZAILEEN INGURUKO JARDUNALDIA EGINGO DA ABENDUAREN 1EAN

"Azpeitiko Herri Hezitzailea: balioen diagnostikoa" prozesua aurrera doa, eta abenduaren 1erako hitzordu berri bat jarri dute. Iazko maiatzean egin bezala, abenduaren 1ean, 9:30etatik 13:00etara jardunaldia egingo da. dagoeneko irekita dago izen ematea eta jardunaldian parte hartu nahi dutenek herrihezitzailea@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943 15 71 60 telefonora deitu besterik ez dute egin behar.

 

Jardunaldia, emaitzak aurkezteko

09:30ean: Material banaketa eta ongietorria

09:45ean: 'Herrigintzatik herri hezitzailera' hitzaldia eskainiko dute Joxe Mari Agirretxe Porrotx eta Joxe Mari Auzmendi Hik Hasiko kideak.

10:30ean: Azpeitiko eragileen artean egindako baloreen inguruko hausnarketa prozesuaren eta lehen ondorioen aurkezpena.

11:30ean: Kafe tertulia, taldeka.

12:45ean: Aurrera begirakoak eta agurra