Albistea

Haurren sexualitatearen gaineko tailerra egingo dute Ur Tanta eskolan

Haurren sexualitatearen gaineko tailerra egingo dute Ur Tanta eskolan

Urtarrilaren 19an, “Haurren sexualitatea laguntzen” izeneko tailerra egingo dute Ur Tanta eskolan (Iltzarbe, Nafarroa), Laztandu Sexologia-k dinamizatuta. 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 19:30era izango da saioa, 60 euroren truke.
Tailerraren helburua da haurren sexualitatean ikuspuntu holistiko batetik eragitea. Haurren sexu biografian belaunaldien arteko komunikazioa hobetzen lagunduko duten tresna praktiko eta teorikoak landuko dira horretarako. Informazio gehiago nahiz izanez gero, edo izena emateko urtantaeskola@hotmail.com helbidera idatzi daiteke edota 685 796 578 telefonora deitu.

Hazi Hezi

Aho-hizkuntza haurretan. Haurra, hitzaren jabe

Aho-hizkuntza haurretan. Haurra, hitzaren jabe

Haurrak aho-hizkuntza bere egitea, hitzaren jabe bilakatzea. Hori izango da 0-3 urte artean garatuko duen prozesurik korapilatsuena. Eta, prozesu hori martxan jartzeko moduko indar bakarra dago: haurrak besteekin komunikatzeko duen grina. Helduari dagokio, hitz egiten irakastea baino, hartu-emanerako grin hori sustatzea.

Albistea

PROMOZIO BERRIA gurasoei zuzenduriko formazio sistemikorako

PROMOZIO BERRIA gurasoei zuzenduriko formazio sistemikorako

Familiarekin lotura duten gatazken ebazpena lantzea helburu hartuta, formazio berri bat jarriko du martxan Euskal Herriko Pedagogia Sistemikoaren Eskolak, Bilbon (Psicoespacio Pedagogia Sistemikoko zentroan). 2019ko urtarrilean hasi eta uztailean amaituko da formazioa. Kurtso hau 7 modulotakoa izango da, hilabetero larunbat batean emanda. Edonork egin dezake kurtsoa, eta ez dago pedagogiaz edota psikologia sistemikoaz ezer jakin beharrik.

Prezioen PROMOZIO BEREZI bat ari dira egiten uneotan: promozio honekin matrikula 50 €koa izango da (130 beharrean) eta modulo bakoitza 90 € (130 beharrean).

Informazio gehiagorako

Izena emateko

Albistea

Gipuzkoako Kabi Etxeek antolatuta Montessori pedagogiaren inguruko formazioa egingo da otsailean, eta hezkuntza jardunaldia martxoan

Gipuzkoako Kabi Etxeek antolatuta Montessori pedagogiaren inguruko formazioa egingo da otsailean, eta hezkuntza jardunaldia martxoan

Batetik, otsailaren 9an eta 10ean Montessori pedagogiaren gaineko ikastaro trinkoa egingo da, Lehen Hezkuntzara bideratuta, Andoainen.

Bestetik, berriz, martxoaren 9an, hezkunrzaren inguruko jardunaldia egingo da, Andoainen hau ere. Besteak beste, ondoko gaiak jorratuko dira: Zentzu komununarekin heztea, sarien eta zigorren aurrean alternatibak, haurtzaroko elikadura, etab.

 

Albistea

Pedagogia Sistemikoaren gaineko formazioa hasiko du urtarrilean Iñaki Arana Sistemak

Pedagogia Sistemikoaren gaineko formazioa hasiko du urtarrilean Iñaki Arana Sistemak

Urtarrilean hasita Pedagogia Sistemikoaren inguruko formazioa egingo du Iñaki Arana Sistemak. Ikuspegi sistemikoak hezkuntza errealitatea begirada zabalago batez ikustea ahalbidetzen du. Begirada zabalagoa izateak, familia-sistema, eskola-sistema, jendarte-sistema, kultura-sistema... kontuan hartzea eskatzen du.

Informazio gehiagorako www.iaranasistemak.com webgunera jo daiteke, edota begiradasistemikoa@gmail.com helbidera idatzi, edota 630 97 68 13 telefono zenbakira deitu.

Hik Hasi

Iñaki Alonso: “Egoera ekonomikoaren ondorioz, familia batzuetako seme-alabei euren garapenerako aukerak murrizten ari zaizkie”

Iñaki Alonso: “Egoera ekonomikoaren ondorioz, familia batzuetako seme-alabei euren garapenerako aukerak murrizten ari zaizkie”

Haurren eskubideen defentsarako erakundeetan lanean ibilbide luzea egin du Iñaki Alonsok (Barakaldo, 1974). Langile klaseko familia batean jaioa, beken bidez, Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta Nazioarteko Zuzenbidean espezializatzeko masterra egin zuen Uppsalako Unibertsitatean (Suedia). Geroztik, Save The Children-en ez ezik, ACNUR edota UNICEF bezalako erakundeetan ere jardun du lanean, beti haurren eskubideen arloan. Bereziki, Latinoamerikan ibili da, laguntza humanitarioa ematen, gai horretan aditua baita. Uneotan, Save The Children-eko haurtzaroko politiken eta sentsibilizazioaren arduraduna da EAEn. Bere esanetan, tokatzen zaion familiaren arabera eta ikasteko dituen aukeren arabera, haurren etorkizuna determinatzen ari gara, eta hori horrela izan ez dadin, gizarte gisa, erantzutea dagokigu.